Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 23 de abril de 2011

 

Urteroko deiari erantzunez, aurtengo larunbat santuan ere, Aberri Egunaren bezperan alegia, abertzale talde ederra bildu gara Bizkaiko kostaldeko Jata eta Sollube mendietan. «Bildu da berbea, bai», esaten zuen gutariko batek ikurriña jaso eta gero hamabietakoa jaten zuen bitartean. «Bizkaieraz batu esaten dugu baina oraingo moda berriari jarraituz gaur goizean hemen egin duguna, zera izan da: bildu. Are gehiago -gehitzen zuen- inoiz baino jende gehiago bildu dugu aurten Jatan».

Horixe da, bai, gaur eguerdian Jataren gailurrean bildu garenon inpresiorik zabalduena. Zahar eta gazte, andrazko zein gizonezko, mendebaldeko zein ekialdeko, baserritar zein kaletar, bizkaitar zein gipuzkoar -gipuzkoar bat baino gehiago ikusi baitut bildutakoen artean-, multzo ederra osatu dugu Aberri Egunaren bezpera ospatzeko bat egin dugunok. Giro alaian -beti bezala- euskal abestien eta zantzoen artean, txistularien soinu alaiaren laguntzaz, urteroko abertzaleak elkar ikusi dugu eta batak besteari berotasuna eman diogu abertzaletasuna dituen erronken argitan eta  hilabete barru izango diren udal eta foru hauteskundeen perspektiban.

(más…)

Read Full Post »