Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 22 de abril de 2011

 
Erkoreka baserria Larraurin

Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut nire aitaren ahaideen leinua Jata eta Sollube mendien inguruan garatu izan dela mendez mende. Genealogiak aztertzen ibili nintzen garaian -denok izaten dugu zaletasun hori gure bizitzako sasoiren batean- argi asko ikusi nuen hori. XVIII. eta XVII. mendetera arte luzatu ditzaket -kasu batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago- enbor horretako zugaitz genealogikoaren adarrak. Eta denbora-epe horren baitan, Bizkaiko bi mendi horien artean kokatzen dira arbasoen jatorrizko leku guzti-guztiak: Larrauri, Meñaka, Bakio, Jatabe, Gatika, Bakio, San Pelaio, Arrieta, Errigoiti, Busturia, Mundaka, eta abar.

(más…)

Read Full Post »