Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 31 de diciembre de 2011

Inazio Mujika Iraolak prestatu duen Xabier Leteren (Auto)biografia bat erosi nuen atzo. Eta Unamunok bezala, gaur eguerdian, begiak itxi eta eskuek itsutasunak eman dien askatasunarekin aukeratu duten lekutik zabaldu dut liburua. Eta begiak barriro zabaldu ditudanean, 128 eta 129 orrialdeak agertu zaizkit aurrean. Letek, 2001. urtean, Pagourte aldizkarian argitaratu zuen «Fanatismoa eta Krudelkeria» izenburuko artikulua han zuzen.

Irakurri dudanean, nik neuk, 2008ko maiatzean blog honetan idatzi nuen post bat etorri zait burura. Hura ere, Leterena bezalaxe, Albert Camus idazle ezagunaren Los Justos izenburuko teatro-lanari buruzkoa baita. (ikus, «El que no quiera, que no lo vea. Pero está claro«). Biak ere Euskadiko errealitate ankerretik egindako Camusen lanaren irakurketak dira. Desberdinak, jakina, baina aldi berean, uztartuak.  

Hona Xabier Leteren gogorapen-gogoeta:

(más…)

Read Full Post »