Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘José Luis Bilbao’

EAJ-PNV Euskadiren AldeNork ez ditu sabeleko ziztada horiek sentitzen, atzera begiratua bota eta gaztaroko denborak gogoratzen dituenean? Asteburuak koadrilarekin, lehen neskalagunak, lagunekin egindako lehen bidaiak, unibertsitatea… Seme nagusiak hori dena ekarri zidan gogora atzo , eta irribarrea irten zitzaidan nire gaztaroa oroitzean. Jokin, datorren urtean joango da Erasmus ikasturtea  egitera. Besteok ere  nahiko genuke, ezta? Herrialde berria ezagutzea, lagun berriak, esperientzia berriak, ohitura berriak… Goizean goizik entzun diot bere gelan gora eta behera –pasaportea eskatu diote eta berriztatu egin behar du– eta jagi egin naiz . Elkarrizketan aritu gara apur batean; eta horrela, goizeko kirola egiteko aprobetxatu dut. Gau iluna zen, deportibak jantzi  eta korrika egitera joan naizenean.

Eguna elkarrizketez josita egon da. Lehena Radio Nacional irratian  Juan Ramón Lucasekin; gero, egunkari batekin, eta arratsaldean txat-a egin dugu egunkari digitalean. Plazerra izan da benetan , sareko surfariek egin dizkidaten era guztietako galderei erantzutea–eta bai, horietako batzuk asmo txarrarekin eginak izan badira ere. Baina, gustuko ditut horrelako topaketak,galderak zuzenak dira, jendeak kalean egiten dituenak modukoak;erantzunak ere, halakoak izan behar.

Goizean,  Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar , Jose Luis Bilbao eta laurok bildu gara enpresari talde batekin.  Politika ekonomikoen eta enplegua sortzearen inguruan ditugun proposamenak azaltzea baino gehiago nahiago genuen haiek guri beren iritziak eta ikuspuntuak azaltzea. Kalea goitik behera ibiltzea den egun hauetan, asko dira hitz egitera hurbiltzen zaizkidanak. Eta, heltzen zaizkidan iruzkinen artean bat da etengabe errepikatzen dena: langabezia. Semea langabezian duela esaten didan aita, senarra  azken urteotan langabezian duen emaztea… Egoera guztiak dira mingarriak. Horregatik, horixe da  gure egitasmoan dugun arlorik nabarmenena , enplegu-sorrera bultzatzea. Guk gure egitekoa egin behar dugu,  egoerak eskatzen digu.

Atzokoan, Sabin Etxean bazkaltzea tokatu zitzaigun, eta ez ditut  aipatuko nortzuk izan ziren  gure ondoan izan ziren pertsona agurgarriak… oraindik ez behintzat. Azkenburukoa hartzeko denborarik –ez pentsatu, faltan ere ez dut botatzen – arineketan irten naiz   beste hitzordua jarrita nuelako.Eta gero, bisita Leioan. Eguna, kanpainaren amaierari ekiteko beste lan bilerarekin amaitu da. Etxetik egunak argitu barik  irten… eta  iluntzez sartu naiz.

¿Quién no siente cierta punzada de nostalgia cuando echa la vista atrás y recuerda sus años de juventud? Los fines de semana con la cuadrilla, aquellas primeras novias, los primeros viajes con los amigos,la universidad… Ayer mi hijo mayor hizo que, por unos instantes volviera a mirar atrás y recordara, con una sonrisa, aquellos tiempos mozos. Y es que Jokin se marcha el próximo año ha estudiar un curso de Erasmus. Qué envidia, ¿eh? Conocer un país nuevo, nuevos amigos, nuevas experiencias, nuevas costumbres… Le he oído por la mañana revolviendo en su habitación –le piden el pasaporte y necesita renovarlo– y me he levantado. Hemos charlado un rato y, ayer sí, aproveché para salir a hacer un poco de ejercicio matutino. Todavía era noche cerrada cuando he salido con mis zapatillas a correr un rato.

El día de ha estado repleto de entrevistas. La primera, en Radio Nacional, con Juan Ramón Lucas; luego con un periódico y, ya por la tarde, chat en otro diario digital. Ha sido un placer responder a las preguntas, de todo tipo –y sí, algunas de ellas con un punto de mala uva– que han realizado los internautas. Pero me gustan este tipo de cara a cara, porque las preguntas son directas, las que se hace la gente en la calle, y las respuestas también lo son.

Por la mañana nos hemos reunido, Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar, Jose Luis Bilbao y yo, con un grupo de empresarios. Queríamos, más que explicarles nuestras propuestas e ideas en torno a politícas económicas y creación de empleo, que ellos nos contaran sus impresiones, sus puntos de vista. Estos días de patear la calle, hay mucha gente que se para a hablar conmigo. Y, entre todos los comentarios que me llegan, hay uno que se repite de forma insistente y preocupante: el paro. Un padre cuyo hijo no termina de encontrar trabajo, una mujer con un marido en paro desde hace años… Las situaciones son sangrantes. Por eso, dentro de nuestro programa, uno de los aspectos que más nos preocua es ese, el de incentivar la creación de empleo. Tenemos que dar la talla, no es para menos.

Ayer tocó comer en Sabin Etxea con ilustres comensales que no desvelaré… Al menos, por ahora. Sin tiempo para el postre –tampoco crean que lo echo mucho de menos– he tenido que salir pitando a otra cita. Y después, visita a Leioa. El día ha terminado con otra reunión de trabajo para encarar el final de campaña. He salido de casa de noche… y de noche he llegado.

Anuncios

Read Full Post »

EAJ-PNV Euskadiren AldeGasteiztik bueltan, ilargia dugu bidelagun. Ia bete-bete agertzen zaigu, ilbetea duela bi gau  izan genuela esan didate. Kanpainaren erdia igaro dugularik, igandean hautestontziekin dugun hitzorduarekin amaituko den hauteskunde rallye honen azken egunetan gaude. Atzera kontua hasi da jada, ilargiarekin gertatzen den bezala. Hori bai, momentuz gaur gauekoa bezain une ikusgarriak gozatuko ditugu.

Eguna, txirringaz ibiltzen hasi nintzen, Abandoibarran egin genuen ibilaldiarekin. Beno, Abandoibarratik harago, Zorrotzaraino heldu ginelako.. Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko ekitaldia izan da, guk behin eta berriz aldarrikatuko dugun eskubidea. Beste nazioek berea baldin badute, zergatik ez dugu guk izan behar? Talde polita batu gara: Aitor, Ruth, José Mari, Maitane, Sabin… Herri Torrontegi, Txefe Guerrero eta Koldo Fernández de Larrea ere izan ditugu ondoan. Virginia Berasategi, azken ebakuntzatik errekuperatzeko aldian dagoelarik, makuluekin etorri zaigu bere laguntasun eta babesa eskaintzera. Ez da kasualitatea maratoiak eta “iron man” lehiaketak irabaztea; miresgarriak benetan etengabe erakusten dituen ekimena eta indarra.

Gero, Berastegi kalera hurbildu naiz, bertan San Martin merkatua ospatzen zelako. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin elkartu naiz bertan, eta erosketa batzuk egin ditut. Mungiako patea eta Berriatuko txokolatea almendrekin. Aitortu beharra daukat, gozozale ikaragarria naiz; txokolatea dut galbide. Eta, zenbat eta beltzago, orduan eta gozoago. %75eko kakaoa zuena ikusi dudan arren, % 50ekoa hartu dut. Bikaina niretzat. Azokan geundela ere, loreak saltzen zituen emakumea bere laguntasun eta babesa adieraztera hurbildu zaigu, eta duintasun bikaina erakutsi du; bere alabak bizi duen egoera latzaren berri eman digu, langabezian dago eta hipotekari aurre egiterik ez dionez, etxea galtzeko arriskuan dago. Errealitate gordina dugu edonon, eta honelakoa moduko kasuek eraman behar gaituzte ahalegin handiagoa egitera, holako kasuak berriro gerta ez daitezen.

Eta arratsaldean, Gasteizera. Hau bai euskal Siberia!. Bizkaia jantziaz heldu gara eta , jakina! Graduek beherakada egin dute. Mitina baino lehen, foruen defendatzaile sutsua izan zen Mateo Benigno de Morazaren oroimenean dagoen estatua bisitatu dugu.  Gure aurrekoak ez ditugu sekula ahaztu behar. Bihar arte!

Vuelvo de Gasteiz y la luna nos acompaña. Se la ve casi llena, me chivan que estuvo en su plenitud hace un par de noches. Mengua, como esta campaña. Pasado el ecuador, encaramos ya los últimos días de este rallye electoral, que concluirá el próximo domingo, con esa gran cita con las urnas. Ha empezado ya la cuenta atrás, como la luna. Eso sí, de momento nos permite disfrutar de momentos tan espectaculares como los de esta noche.

Empecé el día andando en bici, con un recorrido por el paseo de Abandoibarra. Abandoibarra y más allá, porque llegamos prácticamente hasta Zorrotza. Han sido unas pedaladas en favor de la oficialidad de las selecciones deportivas vascas, un derecho que no dejaremos de reivindicar. Si otras naciones ya tienen la suya, si Escocia o Gales pueden jugar con nombre propio, ¿por qué nosotros no? Nos hemos juntado un buen pelotón: Aitor, Ruth, José Mari, Maitane, Sabin… Herri Torrontegi, Txefe Guerrero y Koldo Fernández de Larrea también se han querido unir a nosotros. Y Virginia Berasategi, aún con muletas recuperándose de su reciente operación, que se ha acercado a brindarnos su apoyo. Todavía está convaleciente y sé que ha hecho un esfuerzo considerable para acercarse hasta allí. No es casualidad que gane maratones y iron mans; ese tesón que demuestra resulta admirable .

Después me he acercado hasta la calle Berastegi, donde se celebraba el mercado de San Martín. Allí he encontrado al alcalde, Iñaki Azkuna, y al diputado general de Bizkaia, José Luis Bilbao, y he aprovechado para hacer algunas compras. Les cuento: unos patés de Mungia y chocolate con almendras de Berriatua. Lo confieso, soy un goloso irremediable; me pierde el chocolate. Y cuanto más puro, mejor. Había una tableta con una pureza del 75%, demasiado amargo para mi gusto; me he decidido por uno del 50%, perfecto. La señora que venía flores se ha acercado a mostrarnos su apoyo y, con una dignidad impresionante, nos ha contado la difícil situación en la que se encuentra su hija, a punto de ser desahuciada tras quedarse en paro y no poder hacer frente a la hipoteca. La cruda realidad está a la vuelta de la esquina y casos tan lacerantes como este no hacen más que apremiarte a esforzarte, aun más, para tratar de que no se vuelvan a repetir.

Y por la tarde, a Gasteiz. ¡Vaya con Siberia! Uno llega vestido con el traje Bizkaia y, claro, los grados no son los mismos. Por cierto, antes del mitin hemos visitado la estatua en recuerdo de Mateo Benigno de Moraza, aquel aguerrido defensor de la foralidad. No hay que olvidarse de los aitas. Bihar arte!

Read Full Post »