Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 31 diciembre 2011

Inazio Mujika Iraolak prestatu duen Xabier Leteren (Auto)biografia bat erosi nuen atzo. Eta Unamunok bezala, gaur eguerdian, begiak itxi eta eskuek itsutasunak eman dien askatasunarekin aukeratu duten lekutik zabaldu dut liburua. Eta begiak barriro zabaldu ditudanean, 128 eta 129 orrialdeak agertu zaizkit aurrean. Letek, 2001. urtean, Pagourte aldizkarian argitaratu zuen “Fanatismoa eta Krudelkeria” izenburuko artikulua han zuzen.

Irakurri dudanean, nik neuk, 2008ko maiatzean blog honetan idatzi nuen post bat etorri zait burura. Hura ere, Leterena bezalaxe, Albert Camus idazle ezagunaren Los Justos izenburuko teatro-lanari buruzkoa baita. (ikus, “El que no quiera, que no lo vea. Pero está claro“). Biak ere Euskadiko errealitate ankerretik egindako Camusen lanaren irakurketak dira. Desberdinak, jakina, baina aldi berean, uztartuak.  

Hona Xabier Leteren gogorapen-gogoeta:

(más…)

Anuncios

Read Full Post »

Duela hila bete batzuk, Erkoreka abizena daramagun gizaki guztion jatorri-lekura egin nuen ostera baten berri eman nuen blog honetan (ikus “Jatorriko lekuak bisitatzen“, aurtengo apirilaren 22an argitaratutakoa). Nire arbasoak ere, jakina, inguru horretan izan zuten sorburua. Jata mendiaren hegoaldean. Birraitona, Rafael Erkoreka Andikoetxea, Larraurin jaio zen 1874an. Eta oraindik gaztea zela, Sollube mendiaren bestaldera etorri zen baserriak eskaintzen ziona baino bizimodu erosoagoaren bila. Gurasoak ere -Francisco Erkoreka Sustatxa eta Maria Antonia Andikoetxea Solondueta- berarekin ekarri zituen Bermeora, herri honetan hil baitziren 1904ko urtarrilean eta 1914ko ekainean. Bermeon, upelgintzan jardun zen Rafael bere bizitza osoan. Paper ofizialetan, “barrilero” eta “cubero” bezala agertzen zaigu.

Sanjoaldeko "Erkoreka" baserria. Atzean, "Akatz" ugartea

Rafaelen aurrekoak, gure familiaren asaba zaharrak, Jataren magal horretan bizi izan ziren belaunaldiz belaunaldi. Nire azterketa genealogikoen arabera, San Juan Erkoreka Barandika da Larrauriko sakramentu-liburuetan agertzen den leinuko zaharrena. XVII eta XVIII mendeen artean bizi izan zen. Francisca Billabasorekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen berarekin: San Juan, Martín, Nikolas eta Manuela. Hil zenean, “Barandica de arriba” baserriaren sepulturan obiratu zuten eta, garai hartan euskal baserrietan ohikoa zenez, bere seme nagusiari utzi zion etxea: “no testó -esaten du liburuak- por tener hecha donación de su hacienda a su hijo San Juan que se obligó a hacer sus exequias”.

(más…)

Read Full Post »

En este complicado fin de año, los teletipos nos han dado cuenta, casi simultáneamente, de la muerte de dos hombres de Estado. Disculpen, pero, pese a su ambigüedad e inexactitud no encuentro una expresión mejor para referirme conjuntamente a ambos: hombres de Estado. Uno de ellos ha sido Václav Havel, escritor, dramaturgo, resistente al comunismo y, tras la revolución de terciopelo, presidente, primero, de la República de Checoslovaquia (1989-1992) y después -tras la división del Estado, pacífica y acordada, entre Chequia y Eslovaquia-, de la República Checa (1993-2003). El segundo ha sido el presidente de de Corea del Norte Kim Jong-Il; hijo del presidente eterno de la República democrática, Kim Il-Sung y progenitor del hombre que él mismo designó para que le sucediese en la cabeza del país, Kim Jong-Un.

Václav Havel, ex presidente de Chequia, recientemente fallecido

“La muerte iguala a todos”, reza la grotesca canción del entiero de la sardina con la que en algunos pueblos celebran el fin del carnaval. Y no le falta razón. Todos, grandes y pequeños, ricos y pobres, soberbios y humildes, hemos de cruzar antes o después por el ese umbral que empareja y nivela a todos los seres humanos, con independencia del periplo vital de cada uno. Pero para los que nos quedamos a este lado de la frontera, la estela biográfica de los cruzaron la raya y fueron equiparados por el óbito, ofrece, con frecuencia, perfiles muy diferentes. De ahí que no recordemos a todos de la misma manera. Y de ahí, también, que la memoria discrimine.

Este es, sin duda, el caso de Václav Havel y de Kim-Jong-Il. El primero sufrió persecución y cárcel por exigir dignidad, transparencia y libertad. El segundo hostigó con ferocidad a todos los que planteaban ese tipo de reclamaciones, bajo el pretexto -habitual y sobradamente conocido, por otra parte, en los regímenes totalitarios- de que atentaban contra la seguridad del Estado y la estabilidad del régimen de Pyongyang. El primero combatió el comunismo liberticida del siglo XX. El segundo lo cultivó, lo desarrolló en el plano teórico con el llamado Juche y lo practicó implacablemente hasta el final de sus días. Havel fue un presidente elegido por el pueblo. A Kim-Jong-Il lo eligió su padre, con la misma fe en la transmisión genética de la sangre azul con la que operaban los emperadores de la Edad Media o los monarcas absolutos preilustrados. Havel abrió Chequia al mundo tras cuarenta grises años de oscurantismo y oclusión. El “Querido líder” cerró con siete llaves las puertas de Corea del norte con el propósito de asegurarse el control social interno y conjurar el peligro de la contaminación cultural.

(más…)

Read Full Post »

Aramaioko Pedro Ignacio Barrutia eskribauaren Gabonetako Ikuskizuna irakurri ohi dut egunero gabon egunez. Oso atsegina dut obra horrek darion txispa eta alaitasun-giroa. Hainbeste irakurriaz, buruz dakizkit antzerkiaren pasarte batzuk. Aurten, ordea, Bitoriano Gandiagaren Gabon dut anuntzio hartu dut esku artean.

Olerki sakona da Gandiagaren lumatik ateratakoa. Sakona eta txukuna. Liburu honetan irakur daitekeena ez da salbuespena. Ez forman ezta fondoan ere.

Ez zait erraza egin post honetara ekarteko Mendatako frantziskotarraren poema bat aukeratzea. Denetan aurketzen baitut bizi dugun une latz honetarako mezu egokia. Haatik, liburuari izena ematen diona hartu dut kopiatzeko:

Gabon dut anuntzio

desinteresatu;

Eguberri-poza dut

nahi erregalatu:

Gabon-Eguberrien

berria haizatu,

doan dadin jendea

munduan gozatu

—-

Gabon ta Eguberri

ditut aldarrigai

Belengo berri ona

dakarkit gozagai! 

Read Full Post »

Desde que Rajoy ha dado a conocer la composición del gabinete con el que afrontará la legislatura, parece que todo el mundo tiene algo que decir o que recordar sobre las personas que ha elegido para formar parte del Consejo de Ministros; una opinión, una crítica, una historia suculenta, un dato desconocido, una advertencia, una amistad antigua e incluso una biografía compartida. En estos últimos días se ha leído de todo. Todo el mundo habla. Es como si a uno le fueran a considerar de peor condición por no haber tenido trato en el pasado con alguno de los nuevos ministros de la Corona.

Evidentemente, yo también puedo aportar algún retazo de factura muy personal. Ligero, por supuesto. Liviano. Sin pretensiones. Sin aspirar, por supuesto, a desvelar claves esenciales o criterios decisivos para interpretar la obra del futuro Gobierno. Mi aportación es mucho más modesta. Un simple recuento de anécdotas e impresiones.

De Soraya y Fátima sólo puedo decir cosas positivas. Ambas son trabajadoras, leales y fiables. Serias cuando hay que serlo y maliciosas cuando toca. En cualquier caso, gente de palabra. Durante los cuatro últimos años han sido una pareja inseparable. Siempre atentas al devenir de los acontecimientos en el hemiciclo. Estoy seguro de que en estos momentos estará operando más intensamente en ellas el peso de la responsabilidad, que la ínfula ampulosa del recién elevado a la dignidad ministerial. Si lo hacen bien o mal, el tiempo lo dirá. Pero no tengo duda alguna de que pondrá todo su empeño en acertar.

(más…)

Read Full Post »

Salía del debate de investidura cuando Gorka me espetó secamente: “¿Ya sabes lo de Manu?”. “¿Lo de Manu?”, le respondí extrañado. “¿Qué Manu?”, añadí con alarma creciente. “El cocinero”, me respondió de inmediato. “Lo han encontrado muerto en el local en el que iba a abrir el nuevo restaurante”. La noticia, tan abrupa y súbita, me dejó turbado; lo reconozco. Y no pude dejar de darle vueltas al asunto durante el vuelo de regreso a Bilbao. No le había visto desde el verano, pero nada permitía augurar un desenlace tran trágico y repentino.

Manu era una especie de oasis gastronómico para los vascos que habitan en Madrid o frecuentamos la Villa y Corte. Un auténtico vocacional de la cocina, que disfrutaba viendo disfrutar a los comensales en torno a la mesa. Tenía tras de sí una biografía apasionada e inequívocamente volcada hacia lo culinario. Su entorno más genuino tenía dos frentes: el mercado -que cuidaba sobremanera para garantizar la calidad de la materia prima- y el fogón. Su atuendo habitual, el blanco que distingue a los cocineros. Y su máxima satisfacción, la sobremesa entre camaradas, ponderando las cualidades del menú y hablando interminablemente sobre Euskadi, que amaba y añoraba con delirio.

(más…)

Read Full Post »

Arin esaten da baina… hogeita hamabost urte ez dira aitaren batean igaroten. Hogeita hamabost urte luzetan hainbat eta hainbat gertakizun eta kontaera bildu ditu Bermeoko dantza taldeak. Hau bezelako post xume batean, urrundik ere ezin batu daitezkeen istorio-multzoak. Nik bakarrik, bestalde, ezin ditzaket denak batu, horietatik asko eta asko nire ostekoak direlako; alegia, nik talde utzi eta gerokoak direlako. Baina taldearen jaiotzaz zertxobait esan dezaket, bai. Hori bai. Orain esan ohi denez, ni ere, beste batzuekin batera, “bertan izan nintzelako”.

Joan den larunbatean, Bermeoko kasinoak izan genuen ospakizun bazkarian

Bermeoko Institutoan sortu zen taldea. Instituto zaharrean. Teodoro Anasagasti bermeotar ospetsuak egindako eraikuntzan. Gure gurasoek deitzen ziotenez, “Nautiken“. Ikasketa-bidaia prestatzen genbiltzan batxilergoko seigarren mailako ikasleak, eta jaialdi bat antolatzea bururatu zitzaigun dirua biltzeko asmoarekin. Eta ekitaldien artean, euskal dantza saioa sartzea bururatu zitzaigun.

(más…)

Read Full Post »

Older Posts »