Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 20 de junio de 2009

Diputatuen Kongresuan, iritzi eta jarduera ezberdin askotako alderdiak daukagu jarlekua. Eskerrekoak, eskumakoak eta erdi-erdikoak. Zentralistak eta deszentralizazioaren aldekoak. Espainiazale amorratuak eta espainolaz beste nazio bat aldarrikatzen dugunak. Kolore askotako esparrua da Kongresuko borobil erdia. Anitza da, benetan, aburu eta jarreretan, Kongresuak darion irudia.

Baina elkarrengandik urruntzen gaituzten ezberditasun guztiak bazterrean utzi eta denok bat egiteko gai izan gera, atzo, terrorismoaren kontrako aldarrikapen adostu baten inguruan. Demokrazia eta indarkeria elkarren kontrakoak dira. Uztarezinak dira. Ezkonezinak. Indarkeriz ari denak ezin du demokraziaz jokatu, demokraziak, berez, giza eskubideak onartu -horien artean bizitzarako eskubideak aparteko lekua jokatzen duelarik- eta elkarrenganako begirunea eskatzen duelako. Elkar ondo hartzen ez badugu, nekez osa dezakegu gizarte zabal, paketsu eta demokratikoa.

Atzo arratsaldean, Diputatuen Kongresuan, alderdi politikoak eta gizarte erakundeek izan genuen agerraldiaren irudia.

Atzo arratsaldean, Diputatuen Kongresuan, alderdi politikoak eta gizarte erakundeek izan genuen agerraldiaren irudia.

Madrilgo Gorteetan dihardugun talde parlamentarioek, bakoitzak dituen ikuspegi berezietatik ganez egiteko gaitasuna izan dugu, indarkeriaren kontra denok batera, pankarta berdinaren atzean agertzeko. Pakea lehenbiziko urratsa da ibilbide demokratikoetatik aurrera egiteko. Urrats hori ematen ez bada, bere atzetik etor daitezkeenak ez dute ezer balio.

Read Full Post »