Atzamarrak gurutzatu nituen ohean buelta-bueltaka ari nintzelarik. Ekaitzak loakartzea eragozten zidan era berean, adi mantentzen ninduen ekarriko zizkigun arazoengatik. Ekaitzak gure kanpainako ekitaldiak bertan behera uzteko arriskua zekarren, eta nire arlo pertsonalean ere, goizeko kirol aldia kendu zidan. Beno, ez nuen horren faltarik sumatu: 9:00etan puntuan neukan Euzkadi Irratiarekin hitzartua neure lehen kanpaina elkarrizketa. Derrigorrezko hitzordua da, irrati telebista publikoek alderdiei eskaini behar dietena. Ordu laurden lehenago iritzi nintzen EITBk Bilbon duen egoitzara. Atea zeharkatu bezain pronto, hantxe ikusi nuen itugina. Bikain eta erraldoia, goitik beherako bide bustia egiten. Harroputza. Nire hauteskunde egutegia arriskutan zegoen, ondo zekien berak.
Baina une hartan, nire ahalegin guztiak elkarrizketan jarri nituen. Elkarrizketa bikaina benetan.Kazetariak onerako harritu ninduen, EAJren egitasmoa hasierarik amaierara, egitasmoz betetako 35 orrialdeak irakurri zituela erakutsi zidalako. Galderak zehatzak izan ziren, orain egiteko ditudanak, hura bezain profesionala izatea espero dut. Saioa amaitutakoan, ETB –eta itogina– utzi nituen, eta minutu batzuetara jaso nuen gutako inork nahi ez zuen deia. Santutxuko ibilaldia, auzokideen kezkak eta ardurak ezagutzeko erabiliko genuena, bertan behera utzi behar izan genuen. Euria haizetearen lagun egin zen eta bien artean eguna zapuztu zuten.
Etxera itzultzea erabaki nuen, apurtxo bat artega nengoen eta arratsaldean Getxon geneukan mitina prestatu nuen. Bien bitartean, hauteskunde batzordearen etengabeko deiak jaso nituen, haizeteak mitina bertan behera uzteko arriskua omen zekarrelako. Azkenean ez zen horrela izan. Oholtzara igo ahal izan nintzen gure alderdikide eta lagunen berotasunak inguraturik, halako eguraldiarekin ere zintzo eta irmo mantendu direlako. Bien bitartean, Imanol Landa Getxoko alkatea, kezkatuta zegoen ibaiak gainezka egiteko arriskua zegoelako, eta berehala joan zen Udaletxetik egoerari aurre egiteko. Nik neure egitekoari ekin nion, EAJren hauteskunde egitasmoaren ardatzak azaldu nituen. Espero dezagun euskal hiritarren artean gehien irakurritako testua izatea. Tantaz tanta, lur hau ondo busti eta ase dezan. Itoginak bezalaxe.
Crucé los dedos mientras daba vueltas y más vueltas en la cama. La tormenta me impedía conciliar el sueño, pero también me mantenía alerta por lo que tenía de nefasto presagio. El temporal amenazaba ayer con suspender nuestros actos de campaña y, en lo personal, me dejó sin poder acometer una de mis sesiones matutinas de deporte. Pero no eché en falta la actividad: a las 9.00 tenía programada la primera entrevista de campaña con Euskadi Irratia. Una cita obligada por el sistema de cuotas que deben conceder las radiotelevisiones públicas a los partidos. Llegué un cuarto de hora antes a la sede de EITB en Bilbao en pleno diluvio y, al franquear las puertas, la vi. La gotera. Allí estaba, enorme, danzando desde el techo hasta el suelo. Desafiante. Mi agenda electoral peligraba por la lluvia, y ella lo sabía.
Por lo pronto, decidí centrarme en la entrevista. Magnífica, por cierto. El periodista me sorprendió gratamente al demostrar que había leído de cabo a rabo el programa del PNV, conformado por 35 densas páginas con ideas y proyectos. Sus preguntas no huyeron de la concreción, y deseé que todas las entrevistas que aún me esperan puedan ser tan profesionales. Una vez terminada la sesión, abandoné EITB –y también la gotera– para recibir, escasos minutos después, la fatídica llamada. El paseo electoral por Santutxu, en el que tenía pensado tomar nota de las preocupaciones de los vecinos, quedaba suspendido por el temporal. La lluvia había encontrado un compañero de fechorías: el viento.
Decidí volver a casa un tanto inquieto, y preparé el mitin previsto para la tarde en Getxo, mientras recibía nuevas llamadas de la comisión electoral alertando ante la posibilidad de que el viento, que no dejaba instalar la carpa, obligara a cancelarlo. Pero no fue así. Pude subirme al estrado emocionado por el calor de los simpatizantes, fieles incluso en un día tan desapacible, mientras el alcalde Imanol Landa, muy preocupado por el riesgo de desbordamiento del río, se veía obligado a marchar in medias res para trabajar a destajo en el Ayuntamiento. Mientras tanto, expuse el programa del PNV. El que espero que sea un best-seller entre los vascos. Que lo lean y que cale hondo. Como la gotera.