Bermeoko abertzale historikoen zerrenda honetan, ezin dezakegu bazterrean utzi Jose Arzadunen irudi bitxia. Jeltzale berezi-berezia izan zen Arzadun. Eta gaurko begietarako horrela bada, are gehiago oraindik hasierako denbora haietan EAJren baitan nagusi ziren irizpideetarako.
Jaiotza eta sendia
Jose Arzadun, Bilbon jaio zen 1859 urtean. Baina jaioterria gora-behera, bermeotarra izan zen bihotzez eta joeraz. Bermeon bizi eta bertan hil baitzen 1903ko abenduan. Bere sendi guztiak ere Bermeon izan zuen abiapuntua.
Aita, Julian Arzadun Arreta-Maskarua, bilbotarra zuen. Ama, berriz, Kornelia Zabala Bakeriza, bermeotarra. Julianek eta Korneliak osatutako bikotea Bermeon ezkondu zen 1857ko maiatzaren 18an. Eta Bilbon jaiotako Joseren ostean -berau baitzen seme nagusia- hainbat seme-alaba izan zuen Bermeon: Joaquin (1861an jaioa), Juan (1862), Julian (1865-1866an hila), Pilar (1866), Julian (1869-1871an hila), Beatriz (1870-1873an hila), Andres (1871) eta Antonio (1873).
Neba-arreba hauen guztien artetik, Juanek hartu zuen, batez ere, izena eta ospea. Artilleriako jenerala izatera heldu zen eta Gipuzkoako gobernadore militarraren lekua bete zuen hainbat urtetan. Segoviako Akademiako zuzendaria ere izan zen. Primo de Riverak kendu zuen kargutik, diktaduraren kontrako jarrera hartu zuelako. Baina gure artean ezaguna bada, sorkuntza literarioan egin zuen lanagatik dela esan dezakegu, eta ez milizian osatu zuen ibilbideagatik. Izan ere, idazle oparoa izan zen Juan. Emankorra eta zabala; arlo asko jorratzen dakiten horietakoa. Poesiak, ipuinak, antzerkiak eta saioak argitaratu zituen. Denetarik apur bat. Gaietan ere anitza izen zen. Euskaltasunaren ideia, behin baino gehiagotan jorratzen zuen bere lanetan. Militarra izan arren, «A la Patria Euskara» bezalako olerkiak argitaratu baitzituen. Eta jaioterria ere -Bermeo eta bermeotarrak- maiz agertzen dira bere idazkietan, hala nola, “Tiadoro el pescador” izenburuko ipuinean edota “El campo santo de Bermeo” olerkian (Ikus. «Juan Arzadun Zabala, idazle bermeotarra gogoan«)
Baina utz dezagun Juan anaia eta etor gaitezen berriro post honetako protagonistarengana.
Jose Arzadun, Maria Ibarraran Alegriarekin ezkondu zen, Bermeon, 1891ko urriaren 21ean. Datu kuriosoa bezain aipagarria azpimarratu dezakegu puntu honetan: bere anaia Juan eta biak, bi aizparekin ezkondu ziren. Josek Maria hartu zuen emaztetzat eta Juanek, berriz, Elena.
Josek eta Mariak hiru alaba izan zituzten: Rafaela, 1897an jaioa, Fernanda, 1899an munduratua eta Magdalena, XX mendean sortua. Urteak aurrera egin ahala, bigarrena -Fernanda- Bermeoko Emakume Abertzale Batza-ko burua izango zen.
Liberalismo masoitik Arana-Goiriren abertzaletasunera izan zuen bilakaera
Lege gizona izan zen Jose eta nahiko gaztea zela -1886an, 27 urterekin- hartu zuen Bermeoko udaleko idazkari lanpostua. Pentsamoldez, joera liberalekoa zen. Are gehiago: liberala ez ezik masoia ere izan zen. Bermeoko masoia. Bermeon, XIX mendeko azken bi hamarkadetan sortu eta funtzionatu zuen Euskaria-250 izeneko logiakoa. Masoi-elkarte honek, Oriente de Bermeo izeneko logiak, Espainiako Grande Oriente-ren baitan jardun zuen. Jose Arzadun logia horretako kidea zen. 1889an bazkidetu zen eta, 1892 urtean, behinik behin, bertako kide izaten jarraitzen zuen oraindik. Milciades hartu zuen logia barruko izen sinbolikotzat.
Liberal-masoien ingurumarietatik zebilenez gero, oso urruti zegoen, hasieran behintzat, jelkideak erne ziren giro moral, intelektual eta politikotik. Baina Arana-Goiri ezagutu zuenez geroztik, abertzale bilakatu zen. Abertzale eta, antza denez, fededun. Sabinen jarraitzaile itsua, alegia. Bihurketa nabarmena eta erradikala izan omen zen Jose Arzadunek egin zuena. Eta harrez gero, eragin handia izan zuen Bermeoko nazionalismoaren sorreran eta hasierako garapenean. Hona hemen, aldaketa horren erakusgarri, Lauaxeta olerkariak Sabin Arana eta bien arteko harremanari buruz Euzkadi egunkarian (“Anécdotas del Maestro», 1930ko azaroaren 25ko alean) idatzita utzi zuena:
“Era secretario de Bermeo don José de Arzadun. Debido a su falta de formación religiosa, vivía al margen de las prácticas de la fe. Hombre de criterio sano y de natural bien inclinado, contaba con numerosas simpatías en la villa costera. Un día, atraído por la fama de Sabino de Arana y Goiri, picó en deseos de tratarle.
La vida trabajosa del gran patriota le había cautivado el corazón. Sin embargo, las ideas liberales de Pepe Arzadun era parte para distanciarle de la ideología de Arana. Una fervorosa admiración hacia el hijo de Abando, un deseo de conocer su obra y de estudiar los principios nacionalistas, no eran suficiente título para hablar con el Maestro. Entre los dos se interponía el matiz liberal de uno y la intransigencia –la única que se funda en la verdad- de otro.
Un amigo de entrambos había de unirlos estrechamente. Don Juan de Lartitegi, abogado de brillante carrera y distinguidos modales, cultivaba la amistad sincera de los dos vascos. Por medio de éste llegó Arzadun hasta Arana y Goiri.
Frente a la estación de Portugalete se encontró un buen día don Juan con su amigo Sabino. Un fervoroso apretón de manos. La charla íntima de dos amigos que refrescan los recuerdos estudiantiles. Las palabras de Sabino son algo lentas. Siente dificultad al hablar
La gente le mira. Hablan con cierto acaloramiento.
– Bueno ¿y tú crees que debo recibir a ese hombre? –interrumpió Sabino a su amigo-. Según acabas de decirme es un liberal. En cambio, el fundamento de mi nacionalismo es Dios. Porque una voz misteriosa me dice que así puedo salvar mejor a mis hermanos vascos, he levantado bandera de rebelión.¡Sí, debes de recibirle cuanto antes. Tienes obligación de ello. Pepe es un hombre de buen fondo –prosiguió Lartítegi-, se puede formar de él un gran patriota. Tiene la hermosa cualidad de poder ser dirigido. En su alma el mal no ha podido grabarse todavía. Las ideas liberales son como un barniz exterior. Como amigo, te ruego que le recibas cariñosamente.
La tarde era un poco fría y los dos amigos se separaron. Sabino subió pensativo hacia su casa. Lartitegi muy alegre, iba a comunicar a Arzadun la buena nueva.
No tardaron en entrevistarse Pepe Arzadun y Sabino de Arana. Eran de distintas ideologías. Sabino, fervoroso, creyente, llevaba el alma abierta a todas las efusiones del espíritu. La fe le prestaba alientos en su difícil carrera. Trató de convencer al nuevo amigo. Paseaban por los márgenes de la ría. Llegaban hasta Deusto. Sabino habla pausadamente. Arzadun se mueve inquieto. La lógica del gran patriota llega hasta los repliegues de su inteligencia.
– La verdad ha penetrado en mi corazón y en mi inteligencia –exclamó por fin Arzadun-.
– Aun no –le replicó Sabino.-¿Qué es lo que faltaba?
Nada absolutamente para los que anteponen la idea patriota a la idea religiosa. Sabino discurría de otro modo. Sobre la copa del Arbol de Gernika florecía una cruz y Arana doblaba sus rodillas ante aquél lábaro bendito. Lo mismo pedía de sus compañeros.
Por las márgenes de la ría marchan los dos amigos. Caminan lentamente. Al llegar al flrente a la Universidad de Deusto amainaron el paso. Allí quedó José Arzadun. Durante varios días se dedicó exclusivamente a meditar las verdades de la fe. Se entregó de lleno a la gracia.
Todos lo que habían conocido al jefe liberal de Bermeo se admiraban ante cambio tan radical. Republicano y liberal en tiempos anteriores, varió de rumbo y se entregó al nacionalismo y a la religión. Sus antiguos amigos se revolvieron contra él y le echaron del secretariado de Bermeo. La cruz pesaba sobre sus espaldas.
Sabino sentía verdadero cariño hacia aquel nuevo mártir. Y Dios, para premiar su sacrificio, lo llevó prontamente de este mundo. El nacionalismo había servido para llevarle hasta su Dios”.
Arana-Goirirekin izan zuen harreman zuzen eta berezi honegatik-edo, ikutu mitikoa hartu zuen Arzadunen irudiak Bermeoko eta eskualde osoko abertzaleen artean. Eta gizon azkarra, irakurria eta jantzia ere bazenez, jeltzaleen buruzagitzat hartu zuen batek baino gehiagok.
Sabin Aranak berak ere, gizon garrantzitsutzat hartzen zuen Arzadun Bermeoko abertzaleen antolakuntzan. 1902ko abuztuaren 29an bidali zuen gutun batean, zera idazten zion Aingeru Zabalari:
“Hay allí (Bermeon) muy poca confianza mutua entre los nuestros, y yo quisiera explicarme la causa. Noto entre Arzadun y la mayoría un cierto despego que no me explico. Además, Amali aparece desde hace mucho tiempo como descartado por ellos o desertado por sí mismo, y éste es un fenómeno que también tendrá su causa […] Si Amali no ha claudicado, yo pensaba sería lo mejor recomendar la dirección del partido allá a un triunvirato Orbeta-Ispizua-Amali, nombrando asesor jurisconsulto a Arzadun. Pero no tuve lugar de hacerlo o de proponerlo a B3”.
Bermeoko jeltzaleen artean nola halako aintzidaritza-lana betetzera heldu zen Arzadun EAJra. Argi dago hori. Sabinen beraren eskutik zetorrelako eta udaleko idazkaria izanik, herri politikarako behar ziren tresnak eta estrategiak ondo baino hobeto ezagutzen zituelako. Baina bere ekarpena eta papera, aholkulari gisakoak izan ziren batik bat. Izan ere, Jose Arzadun ez zen inoiz Bermeoko abertzaleen nagusia edo burua izan. Ez zuen inoiz kargu organikorik bete; ez alderdian, ez eta batzokian ere.
Hala ere, El Bermeano aldizkariak -herriko liberalen organoak- el “juanchu (sic) basoqui”, deitzen zion, batzokiko abertzaleen artean betetzen zuen leku nabarmena azpimarratu eta salatu nahirik. Beste batzuetan, berriz, “el jefe del basoquismo bermiotarra” bezala aipatzen zuen. Inoizkotan, “Pontífice de la iglesia basoqui bermiotarra” ere deitzen dio. Esapide ezberdinak, bai, baina denak, ikusten denez, bere buruzagitza-profila nabarmentzeko helburuarekin asmatuak.
Sarkasmo zorrotz hauek guztiak, ondo asko erakusten ematen dute, garai batean Joseren lagunak izandako liberalek ez ziotela inoiz parkatu liberalismoa utzi, elkarrekin partekatutako logia masonikoaz ahaztu, eta Sabin Aranak zuzendutako abertzaletasunaren esparrura alde egin izana. Gaztaroko joera politikoak bazterrean utzi eta abertzaleengana inguratu zenean, haserretu egin zitzaizkion bere antzinako lagunak -berarekin logian jardun zen Robustiano Elorrieta jauntxo liberala, besteak beste- eta kargu hartatik kentzeko ahalegin guztiak eta bi egin zituzten. Ahalegin hauen zergatietan, antzinako lagunen arteko haserreak sortu ohi duen ezinikusia eta griñez gain, Arzadunek udalen idazkaritzatik jeltzaleei eman ziezaiekeen laguntza eragozteko nahia ere bazegoen, jakina.
Jose Arzadun udal idazkaritzatik kentzeak sortu zuen eztabaida luzea
Arzadunek, laguntza handia eman zien Bermeoko jeltzaleei, 1899 urtean, lehenengo aldiz zinegotziak lortu zituztenean, udalaren kudeaketan nola jardun behar zuten irakatsiz. Aholku ugari eta baliagarriak emango zizkien, seguru asko, udalaren prozedura eta barne bideetatik modu eraginkorrean ibili zitezen. Hori dela eta gorroto izugarria hartu zioten liberalek. Eta ezin-ikusi horrek eraginda, ez ziren lasai gelditu harik eta udaleko idazkaritzatik bota arte. Udal idazkaritza kontrolatzea, garrantzitsua zen, benetan, udala gobernatu nahi zuen alderdi ororentzat.
Zehatz-mehatz esateko, 1901 urtean kanporatu zuten lanpostutik. Ze aitzaki erabili zuten horretarako? Euskaria izeneko enpresa elektrikoan jabetzaren partea izatea leporatu zioten. Eta enpresa horrek, 1893az geroztik, herriko kaleen argia udalarekin kontratatuta zeukanez, ezin zuela udalean jarraitu esan zioten.
Arzadun kalean utzi eta gero, hutsik gelditu zen udaleko idazkari lanpostua. Alkateak, hala ere, Matias Galarza jarri zuen idazkari lanak behin-behinean betetzen. Bere konfidantzazko gizon bat. Baina Arzadun ez zen kokildu eta helegitea aurkeztu zuen, bere eskubideak defendatuz. Idazkariaren errekurtsoa Madrilgo Gobernuaren mahaira heldu zen, baina arloko ministroak bere kontrako erabakia hartu zuen 1902ko udan. Urte horretako uztailaren 20ko udal aktak, horrela aipatzen du erabakiaren jakinarazpena jaso izana:
«Enterado de la comunicación del Gobernador civil transcribiendo la Real Orden del 14 del corriente en la que se declara a don José Arzadun y Zabala incapacitado para egercer el cargo de secretario del Ayuntamiento de esta villa, fundándose en que dicho señor como socio administrador de la sociedad colectiva Euscaria, en cargada de suministrar el alumbrado de Bermeo, se halla comprendido en el caso de excepción señalado en el número quinto del artículo 123 de la ley municipal»
Gauzak horrela, udalak, zinegotzi jeltzaleen ekimenez, idazkariaren lanpostua lehian ateratzea erabaki zuen. Jeltzaleek ez zuten behin-behineko idazkaria zen Matias Galarza begi onez ikusten -alkatearen kofidantzazkoa baitzen- eta lanpostua lehian ateratzearen helburua, idazkariaren kargua berriz ere Arzadunek eskuratzea zen. Abuztuaren 26ko udal-plenoan, batzordeak horretarako egin zuen proposamena aztertu zen, lanpostuaz jabetzeko bete behar ziren baldintzak zehaztuz:
«…señalando como condiciones para aspirar al cargo, el de reunir las que se señalan en el artículo 123 de la Ley Municipal […] las del Reglamento de oficinas que acuerde el Ayuntamiento, siendo preferidos los que posean título de Licenciado en Derecho civil o administrativo, el que mayor número de años tenga de servicio como Secretario de Ayuntamiento y poseer el vascuence, anunciándose la vacante en el Boletín de la Provincia por término de veinte días»
Udal idazkaritzan jardun izanaren eta euskara jakitearen alde jarritako lehentasun-irizpideak, Arzadunen mesedetan jarrita zeuden, zalantzarik gabe. Horregatik, liberalen aldeko zinegotziak, horiek ezartzearen kontrako iritzia eman zuen, esanez «…que no encuentra ajustada a la Ley el que se dé preferencia para el cargo de Secretario al que haya egercido dicho cargo más número de años, por no hallarse establecida en ninguna disposición vigente y limitar la facultad de este Ayuntamiento para elegir el que crea más conveniente al mismo».
Baina iritzi hau gora behera, zinegotzi jeltzaleek udal-plenoaren gehiengoa osatzen zutenez, ontzat hartu zuten batzordearen proposamena eta udalaren akordiotzat hartu zuten. Elorrietatarrak, ordea, ez zeuden jeltzaleei gauzak erraztekotan -eta are gutxiago oraindik jeltzaleen ahaleginak Jose Arzadunen mesedetan baziren- eta Mariano Uribe zinegotziak, errekurtsoa aurkeztu zuen akordioaren kontra, legearen kontrakoa zela argudiatuz.
Hain tentsio handiz azaldu udaleko idazkaritza betetzeko leiharena auzia, ezen herriko eta herritarren arteko liskar nagusienetako batean bilakatu zen. Abertzale izatea ala ez izatearen kontuaz ganera, euskalduna izatea ala ez izatearen eztabaida ere nabarmen zabaldu zen kalean. Arzadun euskalduna zen. Bermeoko euskera ulertzen zuen behinik behin. Aurrean zeukana, ordea, erdaldun petoa zen, dirudienez. Eta hor kokatu zen liskarra, neurri handi batean. Comentu izeneordeko batek, horrela azaltzen zuen auzia 1902ko irailaren 7ko Ibaizabal aldizkariaren alean:
“Erri onetako secretario-en lekua utsik dago Arzadun jauna kendu ebenetik ona ta onen ordezkoak euki bear izango dituzan baldintasunetatik bat egoki iratsirik gaurko jarrialdira ekarri dabe, onetarako auturik egon direan kontzejalak. Baldintasun au da, euskera jakin bear dabela.
Mariano derichon kontzejalak bere eretzia azaldueran esan dau baldintasun au erriaren kaltez dala ta beste barregarrizko gauza asko. Ispizua jaunak berbetarako baimena eskatu ta emon eutsenean, euskaldun zintzoa dan aldetik aitatu ebazan erri asko zeintzuetan edozein ogibide erritik euki gura ebenak bertako berbetea jakin bearra daukeen […] Erdaldun secretario-a badakarre zuzendu beie beste euskaldun bat bere laguntzat, erritarrak secretario-agana doiazenean onek zer esan nai daben azalduteko”.
Egunak aurrera joan eta auziaren berririk ez zegoenez, irailaren 21eko udal-plenoan, Benantzio Goitia zinegotzi jeltzaleak galdetu zuen zer gertatzen udal idazkariaren lanpostuaren lehiaketarekin, erabakia hartu eta hilabeteak igaro ondoren ere, iragarkiak, oraindik egunkarietan argitaratu gabe zeudelako. Alkateak eman zion erantzuna: «…que como sabe el Ayuntamiento, hay un recurso ante la la superioridad pendiente de resolución con motivo de las condiciones establecidas para la provisión de dicho cargo y hasta su resolución no puede hacerse la publicación indicada». Jeltzaleek, idazkaria lanpostua behar bezala hornitzeko presa zeukaten. Lehen bait lehen eman nahi zuten urrats hori. Elorrietatarrak, ordea, idazkari berriaren izendapena ahalik eta gehien atzeratzekotan zeuden.
Errekurtsoaren erabakia, udalak ezarritako baldintzen kontrakoa izan zen, azkenean. Horrela jakinarazi zitzaion udal-plenoari 1902ko urriaren 5eko batzarrean:
«…en el recurso promovido por don Mariano Uribe contra el acuerdo de este Ayuntamiento, estableciendo como condiciones preferentes para aspirar al cargo de Secretario del mismo, el haber prestado servicios mayor número de años en Secretarías de Ayuntamiento y poseer el vascuence, había resuelto dicha superioridad, de acuerdo con la Comisión Provincial, excluir dichas condiciones del anuncio del concurso para la provisión de la vacante»
Erabaki huraren aurrean, prozedura guztia berriz ere abiapuntutik hasi beharra planteatu zitzaion udalari, eta jeltzaleek azkar eta gogotsu ekin zioten egitekoari, denbora galdu gabe.
1902ko abenduaren 2ko udalbatzan, idazkariaren lanpostua betetzeko iragarkia lehen bait lehen argitaratzeko proposamena aurkeztu zen berriro. Jeltzaleen bultzadaz, jakina. Baina Elorrietatarrak oztopoa jarri zuten oraingoan ere. Euren ustez, lanpostuaz jabetu ahal izateko, abokatua izan behar zen eta, horrez ganera, «…acreditar documentalmente buena conducta observada en el ejercicio de la profesión o cargo que hubiese desempeñado años anteriores, fundándose en la importancia de esta Secretaría y a fin de evitar que haya necesidad de nombrar a personas que reuniendo los requisitos señalados en el art. 123 de la Ley Municipal no tengan sin embargo las condiciones de capacidad que en este caso se necesitan».
Bakantea argitaratzeari buruzko Akordia, 1903ko urtarrilaren 24an hartu zen. Jeltzaleek proposatzen zutena, noski, euren eskuetan baitzegoen plenoaren gehiengoa. Elorrietatarrak, ordea, helegitea aurkezteko mehatxua egin zuten oraingoan ere.
Baina mehatxua mehatxu, deialdia argitaratu eta idazkariaren hautaketa-prozesuari ekin zion udalak, auzia gehiago luzatu gabe. Arzadunek, idazki bat aurkeztu zuen udalean, bertan egindako idazkari lana egiaztatuko zuen agiria eskatuz: «solicitando que este ayuntamiento acuerde por mayoría que se expida a su favor certificación acreditando sus servicios en el cargo de Secretario de este Municipio, desde el mes de diciembre de mil ochocientos ochenta y seis hasta igual mes del año mil novecientos…».
Udalak -jeltzaleen aldeko botoarekin- Arzadunek eskatzen zuen egiaztagiria ematea erabaki zuen eta egiaztagiriak bere jardun profesional egokiari buruzko adierazpen argia egin zezala, «pues de los antecedentes que obran en las oficinas de este municipio no resulta que hubiese sufrido apercibimiento ni corrección alguna».
Baina oraingoan ere, elorrietatarren oztopoekin egin zuen topo.
Lehenik eta behin, Arzadunen urteetako idazkari lana jarri zuten zalantzan. Erdipurdikoa izan omen zen eta ez omen zuen merezi bere lan ona garaipatuko zuen egiaztagiria. Horretarako, Mariano Uribe zinegotziak Mozio bat aurkeztu zuen, esanez,
«que las actas de las sesiones de este Ayuntamiento correspondientes a la época en que el seño Arzadun ejerció el cargo de Secretario, adolecen de faltas graves, así como el Libro de actas de la Junta de Sanidad y el de la Junta local de enseñanza de esta villa, que el archivo del Ayuntamiento dejó desorganizado, que es público que no asistía a las horas a la oficina y que hubo muchos casos en que tampoco asistió a las horas debidas a las sesiones de Ayuntamiento».
Hauek guztiak kontuan izanik, gertatutako guztia ikertzea eskatzen zuen zinegotziak, «con audiencia de los que han funcionado como Alcaldes en dicha época». Eta konprobazio hori egin arte, jakina, egiaztagiririk ez luzatzeko. Benantzio Goitia jeltzaleak, gogor egin zuen Mozioaren kontra. Proposamen hura ezin zitekeela eztabaidara onartu, defendatu zuen, behar bezala justifikatu gabe zegoelako.
Udalaren baitan, eztabaida sutsua izan zuten batzuk eta besteak horren inguruan. Azkenean, bozkara eraman eta Marianoren proposamena bertan behera uztea erabaki zuen udal-plenoak jeltzaleen gehiengoaren eraginez. Orduan ere, Marianok, helegitea aurkeztu behar zuela iragarri zuen. Ildo beretik zihoan beste txosten bat eztabaidatu zuten horren ostean. Domingo Amunategi elorrietatarrak aurkeztutako txostena, hain zuzen ere. Bi gauza defendatzen ziren bertan:
a) Udalak ezin zezakeela egiaztagiririk eman, Arzadun idazkaritzarik kendu ostean, korporazioaren erdia behin-behineko jardunean hasi zelako -udal hauteskundeak, 1903. urtean zehar ospatu behar baitziren- eta bese erdiak, oso denbora motzean ezagutu zuelako Arzadun idazkari lanetan; motzegia bere jardun profesionalari buruzko iritzi sendoa eta oinarritua eman ahal izateko.
b) Egiaztagiria emateko moduan egotekotan ere, Udalak ezin zezakeela Arzadunek jardun profesional ona egin izanaren aldeko lekukorik eman, izan ere -argudiatzen zuen- dokumentazio ofizialak juxtu kontrakoa erakusten ematen zuelako: «…en el examen ligero practicado de las actas de las sesiones de la época en que el solicitante ejerció el cargo, ha visto varias sin firmas, alguna sin terminar y jojas en blanco, por lo que era suficiente para juzgar la conducta observada en su desempeño». Honek ere, garaiko alkateei galdetzeko eskatzen zuen «por ser los que con más conocimiento y autoridad pueden dar antecedente de dicha conducta». Esan beharrik ez dago, jakina, garaiko alkateak, elorrietatarren taldekoak zirela.
Lehenbiziko argudioa erabiltzerakoan, bete-betean asmatzen zuten elorrietatarrak. Eztabaida guztiaren benetako koxka, neurri handi batean, hauteskundeen hurbiltasunean baitzegoen. Izan ere, 1903ko azaroan, udal hausteskundeak izan behar ziren Bermeon. Udaleko zinegotzien erdia -hamaseitik, zortzi- berriztatu behar zituzten hausteskundeak, alegia. Eta hauteskundeek, jakina, modu nabarmenean aldatu zezaketen korporazioko gehiengoaren eta gutxiengoaren arteko harremana. 1901ko hauteskundeen ostetik, jeltzaleen eskuetan zegoen Udalaren gehiengoa, hamasei zinegotzitik, bederatzi, euren artekoak zirelako. Baina egoera hori goitik eta behera aldatu zezaketen hauteskundeek. Besteak beste, Arana-Goiriren jarraitzaileek, udal-plenoan zeukaten gehiengoa galdu zezaketen. Eta gehiengoa galduz gero, ezer gutxi egin zezaketen jeltzaleek Jose Arzadun berriz ere udal idazkaritzara itzularazteko.
Gauzak horrela, auziaren konponketa ahalik eta gehien atzeratzea komeni zitzaien elorrietatarrei. Alegia, oztopoa oztopoarekin kateatuz, gauzak aldatu gabe iraun dezatela bermatzea, harik eta hauteskundeak etorri arte. Eta gero gerokoak. Jeltzaleek, ordea, juxtu kontrakoa nahi zuten: idazkariaren izendapena ahalik eta lasterren gauzatea; udalaren gehiengoa euren eskuetan zegoen bitartean gauzatzea.
Baina Amunategiren txostena eztabaidatu zenean, buelta eman zioten jeltzaleek. Arzadunek idazkaritzan jardun zuen urteetan, horren beste huts egin bazuen eta garaiko alkateek huts horiek guztiak egitea utzi bazioten, epaileen eskuetara eraman behar zen arazoa, alkateen kontrako salaketa bat aurkeztuz: «que dicho informe particular pase a los tribunales ordinarios con la denuncia correspondiente contra los Ayuntamientos que consintieron se cometieran las faltas que en el mismo se señalan». Horrela erabaki zuen udalak. Eta Marianok, ohi bezala, errekurtsoa iragarri zuen.
Eskariak aurkezteko epea bukatu zenean, hiru pertsona aurkeztu zirela lehiaketara ikusi zen: Jose Arzadun, Matias Galarza -Arzadunek kargua utzi zuenetik, idazkari lanetan zebilena- eta Sandalio Zumalabe.
Bermeoko udalaren idazkariari buruzko auzi honek, ohiartzun itzela hartu zuen herrian bertan ez ezik, eskualdean eta Bizkaia osoan. Lanpostu publikoa hornitzeak sortutako eztabaidaz haratago, liskar politiko sakona baitzegoen arazoaren bihotzean.
Sabin Aranak berak ere, idatziz adierazten zion Aingeru Zabalari, bazekiela jakin, Bermeoko udalak idazkari lanpostua bete nahi zuela eta lanpostu horretaz jabetzeko lehian, Jose Arzadun “y otros dos” aurkeztuta zeudela. Zertan esanik ez dago, Arzadunen aldeko apostua egiten zuela Arana-Goirik. Ondo baino hobeto zekien Sabinek udal baten baitan eraginkortasunez, jarduteko zein garrantzitsua den idazkariaren konplizitateaz eta noberaren aldeko jarreraz gozatzea:
“Está demostrado hasta la evidencia -esaten zion Zabalari- que en Bermeo, sin un Secretario de confianza, nada es posible hacer. Por el contrario, con uno que lo fuera, el despotismo del Alcalde-caciquil quedaría muy mermado. Si yo estuviera libre iría por allá a convencerles de todo esto a los nuestros. Mas ya que no lo es, te mando me sustituyas, y acusas pronto, y les persuadas a cumplir con su deber”.
Hurrengo egunean, berriro ekiten zion gaiari beste gutun batean. Ikusten da ikusi, kezkatuta zegoela Jose Arzadun bere lagun minaren sorteaz:
“Es indudable que Arzadun es el más apto de los que se presentan; sabido que él es el único nacionalista; indiscutible que él haría en la Secretaría un beneficio incalculable al pueblo, mientras que cualquiera de los otros sería instrumento caciquil”
Baina Sabin Bermeora etortzea ez zen beharrezkoa, bere jarraitzaileek auzi haren garrantziaz konturatu zitezen. Benantzio Goitia eta gainontzeko zinegotzi jeltzaleek ondo baino hobeto zekiten, zuhur eta azkar ibili behar zirela idazkari lanpostuaren horniketan, Arzadun karguaz jabetzea nahi bazuten. Eta azkar ibiltzeko, akuiluarekin zirikatu behar ziotela alkateari, gaiaren eztabaida atzeratu ez dezan.
1903ko martxoaren 22ko udal-plenoan, gaiari buruzko galdera berria egin zuen Benantzio Goitiak, eta arazoari behar bezala eusteko eskatu zuen ostera ere. Bere atzetik, sesio berdinean, Gorroño, Benito eta Lorenzo Goitia zinegotzi jeltzaleek parte hartu zuten, denak ildo beretik: azkar jokatu behar zen. Alkateari ez zitzaion utzi behar gaiaz ahaztu, bazterrean utzi eta bere eztabaida eta erabakia ad calendas graecas atzeratzea.
«…en qué estado se encuentra el asunto referente a la provisión del cargo de Secretario de este Ayuntamiento, que pasó a informe de la Comisión de Gobernación y que a fin de activarle propone que a la mayor brevedad se emita informe y que el martes próximo se celebre sesión extraordinaria para la provisión de dicho cargo. Gorroño, presidente de la Comisión, dice que el informe se emitirá a mediados de la semana entrante. Y Benito Goitia propone que emitido el informe se celebre enseguida sesión extraordinaria para acordar la provisión del cargo. La Presidencia dispone que la provisión del cargo de Secretario de este Ayuntamiento no reviste el carácter de urgencia que supone la celebración de sesión extraordinaria propuesta. Don Lorenzo Goitia hace constar que opina que el asunto es urgente»
Maiatzaren 19ko udal-plenoan, gauzak geldiarazita ikusita, gaiari bultzaka hasi ziren berriro jeltzaleak. Tentsioa nabarmen zihoan gora eta gora. Benito Goitiak, idazkariaren izendapenari gehiago luzatu gabe ekitea eskatu zuen, Galarzarekin desoroso zegoelako: «…en cualquier forma que sea, se nombre nuevo Secretario de este Ayuntamiento, por no hallarse conforme con el actual». Eta hori esanez, kritika zorrotza zuzendu zion alkateari, espediente hura mugiarazteko ezer egiten ez zuelako. Berba potoloetara pasatu zen gero eta erak nahi zuena egiten zuela aurpegiratu zion Alkateari -«hace lo que quiere»- eta ez, ordea, egin behar zuena. Alkateak, orduan, hitza kendu zion.
Ekainaren 7ko plenoan, azkenean ere, idazkariaren izendapenari buruzko batzordearen txostena aurkeztu zen. Gutunazal hertsiaren barruan zetorren txostena. Izan ere, jeltzaleek proposatu zuten batzordeetako txostenak gutunazal hertsian aurkeztu ahal izatearena. Jose Manuel Ispizua zinegotzi jeltzaleak maiatzaren 10eko udal-plenoan argudiatu zuenez, «…con motivo del nombramiento de Secretario de este Ayuntamiento hay un informe de la Comisión de Gobernación extendida en pliego cerrado, en atención a que entre los interesados a dicho nombramiento se halla el actual Secretario interino…».
Alkateak gutunazala ireki, barruan zegoen txostena irakurri eta zera jakinarazi zien udal-plenoko kideei: hiru hautagai aurkeztu zirela lehiaketara; hirurak ere lehiaketaren baldintza guztiak betetzen zituztela eta hori guztia ikusirik, batzordeak zera proposatzen zuela:
«Se propone para el cargo a José de Arzadun y Zabala por resultar comprobado que es el que más servicios ha prestado al procomún de este Municipio como Secretario del mismo durante catorce años y un mes sin haber sufrido apercibimiento ni corrección alguna, lo que supone en el haber adquirido conocimientos teóricos y prácticos en dicho cargo»
Elorrietatarren zinegotzia zen Marianok, oraingoan ere, proposamenaren kontrako jarrera erakutsi zuen. Argudio tinkoan oinarritzen zuen bere iritzia: «de los aspirantes que han accedido al concurso únicamente Matías Galarza acredita documentalmente haber ejercido anteriormente varios cargos y observado buena conducta en su desempeño, por consiguiente, es el único que reúne las condiciones que para el concurso ha creído conveniente señalar este Ayuntamiento y a cuyo favor procede se haga el nombramiento». Eta horrela zen, izan ere. Arzadunek, ikusi dugun moduan, idazkari lanetan egindako urteei buruzko egiaztagiria eskatu zion udalari eta plenoak, zinegotzi jeltzaleen aldeko botoarekin, egiaztagiria ematea erabaki zuen. Baina egunak joan eta egunak etorri, Alkateak ez zion egiaztagiririk luzatu. Eta batzordeak, Arzadunen egiaztagiririk gabe egin behar izan zuen bere proposamena.
Horren haritik, eztabaida luzea, gogorra eta ankerra izan zuten ekainaren 14ko plenoan. Batzuen eta besteen jarrrerak hertzera eramanik, zinegotzien arteko giroa ere ozpinduta zegoela erakusten ematen du aktak. Elorrietatarrak, Galarzaren alde egin zuten itsu-itsurik «por ser […] el único que llena las condiciones del anuncio». Jeltzaleek, ordea, ari asko nabarmenarazi zuten, udal-plenoak Arzaduni eskatutako egiaztagiria ematea erabaki zuen arren, Alkateak eta behin-behineko idazkariak ez ziotela egiaztagiririk eman, eta horregatik ez zuela Arzadunek eskatzen zitzaion agiria aurkeztu. Baina hori -zioten- ez zen eragozpena idazkari lanpostua berari esleitzeko.
Salaketa horien aurrean, Alkateak bere burua garbitu zuen esanez, Arzadunen idazkari lanaren kalitateari buruzko zalantza serioak adierazi zituztela zinegotzi batzuek eta horiek argitu gabe ezin zezakeela berak egiaztagiririk sinatu. Une horretan, nabarmen berotu zen batzarraren giroa. Gorroño jeltzaleak, hitza hartu eta haserre erantzun zion Alkateari:
«haciendo historia encomiástica de los largos y buenos servicios prestados en Secretaría por el suspenso Sr Arzadun, añadiendo, que no teniendo el Ayuntamiento anterior por donde moderle y con el fin de conseguir su suspensión, denunció el hecho de fuera socio de la compañía «Electra» contratista del alumbrado eléctrico público de esta villa»
Alkateak, hitz gogortzat hartu zituen Gorroñok erabilitakoak eta bere samina adierazi zuen auziak hartu zuen norabideagatik, eztabaida luze bati bide emanez.
«Sucesivamente -adierazten du aktak, plenoko debatearen berotasuna hitz gutxitan islatuz- hicieron uso de la palabra los señores Goitia (don Venancio), Gorroño, Ispizua (don José Manuel), Amunategi, Gorroño, Goitia (don Lorenzo) y Gorroño, esplanando ideas y haciendo rectificaciones sobre el asunto objeto de discusión…»
Azkenean, batzuen eta besteen argudioak agortu zirenean, botazioari ekin zitzaion.
«Considerando suficientemente discutido el asunto, el señor Presidente ordenó se procediera a la votación del informe de la Comisión de Gobernación y al del voto particular de la minoría de la misma […] Con arreglo, pues, a la mayoría de la votación apoyando el informe de referencia, resultó elegido Secretario del Ayuntamiento en propiedad, el candidato don José Arzadun»
Alkateak, hori ikusirik, gora-jotze helegitea aurkezteko asmoa agertu zuen. Baina bien bitartean, udal-plenoak hartutako akordioaren aplikazioa eten egitea erabaki zuen, «por ser perjudicial a los intereses generales». Arzadunen izendapena, beraz, bertan behera gelditzen zen, harik eta helegitea aurkeztu eta erabagi arte. Ikusten denez, batzuk eta besteak, eskura zeuzkaten tresna guzti-guztiak erabiltzekotan zeuden, euren helburuak lortu ahal izateko. Giro gaiztotuan, dena zen elkarri kontra eta oztopo egitea.
Alkateak, idazkari berriaren izendapena suspensoan jarri zuenez gero, galdera zen: nork egin behar zuen idazkari lana?
Jeltzaleek behin-behineko idazkaria izendatzea proposatu zuten horretarako, «ya que ha sido nombrado el propietario que no puede entrar en posesión por haberse suspendido el acuerdo». Alkateak, ostera, Galarzarekin jarraitu behar zutela defendatu zuen. Izan ere, arrazoitzen zuen, «suspendido el cumplimiento del anterior acuerdo, este no era ejecutivo y estando nombrado y en ejercicio el interino, no procedía el nombramiento de otro y por consiguiente prohibía que esto fuera discutido». Jeltzaleek, orduan, behin-behineko idazkariari soldatarik ez ordaintzea proposatu zuten; ez, behintzat, Udalaren diruarekin. Alkateak bere poltsikotik ordaindu nahi bazion, ordaindu ziezaiola. Baina Udalaren kaixatik ez,
Udal-pleno hura ez zen bare eta paketan amaitu, algara eta iskanbila bizi-bizian baino. Alkateak gaiari buruz eztabaidatzen jarraitzea debekatu zuen eta hitza kendu zien zinegotzi jeltzaleei auziari bueltak ematen jarraitu ez zezaten. Horreka jasotzen du aktak gertatutako guztia:
«Pretenden de nuevo hacer uso de la palabra los señores don Venancio Goitia y don Timoteo Gorroño, suspendiéndoles en el uso de la misma el señor Presidente, oponiéndose a que se siga tratando del mismo tema, de cuya suspensión protesta el señor José Manuel Ispizua por sí y en nombre de sus demás compañeros de mayoría. Don Venancio Goitia pide y le es concedido que se le expida certificación del acuerdo tomado sobre provisión de la plaza de Secretario y sus incidencias […] Y en este estado, teniendo en cuenta lo avanzado de la hora, la Presidencia levantó la sesión·»
1903ko ekainaren 21ko alean, udal-plenoan gertatutako izkanbilen berri ematen zuen El Bermeano aldizkariak. Eta, jakina, zinegotzi jeltzaleek Arzadunen kandidatura defendatzeko egin zuten ahalegin amorratua kritikatzen zuen, ahalegin hura, jarraitzaileek maisuaren alde egin behar -eta egin ohi- duten esfortzu lojikoa zela nabarmenaraziz. Bermeoko liberalen astekariaren lerroetan, argi asko ikusten da XX mendearen lehen urteetako herri politika -Bermeon behintzat- gogorra, zekena eta erruki gabea zela oso. Latza eta gordina, ekintzetan eta hitzetan. Begira, bestela, nola kontatzen zuen El Bermeano-k udalbatzan gertatutakoa:
“El martes último celebró sesión nuestro Ayuntamiento
¡Pero qué sesión!
Allí aparecieron al desnudo, las groserías y las miserias ocultas hasta hoy y que una esperanza remota había encubierto; la úlcera que corroe la podredumbre basoqui, apareció ante el pueblo, al abrir la herida más sensible de nuestra mentida regeneración. En las
arcadas más repugnantes y groseras, vaciaron los estómagos empedernidos con las emanaciones pestíferas que en malolientes espumarajos despedían los satélites del Juanchu basoqui […]
¡Pero qué espectáculos y qué escandalosas manifestaciones tuvieron lugar en la sesión del Ayuntamiento!
Se trataba de elegir al Secretario municipal por vacante causada en la incapacidad del que desempeñaba en propiedad anteriormente ese cargo.
El jefe del basoquismo bermiotarra, el ex Secretario, que fue incapacitado, Don José Arzadun, era el candidato de la mayoría basoqui y consiguientemente, fieles servidores, eligieron al Sr. Arzadun.
Pero el Sr. Presidente, en el acto mismo, suspendió el acuerdo de la mayoría y aquí fue Troya.
Difícil es narrar lo que allí pasó, en la descomposición más violenta y desesperada que de la mayoría se había apoderado.El Sr. Gorroño decía que el Ayuntamiento último no había mordido al Sr. Arzadun y por eso desenterró la escritura social de la «Euskaria» donde aparecía como socio y gerente el propio Sr. Arzadun, Secretario y contratista ala par del municipio.
¡Qué elocuencia más sublime la del concejal Sr. Gorroño! morder, morder, exclamaba, y nosotros no podíamos sustraer de la imaginación la idea del bozal, que tanta falta hace para preservar de las mordeduras rabiosas y bien lo decía, que no mordía el Ayuntamiento anterior; ¡como que no había ningún perro, ni ningún concejal fue acometido nunca de la rabia.
[…] Era necesario que llegáramos a este periodo, para dar lugar a semejantes espectáculos y que el Juanchu basoqui, descendiendo de su pedestal, pretendiera nuevamente sentarse en la Secretaría municipal”
Astekariaren asmatzaile, bultzatzaile eta egileek, Jose Arzadunen arerioak ziren. Arerio gaizto eta zakarrak. Garai batean lagunak eta kideak izan eta geroztik haserretutakoen artean bakar-bakarrik eman daitekeen areriokeri zakarrari eusten dioten horietakoak. Eta oso garden ikusten da hori transkribatutako testuan.
Hala ere, ekainaren 21eko udal-plenoan gaia berreskuratzeko ahalegina egin zuten berriz ere zinegotzi jeltzaleek. Batzar horretan beste idazki bat aurkeztu zuten eskatuz, Arzadunen izendapena baieztatu ala ezeztatu bitartean -helegitea aurkeztu baitzuen Alkateak- hutsik zegoela idazkari lanpostua eta behin-behineko idazkaria izendatu behar zuela udalak: «nombrar a la persona que ha de suplir al señor Arzadun, interin el nombramiento de este señor no sea anulado o confirmado por la superioridad». Horrez ganera, Garlarzak idazkaritzan iraun izanaren erantzukizunaz garbitu nahi zuten udala: «Que la Corporación salva su voto por las responsabilidades que pudieran sobrevenir por la prolongación de funciones del que ha actuado como funcionario desde el día 14 hasta la fecha, puesto que no causó la ratificación del nombramiento de interino a favor del Señor Galarza»· Baina Alkateak, aurreko plenoak hartutako jarrerari eutsi zion eta ez zuen baimenik eman gaia eztabaidatzeko. Protesta egin zuten jeltzaleek, baina gaia eztabaidatu gabe gelditu ziren.
Jeltzaleek, helegitea aurkeztu zuten Alkatearen erabakiaren kontra, eta erabakia ez zen gehiegi atzeratu. Uztailean bertan jaso zuten erantzuna. Hilaren 14ko udal-plenoan jakinarazi zen Gobernadore zibilak hartutako ebazpenaren edukia:
«se confirma el decreto de la Alcaldía de esta villa suspendiendo el cumplimiento del acuerdo adoptado por este Ayuntamiento nombrando Secretario del mismo a don José Arzadun, revocando al mismo tiempo dicho acuerdo y nombrando Secretario de dicho Ayuntamiento a Matías Galarza, fundándose en que no habiendo acreditado el señor Arzadun documentalmente su conducta en el cargo desempeñado anteriormente, perjudica dicho nombramiento á los intereses generales, y siendo el señor Galarza el único de los aspirantes que reúne las circunstancias prefijadas en la convocatoria, es el que tiene derecho al cargo»
Sakonean mingostuta, erabaki hura auzitegietara eramatea erabakiarazi zuen gehiengo jeltzaleak. Baina hori gutxi balitz beste erabaki bat ere hartu zen Udalean handik gutxitara; Jose Arzadunen izendapenari buruzko auzia erabaki bitartean, Matias Galarzak, eskubide osoz jarraitu zezakeela idazkaritza lanetan ezartzen zuen erabakia, hain zuzen ere.
El Bermeano aldizkariak, txalo eta algara saratatsuekin hartu zuen berria bere uztailaren 19ko alean:
“En la última sesión del Ayuntamiento se dio lectura de una resolución gubernativa, confirmando la suspensión decretada por el señor Alcalde del acuerdo de la mayoría, por el cual se nombraba secretario del Ayuntamiento a Don José Arzadun […] Pero como se trataba de cumplir compromisos basoquis y no era cosa de desamparar a quien pretendió erigirse en Pontífice de la iglesia basoqui bermiotarra, esa mal aconsejada mayoría consiguió por tal modo demostrar que no quería revisar y estudiar los antecedentes de los servicios prestados, ni estaba dispuesta a la información y por tal modo envolvía al interesado en una atmósfera que le incapacitaba para desempeñar nuevamente el cargo del cual había sido separado.
Pero los basoquis proponen y la justicia resuelve; y el nombramiento del señor Arzadun queda anulado, habiendo sido nombrado por la superioridad, como correspondía, Secretario del Ayuntamiento de Bermeo, don Matías Galarza, único aspirante que llenó las condiciones del concurso.
Por sabido tenemos que los basoquis disponiendo de los fondos del pueblo, acordarán promover el correspondiente pleito contencioso para defender a su patrocinado y jefe, inspirador de la desastrosa gestión municipal; pero aunque consigan hacer gastar al municipio, nunca podrán obtener una resolución que justifique su conducta, ni que ampare el pretendido derecho del señor Arzadun para Secretario de Bermeo […]El miserable basoquismo, aparece desnudo con todo su cortejo de intrigas y ruindades, amasado en el fango de las ambiciones más repugnantes y las pasiones más odiosas y fortalecido el pueblo bermeano con las energías despiertas y los anhelos de una reivindicación legítima, desterrará para siempre ese podrido germen que infundió la maldición de nuestra historia”.
Ezusteko heriotza goiztiarra
Harrez gero, Jose Arzadunek ez zuen denbora askorik izan burruka politikoan jarraitzeko. 1903ko abenduaren 31an hil zen, bihotzekoak emanda. Ez dakigu idazkari lanpostuaren inguruan bizi izandako tentsioek bere osasunean eragin kaltegarririk izan zuten, baina berrogeita lau urte baino ez zeuzkan heriotzak bere besoetan hartu zuenean. Eta pertsona ezaguna zenez, Euskalduna astekariak, glosa piztua argitaratu zuen bere orrietan:
“Afiliado al PNV, trabajó con entusiasmo y fe por la propagación en Vizcaya de esta idea y fue el alma de la organización política de las huestes nacionalistas del pueblo de su naturaleza. Debido a sus trabajos, el partido llegó a tener importante mayoría en el municipio bermeano y el Círculo Batzoki Bermiotarra adquirió preponderancia en los asuntos de la villa”.
Bere Crónica errante y una miscelánea izenburuko liburuan, Nestor Basterretxea Arzadun eskultoreak -Jose Arzadunen hilobak- zera dinosku kontatzen ziola bere amamak hildako aititari buruz:
«Mi madre me había dicho que yo habría sido un buen amigo de su padre, por lo parecidos de carácter: una comparación que era un elogio, pues siempre que se refería a él lo hacía en términos muy laudatorios. Murió 13 años antes de que yo naciera. […] Un caballero, todo un caballero; ya sabes que era abogado y secretario del Ayuntamiento de Bermeo. ¿Te he dicho que nació en la misma casa que Unamuno, en Bilbao? Y muy nacionalista. Íntimo de Sabino Arana; fíjate que, estando agonizando Sabino, se le oyó decir: Arzadun me seguirá pronto. Fue una premonición, pues pocos meses más tarde murió tu abuelo.
Aquella contestación, casi exacta, cada vez, y en un tono tajante de no querer extenderse más, era -lo supe años más tarde- por esconder un secreto: el descubrimiento que hizo mi abuela al enterarse de que el hombre que más amaba era uno de los fundadores de la Logia Masónica Euskaria 250, de Bermeo.
No podía haberle caído mayor cataclismo ni pecado más escandaloso que tan cruelmente dañara su alma. ¡Pobre María Ibarrarán, cuánto debió de sufrir!»
Ederra, Josu. Lan txalogarria egiten zabilz gure herriko abertzale aipagarriak gogoratzen. Interes handiarekin jarraitzen ditut zure lanak.
Pobre Arzadún, No se sabe… Si en el fondo, hace falta ser muy ateo y liberal para ser luego tan crédulo y dejarse embaucar por un patrioterismo de opereta y disparate.
La credulidad es creer con poca evidencia, sin evidencia, o en contra de la evidencia.
Oker ez banago, Nestor Bastarretxea bermeotarraren bigarren abizena ere Arzadun da. Famili artekoak al dira Nestor eta hemen aipatzen duzun Jose Arzadun?
Neu be konforme Gabantxogaz. Lan txalogarria. Zorijonak eta segi aurrera Bermioko kontuekaz.
JELen agur
Precioso documento.
Muchas veces el hombre pone su corazón en cosas que escasamente satisfacen y están vibrando continuamente por algo que buscan si saber qué. La suerte de Arzadún fue la de ser coetáneo del gran Sabino. La vida y la suerte de Arzadun se iluminaron, sin duda.
Querido Josu, soy nieta de JOse Arzadun Zabala y de MAria Ibarraran Alegría, me llamo Leticia Hinojar Arzadun.
He leído la historia que cuentas de mi abuelo, y me da una inmensa alegría intentar descifrar lo que dices (no hablo euskera), pero saber del abuelo José me ha hecho ilusión.
Si bien, te tengo que aclarar que, que quizás ignoras, que José y Maria(los abuelos), tuvieron una tercera hija nacida en Bermeo, bautizada en la IGlesia de San Francisco, que se llamaba Magdalena, y es mi madre!
El mayor era el tío Rafael, y la segunda la tía Fernanda, y la tercera mi madre.
Soy prima hermana de los Basterretxea Arzadun, Néstor (D.E.P.), Ander, e Ibon(D.E.P.)
Muchas gracias de antemano, espero que incluyas a mi madre.
Un afectuoso saludo,
Letici
Estimada Leticia:
Espero que sepa disculpar mi retraso en atender su petición. Pero como -a buen seguro- no se le ocultará, las responsabilidades públicas que vengo desempeñando desde diciembre de 2012, me han forzado a mantener este blog prácticamente inactivo. Aprovechando la mayor disponibilidad de tiempo que me ofrece el verano, he ojeado la situación en la que se encuentra y me he encontrado con su observación que agradezco, por supuesto, y me apresto a atender.
No creo necesario hacer constar que, si dispone de testimonios documentales o gráficos que puedan contribuir a enriquecer la semblanza de don José Arzadun, le agradecería que me los hiciera llegar con el fin de dar más consistencia a la reseña. No siempre resulta fácil rescatar la biografía de una persona fallecida hace más de un siglo, sin contar con la ayuda de sus descendientes.
Un cordial saludo.
Josu Erkoreka