Urte bi igaro dira dagoeneko, San Juan egunez, Gaztelugatxeko aitzaren tontorrean eguna argitzen ikusi eta horri buruzko kronika txiki bat idatzi nuenetik (Ikus, «Udako eguzki-aroan», blog honetan, 2010eko ekainaren 24an argitaratua). Ihaz ez nuen esperientzia zoragarri hori bizitzeko aukera. Politikariaren lana kapritxosoa da oso, eta nekez kudeatu ahal izaten dugu agenda norberaren gustora. Aurten, ordea, igandez etorri zaigu kristau-tradizioan udako solstizioa ospatzeko aukeratuta dagoen San Juan eguna, eta ez dut parada hori aprobetxatu gabe utzi nahi izan.
Aurrekoan ere azaldu nuen azaldu, San Juan eguneko argi-egitea Gaztelugatxen bizi izateak zernolako magia daukan. Oraindik ere gauaren iluntasunak inguruabar guztiak estaltzen dituenean, eleizara heldutakoek jotzen dituzten kanpak entzuten dira, han eta hemen, bazter guztietatik giro misteriotsua zabalduz. Bermeotik oinez datozen erromes eta ibiltariak berbetan etorri ohi dira; kemena eta umorea hedatzen. Gau-pasatik zuzenean datozen gazteak ere zarata indartsua ekarri ohi dute. Elkarri agurra ematen dioten ahotsak entzun ohi dura noiz gura: aurten be ez dozue hutsik egin eh?; zu be bai?; hemen, aita-semeok! zelan animatu zarie ba? Datorren urtien be etorteko adorie euki deigula!
Tontorrera heltzea ez da edonolako gauza urtearen edozein unetan, baina lorpen handiagoa bezala sentitzen da, Matxitxako ostetik eguzkiaren lehen izpiak kikuka hasten diren unean. Goian, ez da inoiz jenderik falta. Beti dago norbait, gizonezkoa zein andrazkoa, gaztea ala adinekoa, norbera baino lehenago heldu dena.
Goizeko mezak ere ohiartzun berezia dauka egun horretan. Giza-berotasun nabarmenarekin entzuten da. San Juan egunaren ezagurria baino haratago doan sentsazioarekin; munduko kultura guztietan ospatu izan den -eta oraindik ospatzen den- solztizioak berarekin dakarren esperientzia antropologiko sakonarekin bat egiten duena.
Aupa Josu
Ikusi zaitugu gaur goizien.
U, u, u u, San juanera goaz gu.
U, u, u, u, San juanetik gatoz gu
Erkoreka, cada vez nos da más vergüenza ajena, ver cómo usted sigue apoyando deshacer y romper a la selección española para que usted pueda ver a Xabi Alonso y demás, jugar partidos oficiales contra la Venezuela socialista de Hugo Chávez.
Debe usted de rectificar. Ya sé que su orgullo nacionalista le impide ver la realidad. Los jugadores vascos están orgullosos de jugar en la selección española y de ganar con solvencia a todos los equipos que se les enfrenta. Están batiendo todos los retos. Ayer Francia cayó ante los 2 goles de un giputxi, (y los que le quedan por meter a este enorme tolosarra, contra Portugal). Deje de exigir la disolución de la selección española ¿No ve lo ridículo que es pedir esta tontería?
Pena y asco da ver como a ustedes les gustaría que desapareciera la selección española. Pero no se inquieten, la selección española seguirá a pesar de sus intentos de desprestigiarla e humillarla, sea prohibiendo pantallas gigantes en Bilbao o quemando y abucheando sus símbolos.
De todas maneras no se quejen tanto, siempre y podrán ver a la Selección de Euskadi/ Euskalherria/Euskal Selekzioa (o cómo coño se llame ahora), jugar partidos «de chichinabo» contra la Venezuela socialista de Chávez en navidad.
Bueno tal como van las elecciones vascas, el próximo partido de fútbol de navidad será;
República Socialista de Euskal Herria contra la República Socialista y Bolivariana de Venezuela…
Euskal Selekzioa Orain !
¿Cóoooomooooo? ¿Han quemado y abucheado a Sara Carbonero y a Iker Casillas?
No me lo puedo de creer.
Ya sabe Lehendakari, a obedecer a este sujeto…. o le enviará otra felicitación navideña de lo más cariñosa.