Ihaz, 2010. urtean, Zapatero izan zen gonbidatu nagusia, urtean-urtean, Washington-eko Hilton hotelean ospatu ohi den National Prayer Breakfast izeneko ekitaldian. Aipamen bereziarekin parte hartu zuen Estatu espainiarreko lehen ministroak. Urte horretan, bera izan baitzen jaiaren izar nagusia. Hori dela eta Espainiako komunikabideek informazio ugari eman zuten ekitaldiari buruz. Hogeita hamar kazetaritik gora bidali zuten hedabide espainiarrek, kamara eta kronisten artean, Gosariaren inguruko informazioa jso eta bialdu zezaten.
Zapaterok otoitz-egileen aurrean esandako hitzek ere zeresan ugari eman zuten Espainiako iritizi-sortzaile eta tertulianoen artean. Ganorabako diskurtsoa bota zuela, Ebanjelioko esaldi desegokiak aukeratu zituela, sinemenik ez duen pertsona batek ezin zezakeela aipatua bezalako ekitaldi batean parte hartu, hau dela eta hori dela, hamaikatxo gogoeta eta iruzkin egin zen, han eta hemen, Hilton hoteleko saioa komentatuz. Nik neuk ere, pare bat post idatzi nuen gaiari buruz blog honetan (ikus, adibidez, «En Washington DC»; «Un colosal mercado de contactos» eta «El Desayuno: desarrollo y alcalce político», blog honetan, 2010ko otsailean zehar argitaratutako sarrerak)
Aurten ere, traidizioari jarraituz, otoitz-egileen gosaria izan da Estatu Batuetako hiriburuan. National Prayer Breakfast izenburuko ekitaldiaren 59. saioa, hain zuzen ere. Baina aurten ez da Zapatero han izan. Ez gonbidatu berezi gisa, ezta gonbidatu arrunta bezala ere. Madril-eko komunikabideek, haatik, ez dute lerro labur bat ere idatzi, aipatutako ekitaldiari buruz. Tutik ere ez. Espainian gertatzen ez dena edota Espainiarekin zerikusi zuzenik ez daukana, ez da munduan existitzen. Horrela pentsatzen du batek baino gehiagok eta horren arabera jokatzen duela ematen du bere burua informatzaile zintzo eta leialtzat eduki arren. Espainia munduaren bihotza izango balitz bezala. Espainia gauza guztien neurria izango balitz bezala. Urte batean edonor aspertzeko beste idatzi zen, eta hurrengoan ixiltasunik ixilena gauzatu da ekitaldiaren inguruan. Zapatero-k bertan izan duen protagonismoaren arabera, jakina. Hori bai irizpidea!
Baina Zapatero ez egoteak ez du esan nahi beste diputatu batzuk egon ez direnik. Aurten, ihaz ere bertan izan zen Kongresuko diputatu taldea izan da (gara) Estatu Batuetako Otoitz-egileen Gosarian, bertako antolakuntzak gonbidatuta. Eta ihaz bezala, ekitaldi horren inguruan gauzatzen diren topaketa-multzoetaz gozatzeko aukera izan dugu. Jende asko ezagutu dugu eta jatorri askotakoa. Amerikarrak eta Amerikaz haratagoak: afrikarrak, asiarrak, europearrak, australiarrak… Ez denak kristauak, jakina, ezta sinesmendunak ere. Baina elkar ulermenera zabalik dagoen jendea eta harreman berrien gosea erakusten duena. Nire mahaian -28. zenbakiko zen- Croatia-ko Kanpo Harremanetarako ministroa izan dut eskumaldean –bere eskuman, berriz, Croatia-k Washington-en daukan enbaxadore anderea zegoen- eta Grezia-ko enpresa-gizon ospetsu esker aldean. Lehenbizikoari Europako Batasunera ondo etorria eman diot, helburu hori lortzeko negoziaketak hasita baitaude. Itxaropentsu agertu zitzaidan. Euren etorkizuna Europar Batasunaren baitan ikusten dute. Bigarrenari, berriz, Grezia-ko ekonomiari buruz galdetu diot. Erantzuna, itxaron nezakeena izan da: gauzak ez daude ondo. Erreformak sartu behar dira eta disziplina areagotu beharra dago, lanean eta kontu publikoetan. Ez dut oso baikor ikusi, baina ez zitzaion, geroaz, itxaropenik falta. Nola-halako fedea zeukat grezierren indar eta kemenean.
Aurtengo ekitaldian, Jeff Miller de Ann Kirkpatrick ordezkariak izan dira saoiaren aurkezleak. Florida-koa lehenbizikoa eta bigarrena, berriz, Arizona-ko alaba. Abestiak, Alison Krauss-en eskutik entzun ditugu. Amerikako baladen tankerako bi abesti kanta zuen Alison-ek. Fin eta gusto handiarekin.
Gonbidatu berezia, aurten, ez da politikaria izan, José Entíquez izeneko Chile-ko mehatzaria baino. Lur azpian hainbat egun larri egin zituzten mehatzarien izenean, egun haietan bizi zituzten egun latzak aipatu zituen Enriquez-ek. Xehetasun handiarekin, jakina, prestakuntzarik gabeko gizon apala baita mehatzaria. Berba hunkigarriak aipatu zituen, egoera latzari aurre egiteko mehatzariak nola biltzen ziren eta otoitz egiten zuten gogoratuz, elkarri adorea emateko eta zulo sakon hartako iluntasunari sinesmenaren argitasunarekin erantzuteko. Ixil-ixilik entzun zuten bildutakoek, gogoeta lehuna bezain sakona adierazi zuelako. Mezu zentrala, berriz, Randall Wallace gidoi-idazleak eman zuen. Brave heart filmeko gidoilaria da Randall Wallace eta bere bizitzako kontakizun kuriosoa egin zuen kristau sinesmenaren irakaskuntzen ikuspuntutik. Kontalari ona da Wallace. Oso ona. Gidoilari profesionalari dagokion maila jasokoa. Gelako entzule guztiak –hiru mila bat andra gizon izango ginen gosarian- adi-adi eduki zituen, arreta osoz, berak zer esan eta zer egingo zai.

Washington-eko Hilton hotelaren atarian. Leku honetan egiten da urtean-urtean National Prayer Breakfast ekitaldia
Horren ostean, Obamak hitz egin zuen. Nekatuta ikusten zen. Ikututa bezala. Zurrumuruak zioen nekatuta zegoela benetan, aurreko gaua lorik egin gabe igaro behar izan zuelako Egipto-ko gora beherak zintzo eta zehatz jarraitzen.
Azkenean, Mark Kelly kapitainak hartu zuen hitza. Urtarrilaren 8an buruan tiroa jaso zuen Gabrielle Giffords Arizonako diputatu amerikarraren senarra da Kelly hau. Txalo zaparrada jaso zuen gizonak. Heldutasuna eta indarra behar baitira dagoen egoeran egonik, ekitaldi publiko batean agertzeko. Sentiberatasun handiz hitz egin zuen, emaztearen egoeraz, osasunaz eta etorkizunaz. Houston-eko ospitale batean darrai emazteak eta zerbait hobetu du azken asteetan: “She gets a little better”. Azken hilabetea bere bizitzako hilabeterik gogorrena izan dela aitortu zuen Kelly-k. Gaur arte ez zuela destinoan sinesten esan zuen, baina destinoa izan behar zela, bat-batean, bere emaztea eta bere sendi osoa egoerra horretara ekarri zuena. Bere ikuspegia ez zen erabat ezkorra: “May be something good can come from all this”.
Ihazkoa baino sentikorragoa eta izpiritualagoa izan da ekitaldia. Nika hala ikusi dut behintzat. Obamak berak ere, ihaz, berbaldi sekularragoa bota zuen; politikoagoa. Dena dela, ekitaldi guztiaren atzean esannahi politiko nabarmena duen trasfondoa dago. Politikariek politikarien artean biltzeko asmoarekin asmatu zuten National Prayer Breakfast izeneko ekitaldia eta horrela darrai gaur egunean ere.
Pena penita pena, en España ha pasado desapercibida una americanada tan enorme como ese acto al que ha asistido nuestro embajador de Euzkadi.
Bueno no pasa nada, aquí tenemos procesiones todas las semanas santas y si nuestro embajador vasco quiere rezar en los postres no tendría que haberse ido tan lejos (al país de los ovejeros de Nevada). Sólo con subirse al Gorbea ,levantar los brazos y gritar a los cuatro herrialdes : ¡Vascos del mundo, yo y mis amigos de batzoki somos vuestros salvadores! ¡votadme y os daré maná, Kalimotxo y la tierra prometida!
PD
http://ecodiario.eleconomista.es/internacional/noticias/1886010/02/10/La-fundacion-que-organiza-el-Desayuno-de-la-Oracion-ha-sido-acusada-de-promover-la-ejecucion-de-homosexuales-en-Uganda.html
¡Qué alegría no verle con la zamarrita roja esa que se ponía! Antes cada vez que había un comentario en vascuence, la foto era de usted vestido de montañero.
Le queda mejor la chaqueta que lleva aquí de motero, así si usted quiere puede presentarse a la reunión de moteros de Pingüinos y pasar desapercibido.
http://pinguinos.nortecastilla.es/?gclid=CIWmton69KYCFcULfAodlkchFw
Querido Sr. P & Sr. B:
Te agradezco sumamente el trabajo que haces para que la ideología del PP, del que somos militantes tú y yo, se refleje en foros como este. Pero tienes que tener cuidado cuando haces críticas a los demás, porque enseguida se dan cuenta de que lo que criticamos en ellos, nos es más achacable a nosotros que a ellos y provocamos la hilaridad de todo el mundo.
Todo el mundo sabe en España, y en esto que los nacionalistas llaman Euzkadi y los militantes del PP, como tu y comoyo, denominamos Vascongadas, que los más cínicos a la hora de las cuestiones religiosas somos nosotros. Votamos que No al divorcio, pero nos divorciamos como el que más. Votamos que No a los matrimonios homosexuales, pero nuestros chicos gays se casan entre sí sin complejos de ningún tipo. Votamos que No al aborto, pero cuando gobernamos no lo prohibimos. Y nuestras militantes se van a las mejores clínicas de Europa para abortar sin que nadie lo sepa. Nos mostramos fieles a la Iglesia, pero nuestro comportamiento es cínico, falso, mentiroso e irresponsable. Apoyamos el OPUS DEI, pero nuestras costumbres son licensiosas y pecaminosas a más no poder: juerga, dinero, lujuria, coches caros, corrupción, GÜrteles por todas partes, etc. Ten cuidado con las cosas que criticas en los demás, porque se nos van a reir a la cara.
Y deja de hacer notar tu desprecio al euskera. Ya sé que los militantes del PP, como tú y como yo, sólo apreciamos el castellano, que es la lengua de los cristianos, pero hay que disimular nuestro desapego a la lengua vasca, porque si no, no nos van a votar sino los fascistas, que son cada vez menos en Vascongadas.