Gorka Agirrek utzi egin gaitu. Hilabete luzeetan gaixoaren kontrako burruka gogorrean iraun eta gero, bere gorputz nekatuak amore eman du azkenean. Gaitz larriak ganez egin dio, errukirik gabe, bere iraunpen-indarrari. Goizalde honetan, bere Euskadi maitea utzi eta betikotasunaren aberrirako bidean jarri zaigu.
Gizon zintzoa izan da Gorka. Pentsabide sendo eta sakonetakoa. Lehenengo eta behin, abertzalea. Oso-osoko abertzale gardena. Eta abertzaletasunari hestuki lotuta, jeltzale amorratua. Sabindar etsia. Uste osoko euskalzalea.
Politikaz aparte ere, jakina, bazuen joerarik. Athletic zale indartsua genuen. Bihotz-bihotzetik jarraitzen zuen euskal futbolaren joan-etorria. Eta -nola ahaztu genezake hau?- garagardoaren lagun leiala.