Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘TVE1’

EAJ-PNV Euskadiren AldeZur eta lur utzi naute hitz horiek. Aspalditik ez dut halako diskurtso zaharkitu eta ozpindua entzun…. Álvaro Pombori gutxi falta zitzaion pertsona homosexualak medikuarenera bidaltzeko. Pleistozeno aroko pentsamolde horiek ondo gaindituta zeudelakoan nengoen ni,eta aurrez aurre izan ditut gaur. Izututa geratu naiz benetan!

Azaldu egingo dizuet. Espainiar Telebistako herrialde zentrora joan naiz “Los Desayunos” saioko hauteskunde elkarrizketa baterako. ERCko ordezkariak parte hartu ondoren, antenan sartzeko prestatzen ari nintzen UPyDko Álvaro Pomboren ostean sartzeko, une honetan Ana Pastorrekin ari baitzen. Prestatzen nengoen une berean, kaskoak jartzean entzun diot: ez omen du ondo ikusten homosexualak ezkontzea. Ezin nuen ulertu….eta are gutxiago Ponborengandik entzun behar banuen, bera homosexuala izanda. Ironiaz gaineratu du bere burua apur bat “ homofobo” ikusten duela. Ezin nuen sinetsi. Eta benetan esaten dut, nik ironia atsegin dut  neurrian eta une egokietan erabiltzen bada. Baina iruzkin hori lekuz kanpo egon da, eta hala islatuta geratu da gizarte sareetan. Esaldi horri lotuta esan du ko-ordainketa ez duela “ hain txarto ” ikusten   . Hitzek eragin duten iskanbilari begiratuta Rosa Diezen alderdia irten da idazlea “hondamenditik” ateratzera  eta zuzentzera. Zuzendu? Homosexualen arteko ezkontza aukerarik egokiena ez dela esatearekin nahikoa ez balitz…

Goiz erdian, Moyuan izan gara Bizkaiko hautagai guztiekin eta Aldundiko arduradun batzuekin. Beraiekin batera azaldu ditugu iruzur fiskalarekin amaitzeko ditugun proposamenak.

Eta ekitaldia amaitutakoan entzun dut Santutxuko gertakari tragikoaz. Zerbait “ okerra” antzeman dut telefonoa entzun eta emaztea zela ikusi dudanean. Lan orduetan ez dit inoiz deitzen, gai benetan garrantzitsuengatik ez bada. Bere burua lasaitu eta ni neu ere lasaitu nahi ninduen, gertakaria izan den metro sarrera baita nik neuk eta semeek erabiltzen duguna . Lur jota geratu naiz; are gehiago, Kepa, nire inguruko pertsona zela jakin dudanean. Ez ditut burutik kentzen familia eta lagunek bizi dituzten une latz eta gogorrak. Lerro hauen bidez, bihoa nire doluminik sentikorrena eta besarkadarik beroena.

Eguna, Gasteizen amaitu nuen, Emilio nire lagunak gonbidatu ninduen ekitaldian. Plazerra da beti arabar hiriburura joatea. Hori bai, atzokoan “ Gasteiz” arroparekin joan nintzen.

Me han dejado de piedra sus palabras. Hacía tiempo que no escuchaba un discurso tan rancio y anticuado… A Álvaro Pombo le ha faltado poco para recomendar a los homosexuales que vayan al psicólogo para mirarse lo suyo. Pensaba que esos pensamientos del pleistoceno estaban más que superados y me los encuentro de frente. Me he quedado espantado.

Les cuento. Había acudido al centro territorial de Televisión Española para una entrevista electoral en Los Desayunos. Había participado ya el representante de ERC y yo me preparaba para entrar en antena después de Álvaro Pombo, de UPyD, que en esos momentos charlaba con Ana Pastor. Y justo en el momento en que me estaban preparando, al colocarme los cascos, se lo he escuchado decir: que no le parece bien que los homosexuales se casen. No daba crédito a lo que escuchaban mis oídos… Y menos viniendo de Pombo, homosexual reconocido. Incluso ha llegado a ironizar sobre el hecho de que quizá él mismo fuera un poco homófobo. No me lo podía creer. Y créanme que la ironía, utilizada cuando toca y en su justa medida, me gusta. Pero el comentario ha estado tan fuera de lugar que, en cuestión de minutos, ha corrido como la pólvora por las redes sociales. La frase, unida a una coletilla admitiendo que el copago no le parece tan mal, ha hecho que el partido de Rosa Díez al completo tuviera que salir al rescate del escritor para rectificar sus palabras. ¿Rectificar? Como si considerar que el matrimonio entre homosexuales no es la opción más adecuada no fuera suficientemente clarificador…

A media mañana hemos tenido un acto enla plaza Moyúacon toda la candidatura de Bizkaia y algunos responsables de la Diputación, para explicar nuestras propuestas a fin de terminar con esa lacra que se llama fraude fiscal.

Y justo en el momento en el que ha terminado el acto, me he enterado del trágico suceso de Santutxu. Ya me he olido algo raro cuando me ha sonado el teléfono y he visto que era mi mujer. Y es que no me llama nunca, salvo que sean asuntos realmente importantes, en horario laboral. Quería tranquilizarme, y tranquilizarse ella misma, porque la entrada de metro en la que ha ocurrido todo es la que normalmente utilizamos mis hijos y yo mismo para desplazarnos. Me he quedado consternado, más al saber que Kepa, el fallecido, era una persona muy cercano en mi entorno. Puedo imaginar los difíciles momentos que estarán pasando su familia y amigos, y no puedo más que enviarles mi más afectuoso abrazo.

Terminé el día en Gasteiz, en un acto al que mi amigo Emilio me pidió que acudiera. Siempre es un placer ir a la capital alavesa. Eso sí, ayer me preparé con ropa Gasteiz.

Anuncios

Read Full Post »

Madriletik idazten dizuet bosteko eztabaida egingo den tokira sartu baino apurtxo bat lehenago. Espainiar Telebistako zuzendaritzaren harrera jaso ondoren, eta halakoetan egin ohi den   photocall-aren ostean , bakoitzari toki  pribatua eman digute kamera aurrean  jarri baino lehenago lasaitasun minutu batzuk izateko. Makilatu naute jadanik eta  azkenengo birpasatxoa egiten diet kuartiletan idatzi ditudan oharrak- orri neurri horrekin folioekin baino hobeto moldatzen naiz-. Orritxo horietan idatzi ditut ideia nagusiak, jadanik buruz dakizkidan arren. Bitxia izan daiteke, baina hainbeste urte ostean ere, urdaileko “ zirrara” hori sentitzen dut oraindik. Nerbioak dira, badakit; telebista aurrean adi egongo diren hiritarrei zor diedanak eta esan behar dudanak eragiten dizkidan nerbioak.

Orduak eman ditut aholkulari taldearekin eztabaida hau prestatzen. Lehenengo eta behin edukia, hori errazena da ondo zehaztutako egitasmoa dugulako. Euskadin pentsatua eta Euskadirentzat egina da eta ideiak argi baino argiagoak. Eta gero, moldea; hori konplikatuagoa da. Hainbeste saiakera egin ditut ispilu aurrean, eta kronometroa ere erosi dugu; denborak oso murriztuta daude eta ezinbestekoa da dagokiguna baino gehiago ez luzatzea.

Hala eta guztiz ere, eguneko agendarekin jarraitu nahi izan dut. Basaurin nuen hitzorduan baino ez dut huts egin- Madrilen jai da eta hegaldi gutxiago zegoen-, baina uste dut basauritarrek barkatzen jakingo dutela….. Elkarrizketa nuen lehen orduan Telecincon, antzinako Gordetegi  Frankotik hurbil.   Amaitzean, nire taldearekin egon naiz hitz egiten, pertsona bikainak denak. Eta, hurrengo ekitaldira arte denbora nuenez, ibilalditxoa egin dut itsas museoraino, burua apur batean lasaitzeko. Gozagarria izan da Abandoibarra hain jendetsu ikustea, paseoan, korrika, unibertsitatera zihoazen ikasleak… Egiatan, egunak lagundu egin duela horren zeru urdinarekin eta eguzkiko argia Iberdrola dorrean, paraninfoan eta liburutegian islatuta . Gozagarria benetan. Ekitaldiaren ostean , etxera itzultzeko juxtu-juxtu, maleta hartu eta aireportura; bazkaria hegaldian. Eta Kongresuan eztabaida prestatzeko asmoarekin sartu nahi genuenean, ezuztekoa! . Eraikina itxita. Almudenako ama birjinaren eguna… Poliziak bulegora lagundu behar izan gaitu, linterna eskuan, argiak eman gabe zeudelako. Minutu batzutan gaude antenan. Eta une honetan, zera aitortu nahi nizueke: ez aholkulari talderik ezta irudi kontuetarako aditurik ere. Gorbatak aukeratzeko orduan, emazteaz fidatzen nahiz ni.

Les escribo desde Madrid, apenas unos minutos antes de entrar en el plató en el que se realizará el debate a cinco. Tras ser recibidos por la dirección de Televisión Española y el correspondiente photocall, hemos entrado cada uno a nuestro camerino, donde todavía disponemos de unos minutos antes de salir a antena. Ya maquillado, doy el último repaso a las cuartillas –me arreglo mejor con ellas que con folios enteros– en las que he anotado las principales ideas, aunque ya me las sé prácticamente de memoria. Lo cierto es que, después de tantos años, todavía siento ese hormigueo en el estómago. Son nervios, lo sé; nervios por la responsabilidad con la ciudadanía que estará pendiente de la televisión y de lo que tenemos que decir.

He pasado muchas horas preparando este debate junto a mi equipo de asesores. Primero, el contenido, lo más fácil, porque tenemos un programa bien definido por y para Euskadi, y las ideas muy claras. Y luego la forma; eso ya es más complicado. He ensayado decenas de veces frente a un espejo y hasta hemos comprado un cronómetro; los tiempos están tan ajustados en estos programas que es imprescindible no enrollarse más de la cuenta.

Pese a todo, he querido seguir con mi agenda del día. Únicamente he tenido que faltar a mi cita con Basauri –es fiesta en Madrid y había menos vuelos–, pero creo que los basauritarras sabrán disculparme… Tenía una entrevista televisiva a primera hora en Telecinco, muy cerca del antiguo Depósito Franco. Al terminar me he quedado un rato charlando con el equipo, estupendas personas todas ellas. Y, como tenía tiempo hasta el siguiente acto, he querido dar un paseo hasta el museo marítimo para despejar un poco la cabeza. Ha sido una delicia ver a tanta gente por Abandoibarra paseando, corriendo, estudiantes que acudían a la universidad… El día acompañaba, con ese cielo azul y la luz del sol reflejándose en la torre Iberdrola, el paraninfo y la biblioteca. Una delicia. Después del acto, apenas me ha dado tiempo a volver a casa, recoger la maleta y poner rumbo al aeropuerto; el almuerzo, a bordo. Y, cuando hemos llegado al Congreso para terminar de preparar el debate, ¡sorpresa! El edificio cerrado. Ay, la Almudena… El policía nos ha tenido que acompañar al despacho, linterna en mano, porque ni siquiera estaban dadas las luces. En unos minutos estamos en antena. Una última confidencia: ni mi equipo de asesores ni expertos en imagen. Para elegir las corbatas, me fío de mi mujer.

Read Full Post »