Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Bilbao’

Atzokoan ezinezko izan nuen arineketan egiteko deportibak janztea. Korrika aldia utzi, eta paseatzeari ekin nion; eta, benetan atsegin dut  hori, Bilboko toki batetik bestera joateko. Eguna eman nuen paseo artean, elkarrizketaz elkarrizketa: lehenengo eta behin Onda Vascan, eta gero Radio Popularren. Kanpainak bere azkenak eman zituen atzo, eta denbora topera aprobetxatu behar genuen. Holan egin genuen , lanez betetako eguna izan zen.

Egun benetan gogorra izan zen, Euskadin ibilitako 3.561 kilometro izan direlako, iparraldetik hegoaldera, mendebaldetik ekialdera , gure egitasmoaren berri emateko. Casillako pabilioian amaitu genuen, eta  ordu batzuk lehenago, kazetari batzuekin batera, gaueko kanpaina amaierako ekitaldirako xehetasun guztiak hitzartu genituen. Baina, hori kontua, geroko utziko dut…

Apurtxo bat lehenago, Mungian izan ginen kanpaina izugarri honen azken ekitaldia egiteko. Eta, haraino joan ginen Izaskun Uriagereka alkate andrearekin eta udalerriko jeltzaleekin egotera. Ez dakizue zein atsegina den hainbeste kilometro egin ondoren, hainbeste kanpaina ordu egin ondoren, jendeak halako maitasuna erakustea. Mungiak eguzki eta giro onarekin hartu gintuen, baina batez ere, mungiarren berotasunarekin. Eta honek, sentsazio ezin hobeak ematen dizkigu biharkoari begira.

Bermiotik hurbil nengoela, amaren etxean bazkaltzea pentsatu nuen. Ezinezkoa zoritzarrez. Hori bai, Bakiora joan nintzen, gaur Kolitzara eraman nauten mendi botak hartzera. Aukera izan nuen Bilbon familiarekin bazkaltzeko, eta horrela ere konpentsatu ahal izan nien kanpaina honetan kendu diedan denbora. Eta Instalatu egin dudan bulegotxoan, bart gaueko diskurtsoa praktikatu ahal izan nuen. Kanpainako garrantzitsuena zen.

Eta, zer esango dut nik atzokoaz! Gauza bakarra: eskerrik asko erraldoia zuoi guztioi. Eskerrik asko azken egunotan adierazi didazuen maitasunagatik, eskerrik asko zuen harreragatik. Botoa eskatzeko azken aukera zen, eta bikaina izan zen azken ekitaldia. Amaitutakoan, arnas hartu nuen lasai. Apurtxo bat erlaxatu. Gustura hartu nuen garagardoa. Orain, etxekoei ordaindu beharko diet kanpaina honetan beraiekin hartu dudan zorra. Gaur bertatik hasi naiz horretan.

Eta atzo, eskuan behar nuen nik beste kilometro ibili dituen hauteskunde programa.

No pude calzarme ayer las zapatillas para correr por la mañana. Cambié el footing por el paseo, una actividad física que me encanta realizar cuando me traslado de un punto a otro de Bilbao. Pasé la mañana entre paseos, de entrevista en entrevista: primero en Onda Vasca y después en Radio Popular. La campaña dio ayer sus últimos coletazos, y teniamos que aprovechar el tiempo al máximo. Lo hicimos: fue otro día agotador.

Y fue una jornada extenuante porque a la tarde cerrábamos un trayecto de 3.561 kilómetros por Euskadi, de norte a sur y de este a oeste, iniciado hace dos semanas para explicar nuestro programa. Lo hicimos en el pabellón de la Casilla, donde horas antes pudimos ultimar, acompañados por un grupo de periodistas, todos los detalles del acto de cierre de campaña de la noche. Pero dejémos este diario en este punto; luego les cuento cómo nos fue…

Porque antes estuvimos en Mungia para hacer el último acto de esta maratoniana campaña. Y hasta allí nos fuimos para participar en un  acto con la alcaldesa Izaskun Uriagereka y los muchos jeltzales que hay en ese municipio. No saben ustedes lo que reconforta que, pese a las ojeras que salen tras tantos kilómetros y tantas horas de campaña a cuestas, la gente nos muestre tantísimo afecto. Mungia nos recibió con sol y buen ambiente, pero sobre todo, con el cariño de sus gentes. Y esto último me da unas sensaciones buenísimas de cara al día de mañana.

Aprovechando que andaba cerca de Bermeo, tenía pensado pasar por casa de ama a comer. No pude, pero al menos llegué hasta Bakio para coger las botas de monte que me llevarán hoy a la cima del Kolitza. Lo que sí que pude fue comer con la familia en Bilbao, y así recompensarles de alguna forma todo el tiempo que me ha quitado la campaña. Y en el txoko del despacho que me he instalado pude ensayar el discurso de la gran cita de anoche. Era el más importante de campaña.

Y, ¡qué decir del acto de ayer! pues solo una cosa: un eskerrik asko mayúsculo para todos. Eskerrik asko por el cariño ofrecido y por todas y cada una de las muestras de afecto durante los últimos días. Era la última oportunidad para pedir el voto, y ayer despedimos la campaña por lo grande. Nada más terminar el acto pude resoplar de tranquilidad. Relajarme un poco tras tanto ajetero. Y tomar una cerveza a gusto después. Ahora toca compensar a la familia por la deuda que he adquirido durante esta campaña. Lo esto haciendo desde hoy mismo.

Ayer no podía faltar en mis manos el programa que ha recorrido tantos kilómetros como yo.

Read Full Post »

EAJ-PNV Euskadiren AldeGasteiztik bueltan, ilargia dugu bidelagun. Ia bete-bete agertzen zaigu, ilbetea duela bi gau  izan genuela esan didate. Kanpainaren erdia igaro dugularik, igandean hautestontziekin dugun hitzorduarekin amaituko den hauteskunde rallye honen azken egunetan gaude. Atzera kontua hasi da jada, ilargiarekin gertatzen den bezala. Hori bai, momentuz gaur gauekoa bezain une ikusgarriak gozatuko ditugu.

Eguna, txirringaz ibiltzen hasi nintzen, Abandoibarran egin genuen ibilaldiarekin. Beno, Abandoibarratik harago, Zorrotzaraino heldu ginelako.. Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko ekitaldia izan da, guk behin eta berriz aldarrikatuko dugun eskubidea. Beste nazioek berea baldin badute, zergatik ez dugu guk izan behar? Talde polita batu gara: Aitor, Ruth, José Mari, Maitane, Sabin… Herri Torrontegi, Txefe Guerrero eta Koldo Fernández de Larrea ere izan ditugu ondoan. Virginia Berasategi, azken ebakuntzatik errekuperatzeko aldian dagoelarik, makuluekin etorri zaigu bere laguntasun eta babesa eskaintzera. Ez da kasualitatea maratoiak eta “iron man” lehiaketak irabaztea; miresgarriak benetan etengabe erakusten dituen ekimena eta indarra.

Gero, Berastegi kalera hurbildu naiz, bertan San Martin merkatua ospatzen zelako. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin elkartu naiz bertan, eta erosketa batzuk egin ditut. Mungiako patea eta Berriatuko txokolatea almendrekin. Aitortu beharra daukat, gozozale ikaragarria naiz; txokolatea dut galbide. Eta, zenbat eta beltzago, orduan eta gozoago. %75eko kakaoa zuena ikusi dudan arren, % 50ekoa hartu dut. Bikaina niretzat. Azokan geundela ere, loreak saltzen zituen emakumea bere laguntasun eta babesa adieraztera hurbildu zaigu, eta duintasun bikaina erakutsi du; bere alabak bizi duen egoera latzaren berri eman digu, langabezian dago eta hipotekari aurre egiterik ez dionez, etxea galtzeko arriskuan dago. Errealitate gordina dugu edonon, eta honelakoa moduko kasuek eraman behar gaituzte ahalegin handiagoa egitera, holako kasuak berriro gerta ez daitezen.

Eta arratsaldean, Gasteizera. Hau bai euskal Siberia!. Bizkaia jantziaz heldu gara eta , jakina! Graduek beherakada egin dute. Mitina baino lehen, foruen defendatzaile sutsua izan zen Mateo Benigno de Morazaren oroimenean dagoen estatua bisitatu dugu.  Gure aurrekoak ez ditugu sekula ahaztu behar. Bihar arte!

Vuelvo de Gasteiz y la luna nos acompaña. Se la ve casi llena, me chivan que estuvo en su plenitud hace un par de noches. Mengua, como esta campaña. Pasado el ecuador, encaramos ya los últimos días de este rallye electoral, que concluirá el próximo domingo, con esa gran cita con las urnas. Ha empezado ya la cuenta atrás, como la luna. Eso sí, de momento nos permite disfrutar de momentos tan espectaculares como los de esta noche.

Empecé el día andando en bici, con un recorrido por el paseo de Abandoibarra. Abandoibarra y más allá, porque llegamos prácticamente hasta Zorrotza. Han sido unas pedaladas en favor de la oficialidad de las selecciones deportivas vascas, un derecho que no dejaremos de reivindicar. Si otras naciones ya tienen la suya, si Escocia o Gales pueden jugar con nombre propio, ¿por qué nosotros no? Nos hemos juntado un buen pelotón: Aitor, Ruth, José Mari, Maitane, Sabin… Herri Torrontegi, Txefe Guerrero y Koldo Fernández de Larrea también se han querido unir a nosotros. Y Virginia Berasategi, aún con muletas recuperándose de su reciente operación, que se ha acercado a brindarnos su apoyo. Todavía está convaleciente y sé que ha hecho un esfuerzo considerable para acercarse hasta allí. No es casualidad que gane maratones y iron mans; ese tesón que demuestra resulta admirable .

Después me he acercado hasta la calle Berastegi, donde se celebraba el mercado de San Martín. Allí he encontrado al alcalde, Iñaki Azkuna, y al diputado general de Bizkaia, José Luis Bilbao, y he aprovechado para hacer algunas compras. Les cuento: unos patés de Mungia y chocolate con almendras de Berriatua. Lo confieso, soy un goloso irremediable; me pierde el chocolate. Y cuanto más puro, mejor. Había una tableta con una pureza del 75%, demasiado amargo para mi gusto; me he decidido por uno del 50%, perfecto. La señora que venía flores se ha acercado a mostrarnos su apoyo y, con una dignidad impresionante, nos ha contado la difícil situación en la que se encuentra su hija, a punto de ser desahuciada tras quedarse en paro y no poder hacer frente a la hipoteca. La cruda realidad está a la vuelta de la esquina y casos tan lacerantes como este no hacen más que apremiarte a esforzarte, aun más, para tratar de que no se vuelvan a repetir.

Y por la tarde, a Gasteiz. ¡Vaya con Siberia! Uno llega vestido con el traje Bizkaia y, claro, los grados no son los mismos. Por cierto, antes del mitin hemos visitado la estatua en recuerdo de Mateo Benigno de Moraza, aquel aguerrido defensor de la foralidad. No hay que olvidarse de los aitas. Bihar arte!

Read Full Post »

Hara! Berriro gertatu zitzaidan atzo . Goizeko seietan begiak zabaldu eta ez dago loakartzeko modurik. Eta, hori, aurreko egunean eztabaida oso berandu amaitu zen arren… Hotelera heldu, dutxatu,  eztabaida jarraitu zuten lagunekiko azken mezuak, eta ohera segituan. Baina, esan dizuedan moduan, hontza legez  nengoen eguna argitu baino lehen. Besterik egin ezean, korrika egiteko jantzia, deportibak eta txanoa  jarri eta Erretirora joan nintzen arineketa-aldia egitera. Ordu eta erdi. Primeran datorkit niri, egunotan pilatzen zaidan adrenalina hori guztia askatzeko…

Eta gero, elkarrizketa. ABC Punto Radion izan zen. Melchor Mirallesekin. Imajinatzen duzue? Goizeko bederatziak ziren eta nik egun osorako energia nuen. Bilbora itzuli aurretik, Kongresutik igaro nintzen bertan lanean geratu zen taldea agurtzeko. Eta handik, arin-arinka aireportura. Eta ez dakit zertarako; azkenean, bueltako hegaldia atzeratu egin zen. Ordu betea. Horrela, juxtu-juxtu ibili naiz Bakion…  kontxo!  Mihi puntan neukan bihar egingo dudana esateko… baina itxaron beharko duzue.

Gauza bat, hegaldian Txiki Benegas ikusi dut. “ Nik irabaziko dut” esan dit. “ Sentitzen dut, baina ni izango naiz garaile”  erantzun diot nik. Elkarrizketa berean  egunotako inkestak ere aipatu ditugu  –nola ez!– .  Horietaz beste egun batean hitz egingo dizuet.

Etxean bazkaldu ondoren  –atzo, aukera izan nuelako– Espainiar Telebistak atzo gauez eman zuen elkarrizketa grabatu nuen Pepa Buenorekin. Gero, lan bilera Sabin Etxean eta Zabalgune plazara segidan, gazteekin ekitaldi bat  genuelako. Jokin eta Alex semeak ere izan ditut bertan. Hunkitu egiten nau  biak I´m basque manifestuko bideoan ikusteak. Ekitaldi lasai eta atsegina izan da, adin guztietako gazteok kezkak, ardurak eta konponbideak partekatu ditugu. Aro ederra zegoen kalean, haizeak prestatuta zegoen atrezzoarekin oso konforme ez zegoela adierazi digun arren. Eguneko azken elkarrizketara joan baino lehen , lagunekin egoteko tartea ere izan dut, une atsegina bizi eta argazki piloa atera. Egun borobila, bai jauna!

Me volvió a pasar ayer. Abro los ojos a las seis de la mañana y ya no hay forma de volver a dormir. Y eso que la víspera el día terminó muy, muy tarde, después del debate… Llegué al hotel, me duché, intercambié los últimos mensajes con amigos que habían seguido el programa y ala cama. Peroya les digo, como un búho cuando ni siquiera había amanecido. Así que me enfundé las mallas, las zapatillas y un gorro, y me fui a correr al Retiro. Hora y media. Me viene estupendamente para soltar esa adrenalina que se acumula estos días…

Después tocó entrevista. En ABC Punto Radio. Con Melchor Miralles. Se lo imaginan, ¿no? Así que a las nueve de la mañana ya tenía energía suficiente para el resto del día. Antes de volver a Bilbao, pasé por el Congreso para saludar al resto del equipo que se han quedado allí para trabajar. Y de allí, a la carrera de nuevo, al aeropuerto. Si les digo la verdad, no sé por qué; al final, para variar, el vuelo que nos traía de vuelta se ha retrasado. Una hora exacta. Así que he tenido el tiempo justo para acercarme a Bakio a recoger… uy, casi desvelo lo que voy a hacer mañana. Tendrán que esperar.

Por cierto, en el avión he coincidido con Txiki Benegas. “Voy a ganar yo”, me ha dicho. “Siento contradecirte, pero el que va a ganar soy yo”, hemos bromeado. También han surgido en la conversación –¡cómo no!– de las benditas encuestas que se publican estos días. Otro día prometo hablarles de ellas…

Después de comer en casa –sí, ayer sí pude– he tenido que grabar la entrevista con Pepa Bueno que Televisión Española emitía ayer por la noche. Reunión de trabajo en Sabin Etxea y a la plaza del Ensanche, donde he tenido un acto con jóvenes. Mis hijos Jokin y Alex entre ellos. Les reconozco que me ha emocionado al verles en el vídeo con el manifiesto I’m basque… Ha sido un acto distendido, donde jóvenes y no tan jóvenes hemos podido compartir preocupaciones, análisis y posibles soluciones. Con una temperatura estupenda, por cierto, aunque el viento parecía no estar muy convencido del atrezzo que habían preparado. Antes de acudir a la última entrevista del día me ha dado tiempo a charlar con los amigos, compartir un rato distendido y sacarme un buen puñado de fotos. Un día completo, sí señor.

Read Full Post »

Euskaltzaindian izan genuen ekitaldia amaitutakoan, emakume bat Plaza Berriko aterpean hurreratu zitzaidan. Adorea eman zidan, apur batean hitz egin genuen, bere laguntasuna eskaini zidan…. Eta agurtzera gindoazen unean bota zidan. “ Eta orain, nori emango diot nik botoa? Rajoy ala Rubalcabari? Irudikatuko duzue zer nolako aurpegia geratu zitzaidan…

Kanpaina honi darion bipartidismo hatsarekin, ez da bat ere harritzekoa pertsonak apur bat nahastea. Gauza bera gertatu zitzaidan irratian egin zidaten elkarrizketan; lehen hiru galderak PP eta PSOEren , hauen bien arteko eztabaidaren eta Felipe Gonzalezen mitinaren ingurukoak izan ziren. Eguerdian ere, gauza bera gertatu zen idatzizko medio batek egin zidan elkarrizketan. Alfredo eta Marianori, Mariano eta Alfredori buruzko galderak izan ziren nagusi. Eta, kontuz! Kontua ez baita horrela. Azaroaren 20an jokoan ez dago Gobernu buru bat ala bestea aukeratzea; hau ez da sistema presidentzialista. Gorte Orokorrak aukeratzen dira, hiritarrek Kongresuan eta Senatuan dituzten ordezkariak. Eta, Rubalcaba eta Rajoy jaunak alderdi batzuetako probintziako zerrenda buruak dira. Ni neu naizen moduan Herrialde Historiko batean, hain juxtu. Toki berean gaude.

Eta, gora eta behera darabilten eztabaida hori irten denez, zerbait aitortu behar dizuet: nik ez nuen ikusi. Onartu behar dut eta hala egiten dut. Gernika aldeko lagun eta karguekin egon nintzen afaltzen , lanean;  goizero egin ohi dudan legez irakurriko dut egunkarietan 90 minutu horien inguruan esaten dena.

Eguna beraz, Gernikan afaltzen amaitu nuen, baina eguna osoa izan zen, elkarrizketa horiek biak barne: goizean Euskaltzaindian, arratsaldean Gernikan hauteskunde ibilalditxoa egiten…

Nahiko ondo daramat nik komunikabideekiko harreman hori, egunotako agenda ketan dudan arren. Argazki saioa ere tokatu zitzaidan. Baietz inoiz pentsatu  argazki batzuk zein artifizialak diren… Eta egia da; kostatu egiten zaigu jarrera naturala mantentzea, baina argazkilariak profesionalak dira eta eramangarriago egiten dute dena.

Portzierto, Plaza Berrirako bueltan Margarita Uriarekin elkartu nintzen, bera ETAk duela 10 urte erail zuen Lidon magistratua gogoratzeko egin zen ekitaldira joan zen. Hantxe nengoenez, hauteskunde taldetik apurtxo bat urrundu eta alarguna eta seme-alabak agurtzera hurbildu nintzen .

Gauza batzuk, politikaren gainetik daudelako…

Había terminado el acto que tuvimos ayer en la sede de Euskaltzaindia, en Bilbao, cuando una señora me paró en los soportales dela Plaza Nueva. Metrasladó ánimos, charlamos un rato, me mostró su apoyo… Y cuando ya nos íbamos a despedir, me lanzó la pregunta. “Y ahora, ¿a quién tengo que votar? ¿A Rajoy o a Rubalcaba?”. Ya pueden imaginar la cara que se me quedó…

Y es que, con el bipartidismo que rezuma esta campaña, no me extraña que la gente se despiste. Me pasó lo mismo por la mañana, en una entrevista radiofónica; las tres primeras preguntas giraron en torno al PP, al PSOE, al omnipresente debate cara a cara y al mitin de Felipe González de este fin de semana. Y también a mediodía, en otro encuentro con un periodista, esta vez de un medio escrito. Respondí más preguntas sobre Alfredo y Mariano, Mariano y Alfredo, que sobre mí mismo. Y no es así. Lo que nos jugamos el próximo día 20 no es la elección del presidente del Gobierno; este no es un sistema presidencialista. Se eligen las Cortes Españolas, los representantes de los ciudadano en el Congreso y el Senado. Y ahí, tanto el señor Rubalcaba como el señor Rajoy son los cabeza de lista de unos partidos políticos por determinadas provincia. Como lo soy yo por un territorio histórico. Ni más ni menos; estamos en el mismo puesto.

Y ya que ha salido a colación el tan traído y llevado debate, les voy a hacer una confesión: no lo vi. Lo admito. Estuve cenando con simpatizantes y cargos de la zona en Gernika, trabajando; ya leeré, como cada mañana, lo que dicen los periódicos sobre esos 90 minutos.

Terminé, como les digo, cenando en Gernika, pero el día fue completo, incluyendo esas dos entrevistas: acto por la mañana en Euskaltzaindia, recorrido electoral por la tarde en la villa foral… Llevo bien la relación con los medios de comunicación, aunque estos días la agenda echa humo. También me tocó sesión fotográfica. Seguro que alguna vez han pensado en lo artificiales que parecen ciertas instantáneas… Y es cierto; cuesta adoptar una actitud natural pero los foteros son profesionales como la copa de un pino y lo hacen todo más llevadero.

Por cierto, de vuelta de la Plaza Nueva me encontré con Margarita Uria, que acudía al acto de recuerdo al magistrado Lidón, asesinado por ETA ayer hacía 10 años. Así que dejé un rato al equipo electoral y me acerqué a saludar a su viuda y sus dos hijos. Hay cosas que están por encima de la política…

Read Full Post »