Gaur, Manuel Irujo fundazioak urtean-urtean banatzen dituen sarien emaitza ekitaldia ospatu da Lizarran. Eta urteroko ohiturari jarraituz, hantxe izan gara Iñaki Anasagasti eta biok, Koldo Viñualesen deiari erantzunez.

Aita Juan Jose Agirre eta biok, gaur, Lizarran
Aurten Juan Jose Agirre Lazkaoko beneditarra izan da saritua. Ondo saritua izan ere. Lan izugarria egin baitu Agirrek, azken lau hamarkadetan, Euskal Herriko gaur egungo historia osatzeko ezinbestekoak diren -eta izengo diren- dokumento eta agiri mota guztiak biltzen.