Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Actos’ Category

Ostegun arratsaldean, aste parlamentarioa bukatzealdera zegoelarik, bisita gogoangarria izan dut Kongresuan. Lurgorri ikasleen elkarteko gazte koadrila bat etorri zait oles egiten. Ikustaldi laburra baina interesgarria izan da oso. Diputatuen Kongresua zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu diet labur-labur (ez baitzeukaten esplikazio sakonak entzuteko denbora askorik), eta espainiar estatuko erakunde ordezkatzaile baten abertzale batek zer egin dezakeen adierazi diet. Azken puntu honetan, jakina, neure ikuspuntua eta esperientzia erakutsiz.

Ikustera eta ikastera etorri dira Madrilera Lurgurri-ko gazteak. Bidai laburra baina emankorra antolatu dute. Ikusteko, ikasteko eta, nola ez, jai apur bat egiteko ere baliozkoa  izango zainea. Euskadiren etorkizun hurbilak kezkatzen ditu gazteak. Hurrengo urteetako bilakaera politkoa eta ekonomikoa. Baina ez zaie adorerik falta. Eta ekimena ere badute, eragozpenei aurrea hartzeko.

Gogoz agurtu ditut eta hurrengoan ere, Madrilen zein Euskadin, nahi dutenaz hitz egiteko eskaini natzaie.

Read Full Post »

Euskadi berpiztu

Lelo honen azpian ospatu dugu aurtengo Alderdi Eguna: Euskadi berpiztu. Lopez/Basagoitiren gobernuak Euskadiri txertatu dion lo-zomorrotik atera beharra aldarrikatzen dugu argi lelo honekin, aurrean ditugun erronka erraldoiei aurpegi eman ahal izateko. Lopezek eta Basagoitik nazio-tentsioa itzalarazi nahi izan diote Euskadiri azken hiru urteetan. Eta nazio-tentsioarekin batera, gizarte aurreratu gisa erakutsi behar duen arreta, krisiarekin batera datozkigun erasoei irmotasunez erantzuteko.

Atzoko Alderdi Eguna-k, argi asko erakusten eman zuen, Eusko Alderdi Jeltzalearen, militante, kide eta zaleek, bero-bero daukatela bihotza eta besoak ere prest dauzkatela azken hiru urteetako gobernuak lurzorura bota eta tatarrez ibili duen guztiari buelta eman eta Euskadi anbizioz betetako hortzmugara begira jartzeko. Euskadi garatuagoa behar dugu; gaurkotuagoa; euskaldunagoa; teknolojikoagoa; indartsuagoa; sozialagoa; emankorragoa; bere buruaren jabeagoa eta, aldi berean, munduari zabalduagoa. Eta hori guztia lortzeko, berpiztu egin behar du Euskadik. Lo-zomorrotik atera, geldialditik irten eta abian jarri. Alde batetik eta bestetik jarriko dizkiguten oztoei begiratu barik.

(más…)

Read Full Post »

Gaur betetzen da mende osoa, 1912ko udan, galerna zakar baten ondorioz, Bizkaiko 143 arrantzale itsasoan betiko galdu zirenetik. Ezbehar negargarria izan zen hura. Gertakizun dramatikoa. Itotakoen artetik, gehienak bermeotarrak ziren: 116, hain zuzen ere. Lekeitarrak, 16; elantxobetarrak, 8 eta ondarrutarrak, 3. Uda eskasa izan zen, 1912ko hura, arrantzaren ikuspuntutik. Atun gutxi harrapatu zuten euskal arrantzaleek. Horixe diote behintzat urte hartako kronikak. Eguraldia ere ez zuten beste mundukoa izan. Hala-nolakoa izan omen zen itsasora sartu nahi zuenarentzat. Etxegun bat baino gehiago jasan behar izan zuten euskal arrantzaleek abuztu hartan.

Haatik, hilaren 12an, itsasorako bidea hartu zutenean, gogotsu eta itxaropenez beterik joan ziren Bermeoko arrantzaleak. Galdutako egunak berreskuratzeko ahalegin berezia egin behar zuten, iraileko Andra Mariak baino lehen. Horrez ganera, hilaren 16an San Roke eguna zen. Jai eguna Bermeon. Aspaldiko jai eguna. Eta tradizioari jarraiki, egun horretarako etxera etorri beharra zeukaten herriko arrantzaleek egunari ospakizun-giroa emateko. Zeregin handia zeukaten, haatik, hurrengo hiru-lau egunetan, partila mamitsua lortu nahi bazuten.

Paketsu zegoen itsasoa, goiz hartan. Eta zerua, berriz, eguzkitsu. Udako egun argitsu tipikoa zen. Berehala sartu ziren ur handietara. Eta atun nahiko harrapatu zuten. Baina iluntzean, erabat aldatu zen panorama. Zerua bat-batean ilundu eta itsasoa zorabiatzen hasi zen. Une batetik bestera, ikaragarrizko galernaren eraginpean ikusi zuten euren burua. Bazuten horren susmoa, baina itsasoan gelditzea erabaki zuten, galerna txikia izango zelakoan. Baina aparteko galerna izan omen zen egun hartakoa. Beldurgarria. Indartsu-indartsua. Noizean behin baino ematen ez diren horietakoa. Eta zoritxarra ekarri zuen Bizkaiko arrantza-herrietara. Bermeora, batez ere. Santa Eufemiako parrokoak, Quintin Goikoetxeak, honako hitz hauek idatzi zituen galernaren ondorioz hildakoen zerrenda amaiezina heriotza-liburuan jaso aurretik: «Día doce de agosto de mil novecientos doce. Día de infausta e imperecedera memoria para el pueblo de Bermeo, en el que perecieron ahogados en alta mar, ciento diez y seis bermeanos, dedicados a la pesca de bonito, a consecuencia de una horrorosa galerna que se desencadenó hacia las cinco de su tarde, a la distancia de unas treinta y cuatro millas al norte del Cabo Machichaco»

Aita Jonek, bertaratutakoen laguntzarekin, itsasoari begira egin zuen otoitzaren unea

Bermeon, galerna horren gogorapen bizia egon izan da beti. Itsasoan galdutako 116 gizonek, izugarrizko zuloa sortu zuten herrian eta, familia askotan, belaunaldiz belaunaldi eutsi diote Kantauriko urpean itotako aitonaren edo senditartekoren baten memoria.

Baina aurten, gertakizun latz huraren mendeurrena dela eta, garrantzi berezia eman nahi izan zaio egunari. Goizean, bi meza egon dira herrian. Bat, nagusia, Santa Marian izan da; orain ehun urte galdutakoen hiletak ospatu ziren eleizan bertan. Bigarrena, berriz, Gaztelugatxeko Donienen eman da; hots, Bermeoko arrantzaleen ohitura, sineskera eta sineskerien unibertsoan, leku aipagarria betetzen duen eleizan.

(más…)

Read Full Post »

Un amplio colectivo de personalidades y de organizaciones políticas de Guinea Ecuatorial ha suscrito recientemente el documento fundacional de lo que pretende ser una coalición opositora contra el régimen dictatorial que, desde hace ya varias décadas, atenaza a los ciudadanos y los pueblos de este país africano, constriñendo su libertad y vulnerando sistemáticamente sus derechos y libertades. El documento constata que, aun cuando «el tirano tiene secuestrada la soberanía de cada uno de ellos y está abocándoles a la extrema pobreza material y humana», la labor de resistencia desarrollada desde las organizaciones contrarias al régimen ha tenido un alcance muy limitado «debido a la carencia de medios y la fragmentación de la oposición al régimen, así como a las permanentes maniobras de cooptación coercitiva ejercidas por la dictadura dentro de los diferentes pueblos y en las formaciones de oposición política».

Promotores de CEIBA y representantes de grupos parlamentarios del Congreso, en el acto de esta mañana

La plataforma, que lleva el nombre de CEIBA con el propósito de evocar el árbol mítico de la franja tropical que tanta fuerza simbólica tiene en Guinea Ecuatorial, pretende superar la situación actual, desde un planteamiento de oposición, más unitario y más proactivo. De ahí su vocación de transversalidad integradora. El objetivo común que comparten la extensa y heterogénea pléyade de personas y siglas que la impulsan -la iniciativa viene avalada por «las distintas sensibilidades étnicas, políticas, ideológicas y sociales presentes en el país», pero sigue abierta a nuevas incorporaciones, porque su planteamiento es radicalmente incluyente- consiste en «revertir la actual situación y alumbrar un sistema político respetuoso con los derechos fundamentales y las libertades públicas individuales y colectivas».

(más…)

Read Full Post »

Urte bi igaro dira dagoeneko, San Juan egunez, Gaztelugatxeko aitzaren tontorrean eguna argitzen ikusi eta horri buruzko kronika txiki bat idatzi nuenetik (Ikus, «Udako eguzki-aroan», blog honetan, 2010eko ekainaren 24an argitaratua). Ihaz ez nuen esperientzia zoragarri hori bizitzeko aukera. Politikariaren lana kapritxosoa da oso, eta nekez kudeatu ahal izaten dugu agenda norberaren gustora. Aurten, ordea, igandez etorri zaigu kristau-tradizioan udako solstizioa ospatzeko aukeratuta dagoen San Juan eguna, eta ez dut parada hori aprobetxatu gabe utzi nahi izan.

Gaur goizaldean, Gaztelugatxeko San Juanen ateratako argazkia

Aurrekoan ere azaldu nuen azaldu, San Juan eguneko argi-egitea Gaztelugatxen bizi izateak zernolako magia daukan. Oraindik ere gauaren iluntasunak inguruabar guztiak estaltzen dituenean, eleizara heldutakoek jotzen dituzten kanpak entzuten dira, han eta hemen, bazter guztietatik giro misteriotsua zabalduz. Bermeotik oinez datozen erromes eta ibiltariak berbetan etorri ohi dira; kemena eta umorea hedatzen. Gau-pasatik zuzenean datozen gazteak ere zarata indartsua ekarri ohi dute. Elkarri agurra ematen dioten ahotsak entzun ohi dura noiz gura: aurten be ez dozue hutsik egin eh?; zu be bai?; hemen, aita-semeok! zelan animatu zarie ba? Datorren urtien be etorteko adorie euki deigula!

(más…)

Read Full Post »

Alderdi Eguna en Madrid

La organización extraterritorial del PNV de Madrid, celebra, todos los años, su propio Alderdi Eguna. Una celebración en la que se dan cita militantes jeltzales que residen provisional o permanentemente en la Villa y Corte, estudiantes que cursan sus estudios en alguna de sus universidades y visitantes, habituales u ocasionales, a los que la jornada festiva les pilla de paso en la ciudad. La fiesta constituye una ocasión excelente para compartir experiencias y poner en común reflexiones relacionadas con la situación política de Euskadi y la vida del partido.

Con una militante «inquieta»

La costumbre dicta que ese día han de contar con la asistencia de uno o dos oradores invitados, a los que se encomienda la tarea de encauzar la reflexión política a través de una charla y el subsiguiente coloquio. Todo ello en un ambiente entrañable, acogedor y muy familiar. Este año, el acto ha tenido lugar en el restaurante Currito, de la casa de Campo. Un refugio fresco y agradable, en el tórrido entorno del Madrid pre-veraniego, donde los termómetros se situaban por encima de los 30º.

Hace unas semanas me invitaron a participar en la fiesta y, obviamente, acepté gustoso. Me cuesta declinar las peticiones que me son formuladas por unos militantes que, de modo casi heroico, viven su compromiso político con el nacionalismo vasco en el centro mismo de la capital del Estado. La entrega y el entusiasmo con los que Carlos García-Egotxeaga gestiona la presidencia de la organización constituyen, sin duda, un motivo añadido para no resistirse a su solicitud. Además, he tenido la suerte de compartir cartel con el Lehendakari Ardanza que es un pozo sin fondo de experiencias aleccionadoras, siempre rememoradas en un tono respetuoso que destila tolerancia y bonhomía.

(más…)

Read Full Post »

Busturialdeko EAJren eguna ospatu genuen atzo. Egun polita eskualdeko alderdikideak batu, alkar ezagutu, batak bestearen barri jakin, eta guztion militantzia berotzeko. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Mundakan ospatu da. Aurrekoak, Bermeon, Arteagan eta Gernikan izan ziren. Beti udabarrian. Sinbolo bidez -urteko aroak oso erreferentzia esanguratsuak dira hizkera sinbolikoaren esparruan- Alderdiak etorkizun izugarria daukala adierazteko.

Bermeoko trikitilariekin

Egun ederra agertu zan goizean goiz -zeru garbi eta eguzkitsua- baina orduak aurrera egin ahala, okertzen joan zan eguraldia. Talan prestatu zan hitzaldirako lekua; Mundakako lekurik zoragarrienetarikoan. Baina mitina hasi zenerako, eguerdiko hamabietan, nabarmen jaitsita egoan hotz-beroa eta haize freskoa etorren itsasotik. Horrek, ordea, ez deusku kemenik eta gogorik kendu. Ez horixe. Han egon gara danok eguraldi aurpegi emoten.  Iñigo Urkullu izan dogu hizlari. EBBeko lehendakaria eta, itxura guztien arabera, uztailaren 5ean Alderdiak Lehendakaritzarako aurkeztuko duen hautagaia.

Egoera ekonomikoa hartu dau berbaldiaren ardats moduan. Eta kritika zorrotzak zuzendu deutsoz Madrilgo gobernuari, krisia kudeatzeko orduan agertzen dauan ganora gitxiagatik. Zapaterori guzurretan ibili izana aurpegiratu izan deutsogu baten baino gehiagotan baina Rajoy, orain arte ikusi dogunagatik, behinik behin, ez da, horretan atzean gelditzen. Egiak estaltzen, ez diranak baieztatzen eta diranak disimulatzen ikusi dogu azken astebeteotan. Lotsagarria, benetan. Aspalditik ezagutzen dogunok be ez gendun pentsako horrelako jokatu behar ebanik.

(más…)

Read Full Post »

Patxi Lopezek eta bere lagun minak, Antonio Basagoitik agindu bazuten, ez zuen, seguru asko, eguraldi txarragorik egingo. Euri lanbroa izan dugu goiz osoan, bota eta bota. Noizean behin, horrez ganera, zaparrada oparoa egiten zuen. Goitik eta behera busti-busti eginda uzten duten horietakoa. Eta hori guztia gutxi balitz, haize freskoa ere ez zaigu falta izan. Gailurrean batez ere. Berba bitan esateko: eguraldi eskasa izan dugu benetan. Arerioak enkarguz eskatua bezalakoa. Baina eguraldi okerra gora-behera ez dugu bazterrean utzi Aberri Eguna-ren bezperako tradizioa. Hots, Jata mendira igo eta tontorrean ikurriña jasotzeko ohiturea.

Aurten, beste behin ere, Bakio, Maruri, Meñaka eta Mungiatik igotako abertzaleok bat egin dugu Jataren puntan, lagun arteko jai giroa galdu barik ikurriñari omenaldia eskaintzeko. Basora joateko baino etxean epeletan gelditzeko eguraldi egokiagoa zegoen arren, gure etxekook, botak jantzi, euritako txamarra lodia soinean jarri eta mendiko bidea hartu dugu goizeko hamarretarako. Zumetxagatik abiatu gara Jatara. Baselizarainoko bidean ez dugu inor aurkitu. Handik gora, ordea, handik eta hemendik zetorren jendearekin batzen joan gara aldatzari aurre egiten.  

(más…)

Read Full Post »

Maiz-sarri ibiltzen naiz batzokietatik lekuan lekuko abertzale jelkideekin solasean. Madrileko erakundeetan nola eta zertan gabiltzan jakin nahi izaten dute alderdiko bazkideek. Eta gure zeregin parlamentarioaren nondik eta norakoak azaltzera joan ohi naiz eskatzen didaten lekuetara. Abertzaleon eginkizuna Estatuko erakunde zentraletan, egungo egoera politikoa, legealdiaren erronkak, beste talde parlamentarioen jarrera… gai horiek guztiak eta beste asko jorratu ohi dut han eta hemengo batzokietan ematen ditudan hitzaldietan.

Argi daukat, eduki ere, politikarion zereginetako bat ordezkatzen dugun herriari gure joan-etorriaren berri ematean datzala. Eta gustora betetzen dut lan hori, nahiz eta, behin baino sarriagotan, neure astialdiaren kaltetan bete beharra izaten dudan. Atzo arratsaldean Igorrera hurbiltzea suertatu zitzaidan, bertako batzokiko arduradunen gonbiteari erantzunez.

(más…)

Read Full Post »

Gaur goizean, otsailaren 2ko zazpit´erdietan, izan da aurtengo Estatu Batuetako otoitz egileen gozaria. Washinton Hilton hotelaren gela nagusian, beti bezala. Eta beti bezala, bete-bete eginda zegoen gela erraldoi hori ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenagorako.

George Tsereteli, Georgiako legebiltzarreko lehendakariordearekin. Euskalduna naizela esan diodanean, zera erantzun dit: "Oh, we are relatives"

Kontrol zorrotzak daude sarreran. Eta ez da gutxiagorako. Obama bera, bere emaztea, gobernuko kideak eta ehundaka agintari batzen dira urtero saio horretan. Amerikarrak eta kanpotarrak. Segurtasunak huts egingo balu egundoko sarraskia gerta liteke gosarian; munduari buelta emango liokeen sarraski odoltsua. Hortik dator nor eta nola sartzen den kontrolpean jarri beharra. Baina behin kontrolak zeharkatuz gero, jende mordoa ikusten da barruan, atzera eta aurrera; gonbidatuak eta organizatzaileak dira, nahastuta, inurrien moduan, batera eta bestera dabiltzanak. Gonbidatuak, bakoitza dagokion lekua bilatzen. Eta organizatzaileak, bakoitza bere lekuan jar dadin laguntza ematen. Ez baita erraza hain gela handiaren barruan eta hainbeste jenderen artean, norberari dagokion mahaia aurkitzea.

(más…)

Read Full Post »

Older Posts »