Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 24 de diciembre de 2011

Aramaioko Pedro Ignacio Barrutia eskribauaren Gabonetako Ikuskizuna irakurri ohi dut egunero gabon egunez. Oso atsegina dut obra horrek darion txispa eta alaitasun-giroa. Hainbeste irakurriaz, buruz dakizkit antzerkiaren pasarte batzuk. Aurten, ordea, Bitoriano Gandiagaren Gabon dut anuntzio hartu dut esku artean.

Olerki sakona da Gandiagaren lumatik ateratakoa. Sakona eta txukuna. Liburu honetan irakur daitekeena ez da salbuespena. Ez forman ezta fondoan ere.

Ez zait erraza egin post honetara ekarteko Mendatako frantziskotarraren poema bat aukeratzea. Denetan aurketzen baitut bizi dugun une latz honetarako mezu egokia. Haatik, liburuari izena ematen diona hartu dut kopiatzeko:

Gabon dut anuntzio

desinteresatu;

Eguberri-poza dut

nahi erregalatu:

Gabon-Eguberrien

berria haizatu,

doan dadin jendea

munduan gozatu

—-

Gabon ta Eguberri

ditut aldarrigai

Belengo berri ona

dakarkit gozagai! 

Read Full Post »