Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Barakaldo’

EAJ-PNV Euskadiren AldePertsona batzuek egunotan galdetu didate kanpaina aldian egiten ditugun diskurtsoez; guk geuk idazten ote ditugun, buruz ikasten ote ditugun, bat-batean hitz egiten ote dugun… Ba, zera….. Ohikoa da hitzaldiak eta diskurtsoak nire laguntzaile taldearekin egitea, hitz egite bakoitzaren ildo nagusiak erabakitzen ditugu, eta zertaz hitz egingo ote dudan. Baina, egia esan, gustuko dut  ondoan ditudan pertsonek helarazten dizkidan kontu txiki eta gertakariak  apuntatzen joatea. Orritxo txikitan idazten ditut eta ondorengo hitzaldietan sartzen ditut. Ah!  esaten dizkidaten txisteak ere sartzen ditut. Gauzak txarto daude, baina barre egiteko denboratxoa be atera behar da. Dena ezin dugu aurpegi serioz egin. Ekitaldi bakoitzaren aurretik, entsegu batzuk egiten ditut, behin eta berriz esaten ditut, denbora hartzen dut. Ozen egiten ditut. Ikusten nauenak  burutik jota nagoela pentsatuko du agian…

Eguna hasteko orduan, telebistako elkarrizketa izan nuen, zelan ez!. Kamera aurrean jarri baino lehen makilatzeko saioa tokatu zait; kanpaina honetan, zenbat krema, hauts eta ondoko jarri didaten! Ez dut gustura eramaten. Esan egin didate argiengatik egiten dutela, bestela zuriegi agertuko ginatekeelako. Hori bai, azala siku-siku jartzen zait. Eta eskerrak baten batek kentzeko gogoratzen didala, bestela  margoak kendu barik joango nintzateke…. Hura litzateke piura!

SudOuest, Iparraldeko egunkariarekin ere egin nuen beste elkarrizketa. Egunkaria frantses hizkuntzan egiten da , baina kazetariak polito egiten zuen gaztelaniaz; azkenean, euskaraz mintzatzen amaitu dugu, bion artean ondoen moldatzen ginelako. Eta hortik, bazkari arina, ez baitut oso gustuko gehiegi bazkaltzea  , arratsalde betea dudanean. Segidan joan naiz Radio Euskadira, Kongresurako Bizkaiko zerrenda buruen arteko eztabaidan parte hartzera. Beno, hori teorian, PSOEko eta PPko zerrenda buruak   ez baitira agertu, gutxi omen da euskal irrati publikoan agertzea. Dena den, gustura izan naiz Marcelino Oreja eta Javier Lasarte, penagarria da Eduardok nahiago izatea Patxi Lopezen ondoan Malagan Rubalcaba babestea. Eguna amaitzeko,  beste elkarrizketa bat  telebistan.  Ez diot azalari atsedenik ematen!

Algunas personas me han preguntado estos días sobre los discursos que hacemos en campaña, si los escribimos nosotros, si nos los aprendemos de memoria, si improvisamos… Les cuento. Generalmente preparo los temas de los discursos con mi equipo de asesores, decidiendo las líneas generales de cada intervención, en qué ámbitos vamos a incidir o de qué vamos a hablar. Pero, si les digo la verdad, me encanta ir apuntando las pequeñas historias y anécdotas que me hacen llegar las personas con las que hablo en el día a día. Las apunto en pequeñas cuartillas y las voy introduciendo en los discursos siguientes. ¡Ah! y también algunos chistes que me cuentan. Que, aunque las cosas estén difíciles, también hay que reservar unos momentos para reírnos. No todo van a ser caras serias, ¿no? Me gusta ensayar los discursos antes de cada acto, los recito una y otra vez, me gusta tomarme mi tiempo. Y en voz alta. Cualquiera que me vea va a pensar que he perdido un tornillo…

Empecé el día -¡cómo no!- con una entrevista en televisión. Antes de entrar en plató toca sesión de maquillaje, creo que me han embadurnado con cremas y polvos medio millar de veces esta campaña. Lo llevo fatal. Dicen que es por los focos, que si no uno sale muy blanco en antena… ¡Qué sé yo! Lo que sí sé es que la piel se seca mucho, muchísimo. Y menos mal que siempre hay alguien que me lo recuerda, porque si no, algún día seguro que me iría de los platós sin desmaquillar… ¡Menudo espectáculo!

También hice una entrevista con un periódico de Iparralde, SudOuest. Por teléfono. Aunque el diario es en francés y la periodista hablaba bastante bien castellano, al final hemos terminado hablando en euskera, que era como mejor nos entendíamos los dos. Y de ahí, un almuerzo ligero -especialmente frugal, no me gusta comer mucho cuando tengo una tarde con muchos compromisos- y a Radio Euskadi, donde teníamos un debate entre los cabezas de lista por Bizkaia al Congreso. En teoría, porque ni mi homólogo en el PSOE ni en el PP han considerado importante estar en la radio pública vasca. Aunque me ha encantado compartir micrófono con Marcelino Oreja y Javier Lasarte, es una pena que mi amigo Eduardo prefiera apoyar, junto a Patxi López, a Rubalcaba en Málaga a hacer llegar a sus vecinos sus puntos de vista. Terminé el día con otra entrevista en televisión. ¡Mi piel no da abasto!

Anuncios

Read Full Post »

Hainbat urte daramatzat herrigintza kontu honetan, eta aldi honetan denetatik ikusi dut. Baina, gaur eta orain, aitortu beharra dut atzo Barakaldoko Burtzeña auzoa bisitatu nuenean bihotzean ziztada mingarria sentitu nuela. Amaia del Campo gure Barakaldoko zinegotzi bozeramailearekin gindoazen hain toki deprimitu eta andeatuko kaleak bisitatzen. Barakaldoko auzo honetara ez dira iritsi  herria goitik behera eraldatu duten lanak, trenbideak auzolagunen bizimodua urratzen eta markatzen duten orbanak dira, eta bizi baldintzak urrun daude gutxieneko duintasunetik. Ezinegona eta tristura amaigabea eragin dit. Bizilagunek ez lukete horrela jarraitu behar; eta, Amaiari esan diodan moduan, hurrengo legegintzaldia  izango da auzo honen eraberritzea Kongresura eramatekoa. Sustapen ministerioak ezin du gehiago trenbideen lurperatzea atzeratu. Auzo honek  ez luke besteon bizi baldintzak lortzeko denbora gehiago itxaron behar.

Atzo ere esan nizuen gu lan horretarako gaudela. EAJkook argi eta garbi daukagu; asmo abertzaleak eskubidea dira, baina auzokideen planteamendu eta eskakizunak beharrizana dira. Eta, gure derrigorra da eskakizun horiei erantzutea.

Horretarako ari gara egunotan Euskadiko kaleak bisitatzen; horretarako egon ginen Barakaldon eta Getxon. Hauteskunde  liburuxkak eta gozokiak banatzen genituen bai, baina baita zuokin hitz egiteko eta zuon kezkak eta ardurak ezagutzeko. Burtzeñatik bueltan,Amaiarekin itzuli ginen autoz Barakaldoko  erdigunera; epaitegien ondoan  oinezko ibilbidea hasi genuen Isabel Sánchez-Robles, Bilboko gure zinegotziaren laguntzarekin. Horiek dira kanpainako gauzak; bakoitzak berea ematen du, bakoitzak ahal duenean laguntzen du. Bai pozgarria hainbeste pertsona ikustea eta agurtu ahal izatea, 45 minututan 50 metro baino ez ditugu ibili!

Eta arratsaldean, Sabin Etxean lan bazkari arina egin ostean- kanpainako hurrengo egunak planifikatu behar direlako- Getxo herria bisitatu dugu Imanol Landa bertako alkatearekin. Pozgarria da Getxo Antzokia eraberritzeko lanek aurrera egiten dutela ikustea, Madrilen lortu ditugun aurrekontu akordioei esker finantzatuak izan direlako. Egunekoa amaitu baino lehenago, Imanol lagunarekin garagardoa hartzeko baimena eman nion nire buruari, ur botilatxoz betetako egun hauetako bakarra…

Llevo muchos años en esto de la cosa pública y he visto casi de todo. Pero tengo que reconocer que ayer, mientras visitaba el barrio de Bur-tzeña, en Barakaldo, se me encogió el corazón.

Acompañados de nuestra concejala en el Ayuntamiento, Amaia del Campo, recorrí las calles de esa zona tan deprimida y degradada, donde la regeneración de un Barakaldo de postal ha pasado de largo, donde las vías del tren son como una cicatriz que rompe y marca el día a día de sus vecinos, y las condiciones de vida distan mucho de ser dignas.

Me ha causado una desazón y una tristeza enorme. Sus habitantes no pueden seguir en el olvido; tal y como le he transmitido a Amaia, esta será la legislatura en la que la regeneración llegue al Congreso. El Ministerio de Fomento no puede demorar durante más tiempo el soterramiento de esas vías y la regeneración de un barrio que pide a gritos las mismas condiciones de vida que tenemos el resto de ciudadanos.

Y es que, se lo decía a ustedes ayer, estamos para eso. Desde el PNV lo tenemos claro; las aspiraciones nacionalistas son un derecho, pero los planteamientos y reclamaciones vecinales son una cuestión de necesidad. Y nuestra obligación, responder a ellas.

Para eso recorremos las calles de Euskadi estos días; para eso estuvimos ayer en Barakaldo y también en Getxo. Repartiendo folletos y caramelos, sí, pero también hablando con ustedes y compartiendo sus inquietudes.

De Burtzeña volvimos al centro de Barakaldo con Amaia, en coche; junto a los juzgados empezamos el recorrido a pie, acompañados por Isabel Sánchez-Robles, nuestra compañera de listas. Qué alegría ver a tanta gente y poder compartir con ellos esos momentos. Eso sí, ¡apenas hemos recorrido 50 metros en 45 minutos!

Y por la tarde, tras un almuerzo de trabajo en Sabin Etxea –hay que seguir planificando los próximos días de campaña–, visita a Getxo, bien acompañados por su alcalde, Imanol Landa. Gratificante ver cómo avanzan las obras del Getxo Antzokia, financiadas gracias a los acuerdos presupuestarios en Madrid.

Antes de terminar, les voy a hacer una pequeña una confesión; por la tarde me permití una cerveza con el amigo Imanol. La única licencia de unos días a base de botellines de agua…

Read Full Post »