Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Ibilera eta joan-etorriak’

Duela laupabost urte gertatuko zen gehientsuenez. Bizkaiko Foru Aldundiak San Inazio eguna ospatzeko urtean-urtean antolatzen duen ekitaldian izan zen. Orfeoi bat zegoen sarrerako eskaileretan San Inazioren martxa ezaguna abesten. Euskaraz, jakina: “Inazio, gure patroi handia, Jesusen konpañia, fundatu eta dezu harmatu…”. Euren ildoa jarraituz, nik neuk ere abesteari ekin nion. Une horretan, nire ondoan zegoenak -pertsona publiko oso ezaguna Bizkaiko bizitza politikoan- harrituta bezala begiratu nindun. “Ba al dakizu abestia?”, galdetu zidan. “Bai ba”, erantzun nion. “Zuk ez, ala?”.

Zumaiako batzokian, bertako jeltzaleekin, San Inazio bezperan

Ez nuen erantzunari itxaron beharrik izan. Bere aurpegiak eman zidan erantzuna. Ez zekien. Are gehiago, ez zitzaion harrigarria egiten berrogeita hamar urte inguruko bizkaitar euskaldun batek San Inazioren martxa ez jakitea. Nik ezin nuen sinestu, baina berak erabat normaltzat hartzen zuen. Eta okerrena ez zen hori izan. Aldundiko karguak, gonbidatuak eta kazetariak bilduta zeuden lekura heldu ginenean, bertan zegoen jendeari galdetu genion ba ote zekiten San Inazioren martxa. Bada, harrigarria dirudien arren, haien artean ere ez genuen bat bera aurkitu martxa behar bezala abesteko gauza zenik. Batek edo bestek bazekien, jakin, nola hasten zen abestia -«Iñazio, gure patroi handia…»– baina ezer gutxi gehiago.

Nik uste nuen San Inaziorena bezalako euskal abesti tradizionak ez jakitea, oraingo jende gaztearen kontua zela.  Baina oker nenbilen. Erabat oker. Jende heldu askok eta askok ere ez daki. Horrek esan nahi du hiru-lau hamarkada barru, iraganeko abesti historikoa izango dela; orfeoiak eta abeslari profesionalak bakarrik abesten duten horietakoa. Eta martxa tradizionalaz ari naizen arren, beste horrenbeste baiezta daiteke gaztelaniazko bertsioaz -“Fundador, sois Ignacio y General, de la compañía real, que Jesús con su nombre distinguió…”– eta aldaera sabinianoaz: “Iñaki, Jaunguak bidalduba, ludijan ixatera Josuren Guradijen Buruba…”.

(más…)

Read Full Post »

Urte bi igaro dira dagoeneko, San Juan egunez, Gaztelugatxeko aitzaren tontorrean eguna argitzen ikusi eta horri buruzko kronika txiki bat idatzi nuenetik (Ikus, «Udako eguzki-aroan», blog honetan, 2010eko ekainaren 24an argitaratua). Ihaz ez nuen esperientzia zoragarri hori bizitzeko aukera. Politikariaren lana kapritxosoa da oso, eta nekez kudeatu ahal izaten dugu agenda norberaren gustora. Aurten, ordea, igandez etorri zaigu kristau-tradizioan udako solstizioa ospatzeko aukeratuta dagoen San Juan eguna, eta ez dut parada hori aprobetxatu gabe utzi nahi izan.

Gaur goizaldean, Gaztelugatxeko San Juanen ateratako argazkia

Aurrekoan ere azaldu nuen azaldu, San Juan eguneko argi-egitea Gaztelugatxen bizi izateak zernolako magia daukan. Oraindik ere gauaren iluntasunak inguruabar guztiak estaltzen dituenean, eleizara heldutakoek jotzen dituzten kanpak entzuten dira, han eta hemen, bazter guztietatik giro misteriotsua zabalduz. Bermeotik oinez datozen erromes eta ibiltariak berbetan etorri ohi dira; kemena eta umorea hedatzen. Gau-pasatik zuzenean datozen gazteak ere zarata indartsua ekarri ohi dute. Elkarri agurra ematen dioten ahotsak entzun ohi dura noiz gura: aurten be ez dozue hutsik egin eh?; zu be bai?; hemen, aita-semeok! zelan animatu zarie ba? Datorren urtien be etorteko adorie euki deigula!

(más…)

Read Full Post »

Patxi Lopezek eta bere lagun minak, Antonio Basagoitik agindu bazuten, ez zuen, seguru asko, eguraldi txarragorik egingo. Euri lanbroa izan dugu goiz osoan, bota eta bota. Noizean behin, horrez ganera, zaparrada oparoa egiten zuen. Goitik eta behera busti-busti eginda uzten duten horietakoa. Eta hori guztia gutxi balitz, haize freskoa ere ez zaigu falta izan. Gailurrean batez ere. Berba bitan esateko: eguraldi eskasa izan dugu benetan. Arerioak enkarguz eskatua bezalakoa. Baina eguraldi okerra gora-behera ez dugu bazterrean utzi Aberri Eguna-ren bezperako tradizioa. Hots, Jata mendira igo eta tontorrean ikurriña jasotzeko ohiturea.

Aurten, beste behin ere, Bakio, Maruri, Meñaka eta Mungiatik igotako abertzaleok bat egin dugu Jataren puntan, lagun arteko jai giroa galdu barik ikurriñari omenaldia eskaintzeko. Basora joateko baino etxean epeletan gelditzeko eguraldi egokiagoa zegoen arren, gure etxekook, botak jantzi, euritako txamarra lodia soinean jarri eta mendiko bidea hartu dugu goizeko hamarretarako. Zumetxagatik abiatu gara Jatara. Baselizarainoko bidean ez dugu inor aurkitu. Handik gora, ordea, handik eta hemendik zetorren jendearekin batzen joan gara aldatzari aurre egiten.  

(más…)

Read Full Post »

Maiz-sarri ibiltzen naiz batzokietatik lekuan lekuko abertzale jelkideekin solasean. Madrileko erakundeetan nola eta zertan gabiltzan jakin nahi izaten dute alderdiko bazkideek. Eta gure zeregin parlamentarioaren nondik eta norakoak azaltzera joan ohi naiz eskatzen didaten lekuetara. Abertzaleon eginkizuna Estatuko erakunde zentraletan, egungo egoera politikoa, legealdiaren erronkak, beste talde parlamentarioen jarrera… gai horiek guztiak eta beste asko jorratu ohi dut han eta hemengo batzokietan ematen ditudan hitzaldietan.

Argi daukat, eduki ere, politikarion zereginetako bat ordezkatzen dugun herriari gure joan-etorriaren berri ematean datzala. Eta gustora betetzen dut lan hori, nahiz eta, behin baino sarriagotan, neure astialdiaren kaltetan bete beharra izaten dudan. Atzo arratsaldean Igorrera hurbiltzea suertatu zitzaidan, bertako batzokiko arduradunen gonbiteari erantzunez.

(más…)

Read Full Post »

Astelehen honetan Ugaon izan gara diputatu jeltzaleok. Astean astean plenoan eztabaidatuko diren gaiak aztertu eta prestatzeko egin ohi dugun batzarra ospatu dugu bertan. Eta batzarra amaitu ostean, alkatesarekin, Izaskun Ladandiarekin eta beste hiru zinegotzirekin bildu gara Ugaori buruz hitz egiteko. Bilbotik oso gertu dago Ugao. Eta abantaila handia da hori herri txiki batentzat, herritarrei hiri handiaren zerbitzu, eskaintza eta posibilitate guztiez gozatzeko aukera ematen dielako.

Udaletxean, alkatesa eta zinegotziekin batzarraren ostean.

Baina kokapen geografiko horrek, baditu eragozpenak ere. Nabarmenena, zera da: bideko herria dela Ugao. Bidearen erdian dagoen herria, alegia. Erdi aroan, Bilbotik Gaztelara zijoan bideak zeharkatzen zuen Ugaoko etxe-multzoa. Eta saroi haietan, bidean egoteak ekarri ohi duen abantaila guztiak zeuzkan herriak: merkatarien igarotzea, salerosketen bizitasuna, ibiltarien eragina, eta abar. Gaur egunean, ordea, abantaila horiek oztopo bihurtu dira neurri handi batean.  Zergatik? Herria, 6-68 autopistaren eta Renfeko trenbidearen artean preso bezala gelditu delako. Eta bi biak ere -autopistak eta trenbideak- herritarrentzat jasanezinak diren enbarazu, zaratak eta durrunbadak sortzen dituztelako. Arazo horietaz jabetzeko deitu digute eta -ahal dugun neurrian behintzat- irtenbideak bilatzen laguntzeko.

(más…)

Read Full Post »

Behin Washington-era etorri ezkero, nahitaezkoa da iparamerikarren iragan eta bilakaera politikoa gogorarazten duten eraikin monumentalak bisitatzea. Nik neuk behintzat, ohiturakotzat daukat, ahal denean behinik behin, oroitarri horietatik buelta bat ematea. Ikusgarriak direlako eta zabalik dagoenak beti daukalako ikasgai berria bereganatzeko aukera.

Martin Luther King-en oroitarria, ilunabarrean. Atzean, Washington-en omenez jasotako obeliskoa

Aurten Martin Luther King buruzagi ospetsuari eraiki berria dioten oroitarrian izan naiz. Berria denez -joan den urtekoa, oker ez banago- ikusi barik neukan oraindik. Eta interesgarria iruditu zait, benetan. Ondo islatzen du bere indarra eta pentsamoldea.

Memorialak azpimarratzen dituen Luther King-en esaldi indartsuen artean, bat nabarmenduko nuke nik. Denak dira ederreak, baina batek egin dit, gaur, zirarra berezia. «Iluntasunak ezin dezake iluntasuna ezabatu, argiak baino. Gorrotoak ezin dezake gorrotoa gainditu, maitasunak baino.

Read Full Post »

Gaur goizean, otsailaren 2ko zazpit´erdietan, izan da aurtengo Estatu Batuetako otoitz egileen gozaria. Washinton Hilton hotelaren gela nagusian, beti bezala. Eta beti bezala, bete-bete eginda zegoen gela erraldoi hori ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenagorako.

George Tsereteli, Georgiako legebiltzarreko lehendakariordearekin. Euskalduna naizela esan diodanean, zera erantzun dit: "Oh, we are relatives"

Kontrol zorrotzak daude sarreran. Eta ez da gutxiagorako. Obama bera, bere emaztea, gobernuko kideak eta ehundaka agintari batzen dira urtero saio horretan. Amerikarrak eta kanpotarrak. Segurtasunak huts egingo balu egundoko sarraskia gerta liteke gosarian; munduari buelta emango liokeen sarraski odoltsua. Hortik dator nor eta nola sartzen den kontrolpean jarri beharra. Baina behin kontrolak zeharkatuz gero, jende mordoa ikusten da barruan, atzera eta aurrera; gonbidatuak eta organizatzaileak dira, nahastuta, inurrien moduan, batera eta bestera dabiltzanak. Gonbidatuak, bakoitza dagokion lekua bilatzen. Eta organizatzaileak, bakoitza bere lekuan jar dadin laguntza ematen. Ez baita erraza hain gela handiaren barruan eta hainbeste jenderen artean, norberari dagokion mahaia aurkitzea.

(más…)

Read Full Post »

Aspalditik entzuna nuen: leku zoragarria zela; benetan merezi duena; ikusi barik ezin utzi daiteen  horietakoa. Baina bete-betean aitortzen dut inguruetatik maiz-sarri ibili naizen arren, gaur arte ez naizela inoiz Urederra ibaiaren iturburuan egon. Lizarrako lurraldeak ondo ezagutzen ditut. Urbasa eta Andia mendizerraren iparraldea ere nahiko ondo. Baina bien bitartean dagoen barrutian oso gutxi ibili izan naiz. Irantzuko monastegian, inoizkotan, derrigorrezgo bisitatxo batean, eta ezer gutxi gehiago. Zorra neukan, bada, paraje hauekin.

Eta zor hori kitatzeko asmoarekin, zuzen-zuzenean jo dugu oraingoan Urederraren iturburura. Urederra ibiaia, Urbasako kare-harkaitz marduletan sortzen da, eta Lizarrako lur lehorretan zauri den Ega ibaian hiltzen da. Ega honek, berriz, Ebrora  jaurtitzen ditu bere urak.

(más…)

Read Full Post »

Amaitu den asteburu honetan, burdinjaia ospatu da Abanto- Zierbenako Gallarta auzoan. Bizkaiko burdin-meategi famatuen bihotzean dago Gallarta. Eta hortik datoriko, jakina, budinarekiko zaletasuna eta burdinaren inguruan jai berezia ospatzearena. Izan ere, meatzariek burdingaia ateratzeko lurrean zabaldu zuten zuloan bertan zeuden Gallartaren kale eta etxebizitzak; horiek guztiak lekuz aldatu beharra gertatu zen meategia ustiatu izan zedin. Haatik, azken mende eta erdian, meategiatara begira bizi izan dela Gallarta esan daiteke. Kostaldeko herriak itsasora begira bizi diren modu berdinean. Meategietatik etorri baitzaio Gallartari zoriona eta ezbeharra; garapena eta zoritxarra.

Anasagasti eta biok Abanto-Zierbenako alkatea den Manu Tejadarekin forjadoren lana ikusten

Herri apala da Abanto-Zerbena egungo Bizkaiaren baitan, baina uste baino garrantzia handiagoa dauka bizkaitarron historian: Bilboko errekaren inguruan, XIX. mendearen bigarrren erdikaldean sortu zen zen industralizazio mardul guztia, erabat pentsaezina izango zen burdinaren meategiak egon ez baziren eta, bere garaian, britaniarren eraginez, horien ustiaketa sistematikoari ekin ez bazitzaion. Bizkaiaren industria-aurrerakadaren hasieran, meategiak izan ziren. Hortik abiatu zen ostean etorri zen garapen ekonomikoa. Meategiek itsas merkataritza eta siderurgia ekarri zuten. Eta sektore horietan bildutako diruarekin sortu ziren, gero, astilleroak eta banketxeak.

Gallartako burdinjaian, burdinaren lan-kulturari lotutako ekimenak eta erakusketak dira ugari. Denak ikusgarriak: meatzariak, forjak, eta abar. Meategiak aspaldian itxi ziren baina txalogarria da herriak belaunaldiz-belaunaldi bizi izan duen kulturaren ezaugarriei eustea. Foklorea eta kirola ere ez dira falta: meatzarien emazteen dantza erakutsi ziguten Abanto-Zierbenako dantza taldeko neskek eta barrenadoreen lehiaketa nagusia antolatu zen eguerdi aldean. Bisita gomendagarria Bizkaiaren sustraietan sakondu nahi duenarentzat.

Barrenadoreen lehiaketa

Meategigintzaren Museoa ere hantxe dago, interesgarria oso, baina egoitza berria noiz amaituko zain. Erainkuntza berriak, ekarpen handia egingo dio herriari, laguntza paregabea izan baitaiteke bisitariak eta turistak erakarteko. Orain artekoa, euskal talde parlamentarioak Madrilen lortutako diruarekin eraiki izan da. Baina diruaren eskasiaz ikututako garai hauetan, erakunde guztien konpromisoa behar da hasitako lana amaitzeko.

Read Full Post »

Ayer, domingo, tuve ocasión de recorrer una de las rutas más emblemáticas de la amplia red de senderos que cubren el territorio de La Palma: la conocida como ruta de los volcanes. Antes de iniciar el recorrido, estaba convencido de que, tras haber visitado el parque de Timanfaya, en la isla de Lanzarote,  había visto ya todo lo que un lego en la materia puede aspirar a ver en el ámbito de lo volcánico. Todo lo que no sea una erupción, evidentemente, que es -supongo- el mayor espectáculo al que nos puede aproximar la vulcanología. Al concluir el recorrido me dí cuenta de que estaba equivocado. Timanfaya es algo impresionante. Creo que nadie que lo haya visitado lo podrá negar. Pero la ruta de los volcanes, que comunica el refugio de El Pilar con el municipio de Fuencaliente, ambos en La Palma, constituye todo un alarde paisajístico, conformado por conos de diferentes edades, cráteres ocluídos, geología, cenizas y colorismo volcánicos. Cada cono tiene su propia historia y su específica influencia en el entorno geofísico y en la memoria y el imaginario de los palmeros. Desde el correspondiente al volcán San Juan, que comenzó a echar fuego el 24 de junio de 1949, hasta el de San Antonio, ya a la altura de Los Canarios, o el de Teneguía, el más joven, que despertó en 1971, uno no se cansa de disfrutar contemplando las caprichosas formas y la diversidad de colores que adoptaron la lava, las cenizas y las bombas que salieron despedidas de los cráteres durante sus respectivas erupciones.

El recorrido no es corto -tiene aproximadamente 19 kilómetros- y el accidentado terreno -en parte pedregoso y en parte arenoso, según predominen los restos de las bombas, la lava o las cenizas- dificulta, junto con los rigores del sol veraniego, el tránsito de los viandantes. Pero el esfuerzo merece la pena. Con agua para hidratarse y protección solar, el sendero es factible incluso para quienes no sean caminantes consagrados. El trazado discurre, por cierto, por el lugar en el que se encuentra una falla, de las que se dice que, si sigue abriendose al ritmo actual, podría llegar a provocar el desprendimiento de una parte de la isla, levantando un tsunami que arrasaría buena parte de la costa este americana, desde Canadá hasta el sur de Brasil. Hay científicos que no dejan de alertar sobre el riesgo de que se produzca esta catástrofe. Pero tampoco faltan los que desprecian las alarmas, negando el peligro. Y todos, claro está, con similar autoridad académica y parecido bagaje argumental. Por el momento, sólo se puede decir que el entorno en el que se encuentra la falla constituye un lugar agradable y sumamente apacible, poblado con ejemplares jóvenes de pino canario. Nada hace sospechar que en un marco tan tranquilo pueda estar germinando una hecatombe de alcance continental. Pero también es cierto que, hasta donde llega la memoria humana, las erupciones volcánicas de La Palma fueron todas repentinas. Sin aviso.

Durante el viaje, un senderista que me reconoció me preguntó a ver qué hacía tan lejos de la política. «¿Lejos?», le respondí. «Creo que se equivoca». En los últimos tiempos la política está plagada de notas típicamente volcánicas. La economía se encuentra en plena erupción, como supongo que no se le ocultará y los movimientos sísmicos no permiten abrigar la esperanza de que el vocán de la crisis vaya a quedar inactivo en breve plazo. «Por lo demás -añadí- la ruta que estamos recorriendo tiene muchos puntos en común con el tránsito por el mundo de la política. Todo el trayecto está plagado de cráteres de diferentes épocas, ya ocluídos, pero que dejaron cicatrices en el camino, estimulando la memoria, los temores y el esfuerzo de los caminantes. La política no es nada sin los estímulos de la memoria, los temores y el esfuerzo». No le hablé de la ambición, que es, también, un factor clave en política, confiando en que sería él quien introdujese ese elemento en la conversaciones. No erré. En cuestión de segundos, repuso: «¿Y dónde deja usted la ambición?». «Para usted y para mí -respondí- la ambición consiste, aquí y ahora, en llegar hasta el final del trayecto. Que no es poco con esta canícula». Ambos sonreímos y derivamos la conversación hacia el paisaje y las islas que se divisaban en el horizonte.

Volcán San Martín

Read Full Post »

Older Posts »