Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 25 de febrero de 2011

Aste honetako eguastenean, jakina denez, hogeita hamar urte betetzen ziren otsailaren 23ko iztiluak gertatu zirenetik. Gaur arte, nik dakidan neurrian behinik behin, ez da egun hori ofizialki gogoan hartu. Aurten, ordea, hogeita hamar urte zirela eta, hogeitamar urte ez direla nolanahiko epea eta, zerbait egitea komeniko litzatekeela eta… Bono presidenteak Kongresuan ekitaldi bat antolatzea erabaki du. Ez da gauza erraza otsailaren 23koa bezalako gertakizunak gogora ekartzea, ez baitira ospatzeko modukoak. Ezbeharrari aurre egin zitzaiola ospatzeko ere.., ez dirudi gauzak argiegi daudenik eta historia ofizialaren arabera egun haretan demokraziaren defendatzaileak izan zirela esaten digutenak ere ez du ematen, benetan, paper hori bete zutenik.

Plaza de Santana-ko Miau izeneko jatetxean, Manu sukaldariarekin

Baina tira… kontua da Bono-k antolatu egin duela ekitaldia eta egun latz hura Kongresuan bizi zuten diputatu guztiak gonbidatu dituela ekitaldira. Oraindik bizirik irauten dutenak, noski, ez baitira hogeita hamar urte alferrik iragan. Hori jakin dugunean, Euskal Talde Parlamentarioan, legealdi haretan talde bardinean jardun zuten diputatuei deitzea erabaki genuen, ekitaldira etortzekoak baziren -ez baziren ez, noski- elkarrekin bazkaldu eta berriketan aritzeko. Erronda egin eta gero, Marcos Bizkaia, Andoni Monforte eta Joseba Azkarraga-k agertu ziguten etortzeko asmoa.

(más…)

Read Full Post »