Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 3 de diciembre de 2011

Euskararen eguna omen da gaur. Eta aitzaki hori hartuta, gogoeta edo gogorapena egin behar omen du politikari euskaldun orok euskararen egungo egoeraz eta etorkizunaz. Hori omen da zuzena eta ortodoxoa. Hori omen da «korrektoa». Legezko politikari guztiek egingo omen dute gogoeta edota gogorapen hori. Lopez lehendakariak ere Xabier Leteren «Xalbadoren heriotza» ekarri omen du gogora. Eta horrela beste batzuk ere… ez omen dut irtenbiderik.

Esanda dagoela uste dut -eta maiz errepikatuta ganera- euskararen iraganeko, gaurko eta etorkizuneko estatus-ari buruz esan daitekeen guztia. Ez beti euskaraz, jakina -gaztelaniaz egin izan baita asko eta askotan- baina debate ugari izan da gure artean euskararen inguruan.  Ez dago euskaldunik noiz edo behin euskarari buruzko elkarrizketa traszendental edota agonikoren batean parte hartu ez duenik. Eta beti, jakina, topiko berdin antzekoen inguruan. Hizkuntza txikia dela gurea -hiztun gutxi dituena, alegia-; iraganean, jazarritua eta familia/lagun artera zokoratuta izan den arren, ofizialtasunaren maila lortu duela gaur egunean, horrek berarekin dakartzan ondorio positibo guztiekin; hala eta guztiz ere, ez duela etorkizuna bermatuta, munduan diren hizkuntzen artetik, milatik bederatziehun baino gehiago desagertu egingo baitira XXI mendean zehar; euskaldunok ez dugula behar den besteko ahaleginik egiten gure hizkuntzak indartsu iraun dezan; guk geuk elikatzen dugula, zuzenean ala zeharka, hizkuntza guztientzat larria baino larriagoa den diglosia madarikatua, eta abar.

(más…)

Read Full Post »