Uztailaren hemezortzia da gaur. Data ezaguna Espainian. Ezaguna eta entzute handikoa. Gaurko egunez, duela 75 urte, Errepublikaren kontrako aldarrikapena egin zuen Francisco Franco jeneralak, legaltasunaren aurkako eraso armatuari ekin eta hiru urteko guda odoltsuari hasera emanez. Gero, Alemaniako nazien eta Italiako faxisten laguntzari esker guda irabazi ondoren, askatasunik gabeko lau hamarkada amaiezinetan jarri zitzaigun agintean, demokrazia eta giza-eskubideak zer diren ere ez zekien burnizko diktadura baten buruan.
Euskadin ere zoritxarreko urtemuga-eguntzat dauka, herritarren gehiengoak, uztaileko hemezortziko data hori. Franco-ren aldarrikapen hurak ez baitzuen euskaldunontzat ezer onik ekarri. Gure sena, izaera eta talde-nortasuna adierazteko bide guztiak hertsi zituen frankismoak. Euskara ere debekatu egin zuen luzaroan. Hamaikatxo isun jarri zituzten kalean euskaraz mintzatzearren. Eta haserako galerazpena lasaitu zenean, sustapen barik utzi zuen gura hizkuntza; ahultasunean bizi den hizkuntza orok iraun ahal izateko behar duen arnas-haize barik. Burujabutasunari dagokionez, ordea, lerratuta utzi zuen gure herria; Espainiako lurraldeekin erabat berdinduta. Kontzertua kenarazi Bizkaian eta Gipuzkoan eta Estatutoa lur azpian sartu zuten betiko eta betiko.
Azken egun hauetan, 1936ko uztailaren hemezortzian gertatu ziren egitateen gogorapenean eta analisian jardun izan dute komunikabideak. Asko eta asko diktadura gogorra eta luzearen giltza izan zela gogoratuz. Banakan batzuk, ordea -eskumako prentsak batik bat- frankismoak berak altxamendua justifikatzeko erabili zuen argudio berdin-berdina lotsa barik eguneratuz: Bigarren Errepublika ez zela benetako demokrazia izan eta hainbeste usteldu zuela elkarbizitza, ez zela beste irtenbiderik izan, egoera behar bezala bideratzeko, Franco-k egin zuena egitea baino.
Ez diot nik Franco-ri arrazoirik emango. Ezta urrundik ere. Zilegiztasun demokratikoa Errepublikarren eskuetan zegoen zalantza barik eta Franco-k, Espainian erro sakonak dituen tradizioari jarraiki, goitik eta behera urratu zuen zilegiztasun hori armen mehatxuarekin. Baina euskaldun eta abertzaleok ez genuke ahaztu behar Errepublikaren garaiko urteak ere, oso urte latzak izan zirela guretzak. 1931tik 1936ra bitarteko urteetan, ezkerreko zein eskumako gobernuek –berdin antzekoak izan baitziren horretan- oztopo mota guztiak jarri zizkioten gure autogobernurako gurariari. Ezkerreko alderdiek –Prieto bera buruan zelarik- ez zuten urratsik eman Estatutoaren onespena ahabideratzeko, 1936aren erdira arte. Eta eskumakoek, berriz –Gil Robles-en aintzindaritzapean- muturra erakutsi zioten beti euskaldunen autogobernurako egitasmoari. Eta hori guztia gutxi balitz, batzuk zein besteek, gogor jazarritu zuten euskal abertzaletasuna, alkate jeltzaleak kargutik kenaraziz, udalak eten eginez, ekitaldiak debekatuz, egunkariei zensura ezarriz, militanteei isunak jarriz, eta baten baino gehiagotan, jelkideak atxilotuz. Ondo irakurri duzue bai, jelkideak atxilotuz; noiz gura harrapatzen baitzituzten eta espetxera eramaten. Errepublikako hura ez zen, bada, esperientzia baikorra izan euskaldun eta abertzaleentzat. Estatutoa guda hasi ostean lortu zuten. Eta ordura arte, ahalegin guzti-guztiek egin zuten porrot.
Azken asteburu honetan, Lauaxeta olerkariaren artikulu batzuk irakurten ibili naiz. Errepublika garaian Euzkadi egunarian, Zirika tituluko atalean argitaratutako idazkiak dira. Idazki horietan, maiz aipatzen, nabarmenarazten –eta kritikatzen- ditu Lauaxetak Errepublikaren abertzaleekiko gehiegikeriak eta hutsune demokratikoak. Estepan Urkiaga olerkariaren artikulotxo horiek, Errepublikaren alde ilun eta beltzenaren izpilu argia dira. Abertzaleek bizi zuten esperientzia gogorra garden-garden erakusten baitigute. Hona adibide batzuk.
Gobernadore zibilak abertzale bati bostehun pezetako isuna jartzen zionean –eta sarri gertatzen omen zen hori sasoi batean- ironia zorrotzarekin egiten zuen iruzkina Lauaxetak:
“Bostehun laurleko zer ziran be ez ekienak oraingoan ikasiko dabe. Besterik ez da entzuten. Ohetik jagi ordukoxe, otoiak baino lehenago neure kolkorako dinot: bostehunekoa etorriko ete jat? Lehenago eta orain eguneroko ogia eskatuten genduan, baina orain tentazinorik barik, bostehun laurlekoko galenatik aldendu gaizala eskatuten deutsagu geure betiko Jaunari”.
Aipamen konkretuak ere egiten ditu bere salaketa idazkietan. Hona hemen gogoratzeko moduko bat:
“Aitzol agurgarriari bostehun laurlekoko isun bi leporatu deutsez. Txindi asko baleuko be. Yakintza aterateko hobeak eta beharragoak dauz laurleko horreek. Txarragoa izango da Artola jaunak beste bostehun laurleko kendu gura badeutsez. Oraingoan aberastuko dira espainiarrak”.
Beste behin, Laiseka gobernadorearen errepresio-zaletasuna eta batzokien kontra zeukan obsesioa aipatzen zuen:
“Laisekatxu eta bere adiskideak zetan joan diran Madrilera jakin dogu. Euskadiko batzoki guztiak itxi erazo egin behar ei jakez abertzaleai. Eta Casares Quirogari euren asmo hau azaldu ostean, viva la democracia hots egin ei dabe”.
Abertzaleen atxiloketak eta espetxeratzeak ere gogoko ditu Lauaxetak iruzkin kritikoa egiteko:
“Bermeon –idazten zuen behin- bolanderak jaurti dabezalako, hiru gizon espetxeratu dabez. Eta txindegietan lapurketa galantak egiten dabezanak aske dabilz”.
1933ko uztailean, beste hau argitaratu zuen:
“Bizkai Buru Batzarrekoak atxilotuta euki dauz ordu luzeetan. Zergaitik? Berak be ez daki zegaitik, holatxe otu jakolako baino. Espainiako legediak ez ete dino, ba, ezin atxilotu daikela jaurlariak epailearen eskuetan imini, bai, ostera? Hori egia izango da, Sevillan edo, baina Euskadin ez dago holakorik. Hemen gura dabena egin dabe eta kitu. Epaileak, barriz, errurik ez dau aurkitu BBBkoak argitaratu eben idazkian”.
Bi aste geroago salaketa berdinarekin zetorkigun olerkaria. Humorea galdu barik: “Abertzale batzuk espetxeratu deuskuz. Ondo dago. Espetxera doan bakotxak lau geuganatuten dauz. Zabalkunderako biderik onena”.
Ikusten denez, abertzaleontzat, Errepublikaren bizikizuna ez zen lore tokitik pasiatzen ibiltearen modukoa. Ezbeharrak jasan genituen orduan ere. Agintarien eta alderdi politiko nagusien erasoak eta gehiegikeriak.
Kontua da, Errepublikako ilun-argiak, erabat beltzitu zirela frankismoa nagusitu zitzaigunean. Eta Franco-peko negarrek aurretik bizi izandako ezbehar guztiak ahaztuarazi zituela.
Ez zaizu arrazoirik falta, Josu, Luis Aranak argi asko esaten zuen ez genuela espainiarren arteko guda batean parte hartu behar. Batzuk eta besteak jarrera berdin xamarra hartu zuten abertzeleekiko.
Eskerrik asko hau idazteagatik Josu. Eutsi!
Señor Ercoreca, creo que malversa su talento escribiendo en ese dialecto rústico, tan entrañable para los españoles, que amamos todo lo que es fruto de nuestra nación, pero tan inhábil para los conceptos complejos y abstractos. Escriba en la lengua común de los españoles, y seguro que sacará más partido de sus cualidades, amén de que rendirá un merecido homenaje a España
Curro, ¡pues va a ser que no!
Si algo no es el euskera es un dialecto. El euskera es una lengua muy antigua del que no se conoce su origen.
Lenguas romances, o sea – dialectos del latín- son otras: como el español, portugués, italiano, frances, etc…y sin embargo a nadie se le ocurriría llamarles dialectos.
Por minoritaria que sea, el euskera es una lengua española y su uso también rinde homenaje a esta España democrática y plural.
El euskera como el galego y el catalá tiene un claro y merecido encaje constitucional.
¡Un poco de respeto!
Estimado Curro. Es ya la enesima vez que me veo en la obligacion de recriminarte (con Pasajes&Bidasoa lo he tenido que hacer, tambien, en mas de una ocasion) por el despectivo tratamiento que deparas al vascuence en tus comentarios. A los votantes del PP, como tu y como yo, la suerte del vascuence nos importa un comino. Ni lo sabemos, ni lo vamos a aprender, ni vamos a hacer el mas minimo esfuerzo para que lo aprendan nuestros hijos. Ya tenemos suficiente con el castellano (la lengua patria) y con el ingles. Pero una cosa es que el vascuence nos la traiga al pairo y otra que lo reconozcamos publicamente. Hay que cuidar las formas y hacer como que nos importa, aprovechando el viaje para dejar claro que si se puede hablar y escribir en lengua vasca sin que te pongan una multa es graciad a la generosidad de lo democracia española, la monarquia y todo eso. Cuida tus formas, por favor, que dentro de poco tenemos eleccioned y no tenemos que perder ni un solo voto.