Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 28/02/11

Gaur eguerdian, irrati bateko estudioetan nengoen, Bilbon, elkarrizketa noiz hasiko zai, kazetarietako batek bete-betean galdetu didanean: “Ya sabes lo de Uxue, ¿no?”. Ezustean harrapatu nau galderak. “¿Lo de Uxue?”-erantzun diot kopeta iluntzen nuen bitartean. “¿A qué te refieres?”. Eta kazetariak, orduan, NABAIko diputadak prentsaurrekoa eman berri duela Iruinean esan dit, bularrean minbizia agertu zaiola aditzera emateko, eta iritzi publikoari jakinarazteko gaitz horri aurre egiteko asmoz, tartetxoa hartuko duela bere jardun politikoan. Zurtuta gelditu naiz notizia entzuterakoan. Ez nekien ezer. Horixe zen lehenbiziko berria.

Joan den astean ikusi dut ikusi Kongresuan, besteak beste, Uxuek berak aurkeztutako mozio bat eztabaidatzen zelako. Mozio kuriosoa, dena esan behar bada. Gaztelako Koroak, 1512 urtean, Nafarroako Erresuma eskuratu zueneko mendeurrenaren aurrean Gobernu zentralak hartu behar duen jarrerari buruzkoa, hain zuzen. Eztabaida interesgarria sortu zuen. Irakurtea merezi duen horietakoa. Baina, esaten nuenez, joan den astean ikusi dudan arren, ez dut berarekin hitzegiteko paradarik izan. Hala ere, ez dut somatu kezkaren arrastorik bere aurpegian.

Azpiazu eta biok Uxue Bakos-ekin, 2008ko uztailean, San Fermin bezperan Iruneako udaletxetik txupina bota zuenean

Elkarrizketa bukatu eta irratitik alde egin dudanean, SMS-a bidali diot, animoak eskainiz. Ez naiz telefonoz deitzen ausartu ez bainekien deirik hartzeko gogoarekin ote zegoen. Emakume adoretsua da Uxue. Bizkorra eta kemen handikoa. Une gogorrak igaro ditu azken asteetan –NABAIko zerrendaren burua onartzeko erabakia sailtasun eta mingostazunez jositako erabakia izan da, zalantza barik- baina horrek ez du bere ohiko bizitasuna epelarazi. Aitzitik, duintasun ikusgarriarekin gainditu ditu ezbehar guztiak. Telebistan ikusi dut gero, eguerdiko prentsaurrekoan hartutako irudietan. Eta betiko jarrera bizia bezain azkarra somatu diot begiradan. Ez zegoen etsita, ez horixe, ausardia gogoangarriaz egoerari aurre egiten baino.

(más…)

Anuncios

Read Full Post »