Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Pedro Azpiazu’

Euskaltzaindian izan genuen ekitaldia amaitutakoan, emakume bat Plaza Berriko aterpean hurreratu zitzaidan. Adorea eman zidan, apur batean hitz egin genuen, bere laguntasuna eskaini zidan…. Eta agurtzera gindoazen unean bota zidan. “ Eta orain, nori emango diot nik botoa? Rajoy ala Rubalcabari? Irudikatuko duzue zer nolako aurpegia geratu zitzaidan…

Kanpaina honi darion bipartidismo hatsarekin, ez da bat ere harritzekoa pertsonak apur bat nahastea. Gauza bera gertatu zitzaidan irratian egin zidaten elkarrizketan; lehen hiru galderak PP eta PSOEren , hauen bien arteko eztabaidaren eta Felipe Gonzalezen mitinaren ingurukoak izan ziren. Eguerdian ere, gauza bera gertatu zen idatzizko medio batek egin zidan elkarrizketan. Alfredo eta Marianori, Mariano eta Alfredori buruzko galderak izan ziren nagusi. Eta, kontuz! Kontua ez baita horrela. Azaroaren 20an jokoan ez dago Gobernu buru bat ala bestea aukeratzea; hau ez da sistema presidentzialista. Gorte Orokorrak aukeratzen dira, hiritarrek Kongresuan eta Senatuan dituzten ordezkariak. Eta, Rubalcaba eta Rajoy jaunak alderdi batzuetako probintziako zerrenda buruak dira. Ni neu naizen moduan Herrialde Historiko batean, hain juxtu. Toki berean gaude.

Eta, gora eta behera darabilten eztabaida hori irten denez, zerbait aitortu behar dizuet: nik ez nuen ikusi. Onartu behar dut eta hala egiten dut. Gernika aldeko lagun eta karguekin egon nintzen afaltzen , lanean;  goizero egin ohi dudan legez irakurriko dut egunkarietan 90 minutu horien inguruan esaten dena.

Eguna beraz, Gernikan afaltzen amaitu nuen, baina eguna osoa izan zen, elkarrizketa horiek biak barne: goizean Euskaltzaindian, arratsaldean Gernikan hauteskunde ibilalditxoa egiten…

Nahiko ondo daramat nik komunikabideekiko harreman hori, egunotako agenda ketan dudan arren. Argazki saioa ere tokatu zitzaidan. Baietz inoiz pentsatu  argazki batzuk zein artifizialak diren… Eta egia da; kostatu egiten zaigu jarrera naturala mantentzea, baina argazkilariak profesionalak dira eta eramangarriago egiten dute dena.

Portzierto, Plaza Berrirako bueltan Margarita Uriarekin elkartu nintzen, bera ETAk duela 10 urte erail zuen Lidon magistratua gogoratzeko egin zen ekitaldira joan zen. Hantxe nengoenez, hauteskunde taldetik apurtxo bat urrundu eta alarguna eta seme-alabak agurtzera hurbildu nintzen .

Gauza batzuk, politikaren gainetik daudelako…

Había terminado el acto que tuvimos ayer en la sede de Euskaltzaindia, en Bilbao, cuando una señora me paró en los soportales dela Plaza Nueva. Metrasladó ánimos, charlamos un rato, me mostró su apoyo… Y cuando ya nos íbamos a despedir, me lanzó la pregunta. «Y ahora, ¿a quién tengo que votar? ¿A Rajoy o a Rubalcaba?». Ya pueden imaginar la cara que se me quedó…

Y es que, con el bipartidismo que rezuma esta campaña, no me extraña que la gente se despiste. Me pasó lo mismo por la mañana, en una entrevista radiofónica; las tres primeras preguntas giraron en torno al PP, al PSOE, al omnipresente debate cara a cara y al mitin de Felipe González de este fin de semana. Y también a mediodía, en otro encuentro con un periodista, esta vez de un medio escrito. Respondí más preguntas sobre Alfredo y Mariano, Mariano y Alfredo, que sobre mí mismo. Y no es así. Lo que nos jugamos el próximo día 20 no es la elección del presidente del Gobierno; este no es un sistema presidencialista. Se eligen las Cortes Españolas, los representantes de los ciudadano en el Congreso y el Senado. Y ahí, tanto el señor Rubalcaba como el señor Rajoy son los cabeza de lista de unos partidos políticos por determinadas provincia. Como lo soy yo por un territorio histórico. Ni más ni menos; estamos en el mismo puesto.

Y ya que ha salido a colación el tan traído y llevado debate, les voy a hacer una confesión: no lo vi. Lo admito. Estuve cenando con simpatizantes y cargos de la zona en Gernika, trabajando; ya leeré, como cada mañana, lo que dicen los periódicos sobre esos 90 minutos.

Terminé, como les digo, cenando en Gernika, pero el día fue completo, incluyendo esas dos entrevistas: acto por la mañana en Euskaltzaindia, recorrido electoral por la tarde en la villa foral… Llevo bien la relación con los medios de comunicación, aunque estos días la agenda echa humo. También me tocó sesión fotográfica. Seguro que alguna vez han pensado en lo artificiales que parecen ciertas instantáneas… Y es cierto; cuesta adoptar una actitud natural pero los foteros son profesionales como la copa de un pino y lo hacen todo más llevadero.

Por cierto, de vuelta de la Plaza Nueva me encontré con Margarita Uria, que acudía al acto de recuerdo al magistrado Lidón, asesinado por ETA ayer hacía 10 años. Así que dejé un rato al equipo electoral y me acerqué a saludar a su viuda y sus dos hijos. Hay cosas que están por encima de la política…

Read Full Post »

Ordu erdi eskasa izan zen, baina atzokoan Bilbo berriaren inguruan, arineketa alditxoa egiteko aukera egokitu zitzaidan. Agian ez nintzen aurreko egunetan bezain goizetik ibili, eta egunak hasieran atertu zuenez, korrika egiteko deportibak jantzi eta arrapaladan hasi nintzen.

Hiria goitik behera aldatu da Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikastera etorri nintzeneko garaietatik. Hirurogeita hamargarren hamarkada zen hura. Bermeotik irteten nintzen lehen aldia zen eta hiri zahar eta grisa aurkitu nuen. Inolako zerikusirik gaur dugun hiriarekin, itsasadarrarekin integratua, modernoa eta ikusgarria. Eraberritze eredua izan da eta hainbaten lanaren fruitu, bereziki Ibon Areso eta Iñaki Azkuna.

Kanpaina aldiko igandeak izan ohi dira besteak baino lasaiagoak. Apurtxo bat beranduago jagiteaz gain, familiarekin bazkaltzeko parada ere eskaini zitzaidan. Hautagaiek egunotan gutxitan goza dezakegun luxua. Zorionekoa naiz, emazteak eta seme biek ezer leporatzen ez didatelako. Zorionekoa benetan, beraiengandik ulermena eta aurpegi onak baino ez ditudalako jasotzen.

15:15ean iritsi nintzen etxera Donostiarako joan etorria bost ordutan  eta euriteagatik eta lanengatik arriskutsu jarri zen A-8 autopistan egin ostean.

Donostiar kideak izan nituen ondoan Kursaalen eman genuen mitinean. Kubo txikia aurpegi ezagunez beteta zegoen, baina guztien gainetik batek harritu ninduen  gehien. Antonio Basagoiti ikusi nuen Kursaaleko aparkalekutik irten ginenean. Gure ekitaldira gonbidatzekotan egon nintzen, baina berak ere zeozer izango zuela suposatu nuen.

Hamaikak aldera heldu nintzen, mitina baino ordu bete lehenago. Hiru hautagaiok kanpainako taldearekiko bilera genuen  momentuko gertakariak baloratzeko eta zuzenketen bat egiteko. Bertan zeuden Arantxa Tapia eta Emilio Olabarria. Eta kanpaina, maratoia modukoa den arren, Arantxaren aurpegia ez du nekeak zimurtzen. Bizitasuna antzeman nion, eder ikusi nuen jaka marroiaz jantzita.

Zaintza partekatuaren alde egiten duten guraso taldearekin izan ondoren, eta alde zaharrean nahiko nituzkeenak hartu gabe, etxerako bidea hartu nuen.

Arratsaldea futbol partidak osatu zuen. Eta goitik beherako zurigorri birekin egon nintzen:Josune Ariztondoeta Pedro Azpiazu. Athletic zalea da eta eserlekua ere badu San Mamesen. Lagun artean Peter deitzen diogun honek  bere  barruko suari eutsi behar izan zion palkoan.

Berdinketa lortu zuen Athleticek Guardiolaren talde bikainaren kontra. Gauza handiak lortuko dituzte lehoiek. Horretarako denbora badute: liga, kanpaina bezain luzea da.

Solo fue media hora, pero ayer sí pude darme una carrera a trote rápido por el nuevo Bilbao. No madrugué tanto como los días anteriores y la lluvia a primera hora nos dio una cierta tregua así que aproveché para calzarme las playeras de correr.

No queda rastro de aquella vieja ciudad a la que llegué en los setenta para estudiar derecho en la Universidad de Deusto. Era la primera vez que salía de Bermeo y me encontré con una ciudad vetusta, gris, casi en  decadencia. Nada que ver con la urbe por la que corro ahora, integrada en la ría, moderna y vistosa. Un ejemplo de reconversión y regeneración urbanística fruto del trabajo conjunto de muchos pero en especial de capitanes visionarios como Ibon Areso e Iñaki Azkuna.

Las dominicales en campaña suelen ser jornadas mucho más tranquilas que las demás. Tanto que además  de levantarme más tarde de lo normal, conseguí llegar a casa a tiempo para comer con mi familia. Todo un lujo que los candidatos no podemos darnos en estas fechas. Tengo suerte, mi mujer y mis dos hijos no me lo reprochan. Solo obtengo de ellos comprensión y esperas siempre con la sonrisa puesta. Soy afortunada.

Llegué a casa a las 15.15 horas tras una mañana  de ida y vuelta a Donostia en tan solo cinco horas y por una peligrosa A-8 en obras y anegada en algunos puntos.

Estuve acompañando a mis compañeros gipuzkoanos en un mitín en el Kursaal. El cubo pequeño estaba repleto de caras conocidas pero hubo una que me sorprendió más que otras. La de Antonio Basagoiti.Sí, sí, me encontré con él de frente cuando salimos del aparcamiento del Kursaal. Estuve a punto de invitarle a unirse a nuestro acto pero imaginé que él tendría uno propio.

Llegué sobre las once, una hora antes del mitin. Los tres candidatos teníamos una  reunión con el equipo de campaña para valorar y corregir desviaciones.  Allí estaban Arantxa Tapia y Emilio Olabarria. Y, aunque la campaña es como una maratón, la cara de Arantxa no parece fruncirse con el cansancio. Rebosaba vitalidad, la encontré especialmente guapa vestida con una chaqueta marrón tostado.

Después de atender a un grupo de padres que abogan por la custodia compartida y sin el tiempo que me hubiera gustado para un avituallamiento en la parte vieja,  emprendí el regreso a casa.

La tarde se completó con fútbol. Y con dos rojiblancos hasta la médula: Josune Ariztondo y Pedro Azpiazu. Forofo y con localidad en San Mamés, Peter , como le llamamos en la distancia corta, tuvo que contenerse en el palco.

Empató nuestro Athletic frente al equipazo de Guardiola. Llegarán lejos los leones, no tengo dudas. Tienen tiempo:  la carrera liguera es larga como la campaña.

Read Full Post »