
Bakioko batzoki berriaren aurrean
Gaur goizean, bertso saioa izan dugu Bakion. Bi bertsolari gazte etorri zaizkigu Batzoki zabaldu berrira, inaugurazioa ospatzeko antolatu diren ekitaldiei, kutur usaina ematen.
Munitibarko alkatea eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolarien ataleko arduraduna izan ditugu bertsotan.
Saio laburra baina entretenigarria eman digute.
Beste gai askoren artean, Batzokiaren erronkak azaldu dizkigute kantuz eta errimaz.