Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 5 de febrero de 2011

Harrigarria da, benetan, horretara ohituta ez dagoenarentzat, iparamerikarrek euren sinesmenaren eta fede esperientziaren inguruko aitorpen pertsonalak egiteko daukaten erraztasuna. Egunokaz, hainbat kontakizun entzun dugu fedearen argia eguneroko bizitzara eramatearen haritik. Zintzotasunez, sakon-sakonetik eta zabal-zabalik adierazitako kontakizunak kasurik gehienetan. Horrela ematen du behinik behin. Euren kulturan ez da arraroa, lagun artean daudenean, batak besteari horrelako adierazpenak egitea. Bazkaldu aurrean otoitz egiten dute. Batzarra hasi aurretik ere bai. Banaka zein taldeka, berdin da. Ezkutuan gorde barik. Gauzarik normalena izango balitz bezala.

Roosevelt presidente ohiaren omenezko memorialean

National Prayer Breakfast delako ekitaldian ugari izaten dira fede aitorpen publikoak. Aurtengo saioan, Obamak berak ere, sinesmenaren aitorpen perstsonala egin zuen. Ez zuen diskurtso politikoa egin, sinesmenetik egituratutako gogoeta pertsonala baino.  Azken bi urteak -Etxe zurira sartu zenez geroztiko urteak, alegia- sinesmenean sakontzeko balio izan diotela aitortu zuen: “Let mi tell you these two years, they have deepened my faith”. Presidente izateak, otoitz egiteko gogoa eta behar izana areagotu diola adierazi zuen, presidentziak berak horretara bultzatu duelako: “presidency is a funny way of marking a person feel the need to pray”. Hain dira handiak gizartearen eta ekonomiaren erronkak, ezinbestekoa bilakato omen zaio otoitza, erronka horiei guztiei oreka galdu gabe erantzuteko. Amerikar askok, musulmana dela pentsatzen du. Horrela erakusten dute behintzat azken aldian egindako inkestak. Obamak, ordea, juxtu kontrakoa aldarrikatu zuen Washington-eko aurtengo Gosarian. Gaztetan, Chicago-n, “I came to konw Jesus Christ for myself and embrace him as my Lord and savior”. Hemen, gure artean, ulertezina litzateke presidente batek bere burua era horretara agertzea. Estatu Batuetan, ordea, gauza normaltzat hartzen da. Gehiago ala gutxiago, izan diren presidente guztiek daukate euren biografian aipatuak bezalako hitzak.

Eztabaida politikoan otoitzak joka dezakeen papera ere aipatu zuen aipatu Estatu Batuetako presidenteak. Ekitaldian parte hartzen zegoen Tom Coburn senatari kontserbatzaile errepublikarrarekin dituen eztabaidak aipatu zituen horren adibide gisa. Politika kontuetan mutur banatan daude Obama eta Coburn. Baina hori gora behera, sarri elkartzen dira batera otoitz egiteko: “He rarely agrees with the president on policy” azpimarratu zuen. Baina diferentzia horiek ez omen dira oztopoa, aldian behin, biak batera otoitz egiteko eta otoitzaren bitartez sinesmen komuna aitortzeko. Eta komikotasun puntu batez, gehitu zuen: “And I keep praying that God will show him the Light and he will vote with me once in a while”. Eta norbaitek zalantzarik bazeukan ere honako esaldi honekin borobildu zuen aipamena, jendearen barrea sortaraziz: “It´s going to happen, Tom. A ray of light is going to bearn down”.

(más…)

Read Full Post »