Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 2 de junio de 2012

Eusko Alderdi Jeltzaleak Bermeon eman zituen lehenbiziko urratsetan protagonista izan zirenen azalpen biografiko honetan, ezin dezakegu bazterrean utzi Serafin Albizuri Ozamizen irudi bitxia bezain aipagarria. Albizuri abadea -bere bizitzako azken urteetan lekaide egin zen-Arteagako Gautegizen munduratu zen 1869ko martxoaren 24an. Baina jatorriz bermeotarra izan ez arren, Bermeon eman zituen heldutasunaren garaiko urterik emankorrenak. Bermeon eta Bermeoko jeltzaleen artean, euskalzaletasuna zabalduz abertzaletasuna suspertzen. Gazte-gaztetatik erakutsi zuen ikasketetarako dohea. Mundakan osatu zituen lehen ikasketak eta Orduñako josulagunen ikastetxe ezagunean egin zituen batxiler ikasketak. Bertan -Orduñako jesuitetan- ezagutu zuen Arana-Goiri. Ikaskideak izaki, harreman estua egin zuten Sabinek eta biak. EAJren sortzailea, Serafin baino lau urte zaharragoa zen baina adinaren alde hori ez zen eragozpena izan elkar ezagutu eta bien arteko harremana indaratzen joateko. Gerora, lagun minak izango ziren harik eta Sabin hil arteko urteetan.

Serafin Albizuri, abade jantzita, Bermeon, Federiko Albizuri eta Kontxa Olaziregiren ezkontzan, 1916ko azaroaren 11an. (Euskomedia fundazioaren fondotik hartutako argazkia)

Orduñatik Salamancako seminariora joan zen eleiz-ikasketak osatzen. Zuzenbide Kanonikoan lizenziatu zen 1893. urtean eta handik urte betera, arlo berdineko doktoradutza eskuratu zuen. Abade-izendapena lortu eta berehala, Bermeoko Almike auzora bialdu zuten bertako arimen zaintzan aritu zedin. Urte bete eskas egin zuen zuen Almike-n. 1895 urtea bukatu baino lehen, Santa Maria parrokiara aldatu zuten. Eta bertan iraun zuen 1925. urtera arte. Guztira, beraz, hogeita hamaika urte luze egin zituen Bermeon. Bermeotik Arabako Agurain-era joan zen eta handik gutxira fraile sartu zen. Agurain-eko bidea hartu zuenean, ba omen zeukan buruan abadetzatik frailetzara daraman pausoa emateko asmoa. Urrats horrek, behin eta betiko urrundu zuen Bermeotik. Balmasedan hil zen 1931. urtean.

Euskalzale amorratua izan zen Albizuri. Eta griña horrek eraginda, euskararen egoerari buruzko hainbat artikulu idatzi eta argitaratu zuen, besteak beste, Euzkadi-nEuskal Esnalea-n eta Julio Urkixok zuzentzen zuen Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkarian. «Ezkijaga» izen ordearekin sinatzen zuen sarri. Bere idazki eta lanetan, kezkatuta agertzen zaigu behin eta berriro, euskararen egoerez eta etorkizunez. 1902an, esate baterako, bere atzetik, beste batzuk egingo zituzten gogoetak jaulki zituen aipatu dugun azken aldizkari horretan, alegia, erdaldunen kontrako erasoak baino euskaldunon ardura-ezak eramango duela gura hizkuntza heriotzara:

(más…)

Read Full Post »