Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 4 de febrero de 2011

Ihaz, 2010. urtean, Zapatero izan zen gonbidatu nagusia, urtean-urtean, Washington-eko Hilton hotelean ospatu ohi den National Prayer Breakfast izeneko ekitaldian. Aipamen bereziarekin parte hartu zuen Estatu espainiarreko lehen ministroak. Urte horretan, bera izan baitzen jaiaren izar nagusia. Hori dela eta Espainiako komunikabideek informazio ugari eman zuten ekitaldiari buruz. Hogeita hamar kazetaritik gora bidali zuten hedabide espainiarrek, kamara eta kronisten artean, Gosariaren inguruko informazioa jso eta bialdu zezaten.

Abraham Licoln presidentea gogoratzeko eraikitako memorialean

Zapaterok otoitz-egileen aurrean esandako hitzek ere zeresan ugari eman zuten Espainiako iritizi-sortzaile eta tertulianoen artean. Ganorabako diskurtsoa bota zuela, Ebanjelioko esaldi desegokiak aukeratu zituela, sinemenik ez duen pertsona batek ezin zezakeela aipatua bezalako ekitaldi batean parte hartu, hau dela eta hori dela, hamaikatxo gogoeta eta iruzkin egin zen, han eta hemen, Hilton hoteleko saioa komentatuz. Nik neuk ere, pare bat post idatzi nuen gaiari buruz blog honetan (ikus, adibidez, «En Washington DC»; «Un colosal mercado de contactos» eta «El Desayuno: desarrollo y alcalce político», blog honetan, 2010ko otsailean zehar argitaratutako sarrerak)

Aurten ere, traidizioari jarraituz, otoitz-egileen gosaria izan da Estatu Batuetako hiriburuan. National Prayer Breakfast izenburuko ekitaldiaren 59. saioa, hain zuzen ere. Baina aurten ez da Zapatero han izan. Ez gonbidatu berezi gisa, ezta gonbidatu arrunta bezala ere. Madril-eko komunikabideek, haatik, ez dute lerro labur bat ere idatzi, aipatutako ekitaldiari buruz. Tutik ere ez. Espainian gertatzen ez dena edota Espainiarekin zerikusi zuzenik ez daukana, ez da munduan existitzen. Horrela pentsatzen du batek baino gehiagok eta horren arabera jokatzen duela ematen du bere burua informatzaile zintzo eta leialtzat eduki arren. Espainia munduaren bihotza izango balitz bezala. Espainia gauza guztien neurria izango balitz bezala. Urte batean edonor aspertzeko beste idatzi zen, eta hurrengoan ixiltasunik ixilena gauzatu da ekitaldiaren inguruan. Zapatero-k bertan izan duen protagonismoaren arabera, jakina. Hori bai irizpidea!

(más…)

Read Full Post »