Eusko Alderdi Jeltzaleak Bermeon eman zituen lehenbiziko urratsetan protagonista izan zirenen azalpen biografiko honetan, ezin dezakegu bazterrean utzi Serafin Albizuri Ozamizen irudi bitxia bezain aipagarria. Albizuri abadea -bere bizitzako azken urteetan lekaide egin zen-Arteagako Gautegizen munduratu zen 1869ko martxoaren 24an. Baina jatorriz bermeotarra izan ez arren, Bermeon eman zituen heldutasunaren garaiko urterik emankorrenak. Bermeon eta Bermeoko jeltzaleen artean, euskalzaletasuna zabalduz abertzaletasuna suspertzen. Gazte-gaztetatik erakutsi zuen ikasketetarako dohea. Mundakan osatu zituen lehen ikasketak eta Orduñako josulagunen ikastetxe ezagunean egin zituen batxiler ikasketak. Bertan -Orduñako jesuitetan- ezagutu zuen Arana-Goiri. Ikaskideak izaki, harreman estua egin zuten Sabinek eta biak. EAJren sortzailea, Serafin baino lau urte zaharragoa zen baina adinaren alde hori ez zen eragozpena izan elkar ezagutu eta bien arteko harremana indaratzen joateko. Gerora, lagun minak izango ziren harik eta Sabin hil arteko urteetan.

Serafin Albizuri, abade jantzita, Bermeon, Federiko Albizuri eta Kontxa Olaziregiren ezkontzan, 1916ko azaroaren 11an. (Euskomedia fundazioaren fondotik hartutako argazkia)
Orduñatik Salamancako seminariora joan zen eleiz-ikasketak osatzen. Zuzenbide Kanonikoan lizenziatu zen 1893. urtean eta handik urte betera, arlo berdineko doktoradutza eskuratu zuen. Abade-izendapena lortu eta berehala, Bermeoko Almike auzora bialdu zuten bertako arimen zaintzan aritu zedin. Urte bete eskas egin zuen zuen Almike-n. 1895 urtea bukatu baino lehen, Santa Maria parrokiara aldatu zuten. Eta bertan iraun zuen 1925. urtera arte. Guztira, beraz, hogeita hamaika urte luze egin zituen Bermeon. Bermeotik Arabako Agurain-era joan zen eta handik gutxira fraile sartu zen. Agurain-eko bidea hartu zuenean, ba omen zeukan buruan abadetzatik frailetzara daraman pausoa emateko asmoa. Urrats horrek, behin eta betiko urrundu zuen Bermeotik. Balmasedan hil zen 1931. urtean.
Euskalzale amorratua izan zen Albizuri. Eta griña horrek eraginda, euskararen egoerari buruzko hainbat artikulu idatzi eta argitaratu zuen, besteak beste, Euzkadi-n, Euskal Esnalea-n eta Julio Urkixok zuzentzen zuen Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkarian. «Ezkijaga» izen ordearekin sinatzen zuen sarri. Bere idazki eta lanetan, kezkatuta agertzen zaigu behin eta berriro, euskararen egoerez eta etorkizunez. 1902an, esate baterako, bere atzetik, beste batzuk egingo zituzten gogoetak jaulki zituen aipatu dugun azken aldizkari horretan, alegia, erdaldunen kontrako erasoak baino euskaldunon ardura-ezak eramango duela gura hizkuntza heriotzara:
«Gabiltzaz nastaurik euzkeldun edo euzkeradun geyenok, erdeldunakin ala erdeltzaliakin…eta geure euzkerea doya, lots beterik, igeska geugandik. Laster gaur baño maitetasun geyago ezpadau idorotzen geure artian, ilgo da. Eta autortu biarko dogu geu-geronek erijotzia emon dautsagula. ¡Auxe bai dala zorigaiztua!
Biarbada itandu naike noronok: ¿Zergatik esazu euzkedunak beraek ilgo dabela euzkeria: ta ez arrotzak edo erbestetarrak? ¿Ez dabe onek, ba, alegin ixukor ta zitalak egiten bera azpiratu, betu ta suzitzeko? Bai noski ta egiz; baña alperrikuak ixango litxatekez euraen alegiñak euzkeldunik bera maitetan ba-genduke benetako maitasunaz»
Liburuxkaren bat ala beste ere argitaratu zuen Albizurik. Aita Santi Onaindiak, honako bi hauek aipatzen ditu bere Euskal Literaturari buruzko lan mardulean: Josu´ren Bijotz Deunari Bederatzi-urrena eta Alboniga´ko Ama Deunaren Bederatzi-urrena; azken hau, Bermeoko Gaubeka irarkolan, 1925. urtean argitaratua.
Baina euskalzalea ez ezik, abertzalea ere bazen Albizuri abadea. Abertzalea izan behar baitzen 1902. urtean, artikulu berean -Bermeon sinatutako artikuluan, esan dezagun bidenabar- aurkitzen ditugun hauek bezalakoak idazteko:
«Euzkel irakastoleak dira, ba, biar-biarrezkuak, geure elia garbitu, eutsi ta zabaltzeko Euzkadiko bazter gustijetatik. Euzko seme orok egin biar dogula alegiña, esaten dogu, eurak irasteko geure erri gustijetan. ¿Zertarako ete da geure dirua orretarako ixan ezik? Geure Euzkadi sei laterrijak, Araba, Gipuzkoa, Laburdi, Nabarra (goikua ta bekua) ta Bizkayak dabezan diruak ixan dedizala geure euzkera zar ta aberatzaren aldez, bera itz-egiteko eta exateko be zorijondunak emen bian eta gero goyan»
Bermeora heldu eta berehala egn zituen harremanak herriko jeltzaleekin. Lehenbiziko Batzoki Bermeotarra zabaldu zenean, 1899an, inork ez zuen jeltzaleen jai hori ospatzeko mezarik eman nahi. Udalak -jauntxo liberalen menpean zegoen udalak- Batzokiaren kontrako jarrera hartu zuenez gero, herrian, ez abadeak ez eta fraileak ere ez ziren ausartu meza ematen. Baina garai hartan pentsaezina zen horrelako ekitaldi bat, ospakizunaren haseran meza bat entzun barik antolatzea. Are gutxiago oraindik euren burua kristau zintzo eta bete-betekotzat zeukaten jeltzaleentzat. Horrela bada, euren burua umezurtz ikusirik, Serafin Albizurirengana jo zuten jeltzaleek laguntza eske. Bazekiten, jakin ere, Albizurik ez ziela hutsik egingo. Eta horrela izan zen. Bera igo zen Almike-ra, hango parrokian eleiz-ospakizuna egiten. Hara egun hartako kronika batek horri buruz esaten diguna:
«Don Serapiñ Albizuri jaunak (len Almikako kura edo arima-zain da gaur Santa Mariako koajutore danak) euskera garbian berba egin euskun Eleizan meza-bitartean, da erakutsi eban euskaldunak antzina eukezan sinizte edo fedea ta ekandu edo costunbreak gaur biztu bear direala. Egi andiak esan euskuzan abade gazte euskaldun on onek, egi andiak. Gure egitadeak aren berbakaz bat egingo balira, zorionekoak gu”
XIX. eta XX mendeen artean zubi lana egiten duten urteetan, eskutiz ugari jaso zuen Albizurik Sabin Aranarengandik. Eta idatzi ere idatziko zion gutunik, seguru asko, EAJren fundatzaileari; baina hauek ez ditugu hain ezagunak. Sabinek Albizuri lagunari bidalitako eskutitzetan -Sabino Arana fundazioaren artxiboetan aurkitu daitezke- gai diferenteak jorratzen dira: Hondarribi eta Hendaiako euskalzaleen biltzar edo kongresu famatura bere izenean joateko eskatzen dio batzuetan; besteetan, ordea, Abiñako eleizan, San Antonioko meza eman eta sermoiaz arduratzeko. Kartzelako bizitzako gora-beherak ere aipatzen dira aipatu gutunetan. Eta beste gauza asko. Eskutitzetan erabilten duen tonoari begiratuz gero, konfidantza handia zegoela bien artean ikus daiteke. Gazte-gaztetatik ezagutzen direnen artean somatu ohi den konfidantza.

Beheko lerroan, ezkerretik hasita hirugarren lekuan dagoena da Serafin Albizuri (fondo berdinetik hartutako argazkia)
Euskaltzaleen biltzarrari buruzko batean, esate baterako, honako ixileko kometario hau egiten dio Azkueri buruz: «Leí en un periódico de Madrid que Azkue lo había presidido. Desde entonces, no me choca el silencio ¡Es tan amigo ese buen hombre de matarlas callando»
Gehiago dira, ordea, Abiñako jaiari buruzkoak. Hona hemen 1899ko ekainaren 8an honi buruz idazten diona:
«¿Quieres encargarte tú del sermón de San Antonio en Abiña el 13, martes? Cordialmente te agradecería. Si no puedes, ve si acepta el cometido el párroco de Santa Eufemia, previniéndole que nada hable de España ni por pienso […] Si es el párroco dicho el que se encarga, deberás prevenirle que, para citar a San Antonio, diga siempre Deun – Andoni Deuna, en vez de San Antonio – Santua. Con esto basta. Y ello es necesario porque tanto en los 13 martes como en la Novena se ha empleado esa forma»
Hiru urte geroago, gai honi buruz idazten dio berriz ere. Oraingoan, espetxetik. Baina betiko kemena galdu gabe: «Quedas encargado del sermón euzkérico para el día de Deun-Andoni gastia en Abiña» Eta handik egun batzuetara, baiezko erantzuna jaso ondoren, zera gehitzen dio Sabinek Bermeoko lagun minari:
«Felicidades el día de Deun-Andoni, y no es equivoquéis en la petición; no pidáis que me den la libertad, sino que, libre o preso, en un castillo o en Fernando Poo, allí donde Dios permita que me pongan, sea para gloria suya y salvación de las almas. […] Hasta ahora hemos sacado algún provecho con ser traído yo a la cárcel. Por algo más, estaría con mucho gusto aquí contento hasta otro verano […] Saluda en mi nombre a nuestros correligionarios a que sigan cumpliendo con su deber patrio […] En tu sermón no te olvides de las costumbres; no te olvides de aquellas y costumbres y de aquellos males sociales d elos que ningún predicador se acuerda».
Kartzelako bizimoduari buruzko aipamenak ere ez dira falta gutunetan. Konfidantzazko giroan beti ere. 1902ko irailean, espetxean halabeharrez egin behar duen denbora ahalik eta hobeen aprobetxatzeko asmoa agertzen dio:
«Si como creo, esto se alarga y paso aquí el invierno, voy a procurar ir trayendo de casa los libros necesarios. Los cuadernos y apuntos me será más difícil hacer que me los traigan. Varias veces he estado tentado de pedir permiso a la Audiencia para ir a casa y traer libros y cuadernos. Si viviésemos en una nación culta, por ejemplo, en Norte América, lo haría, pues tendrían muy presente que el tiempo es oro y es lástima lo pierda miserablemente mientras estoy aquí. Seguramente que me lo autorizarían. Pero aquí, le tendrían a uno por loco si lo pidiera. Y los tontos son ellos, que no saben salirse de la rutina, de lo que siempre han visto de los moldes fijos trazados por el rutinario vulgo. Con ponerme a la zaga un policía o dos, o si quisieran un guardia civil a cada lado, y aun atadas las manos con esposas, todo asegurado. Sería cuestión de un día. Luego volverían acá y la audiencia satisfaría los deseos de los caciques de seguir teniéndome en la cárcel y yo aprovecharía el tiempo. Y todos contentos.»
Albizuriri idatzitako gutunetan, Sabinek maiz ematen dizkio goraintziak hain maitagarriak zituen Bermeoko jelkideentzat. «Recuerdos a los patriotas» esaten dio 1902ko abuztuaren 19an. Eta urte bereko irailaren 16an izen-abizen eta guzti aipatzen ditu Bermeoko bere jarraitzaileak:
«Mis afectuosos recuerdos a Ispizua, Arzadun, Amali, Orbeta, Venancio y demás concejales y buenos patriotas y amigos, y a don Juan, a quien le dices que pronto le escribiré en contestacion a su grata»
Bermeoko sabindarrentzat, zubi eraginkorra izan zen Albizuri EAJren fundatzailearekiko harremanetan. Eta Sabin hil osten ere, jelkidetza leialean jarraitu zuen Albizurik Bermeon. Datarik gabeko Bermeoko bazkideen zerrenda batean, hitzez-hitz aipatzen da «Serafín Albizuri Pbro», beste jeltzale hauekin batera: Angel de Zabala, Tomás de Arketa, Francisco de Bastarrechea, Evaristo de Etxebarrieta, José Antonio de Jaureguizar eta José Manuel de Yspizua.
Euzkadi egunkaria martxan jarri zenean ere, 1912an, bera izan zen obligazio famatuak erosi zituenetako bat.
Abadeari dagokion lekua galdu barik, ahal zuen guztian lagundu zien Albizurik Bermeoko jeltzaleei. 1913an, esate baterako, aurreko urtean gertaturiko galernak arrantzaleen arteak eragin zituen heriotzak direla-eta, bildutako dirua hildakoen alargunen artean banatzeko orduan gertatu ziren iztiluetan, Albizurik -eta herriko arziprestea zen Quintin Goikoetxeak, hau ere abertzale zintzoa- Alderdiarekin batera jokatu zuten. Udalak, diruaren banaketaz arduratzeko sortu zuen batzordera sartu zituen abade biak. Junta magna izen ponposoa jarri zioetan batzordeari. Baina udalaren jardunak, bazterrean utzi zuen batzordea hein handi batean. Hori dela eta, Albizurik eta Goikoetxeak boikota egin zioten batzordeari. Eta zinegotzi dinastikoak kexatu zirenean, honako erantzuna eman zien Euzkadi egunkari jeltzaleak:
«¿No recuerdan los señores Uranga y Oxinaga que la expresada junta magna fue nombrada para recibir y repartir los donativos, como se consigna en la comunicación que a la vista tenemos, dirigida por la Alcaldía, el 17 del pasado Agosto, a uno de los junteros y que le sirve a éste de credencial?
¿Y qué ha ocurrido después para que a esa Junta (formada por personalidades tan respetables como los señores arcipreste y párroco de Santa María) se le haya despojado de las atribuciones conferidas por el Ayuntamiento, ya que tal Junta magna no se ha hecho cargo del dinero recaudado, ni ha intervenido en los repartos, y que su misión se quedó reducida a la redacción de unas bases de reparto, para el mejor cumplimiento de su cometido y cuyas bases modificó el Ayuntamiento a su capricho?»
Handik egun batzuetara, bildutako diruaren zati bat banatu zenean, ekitaldian parte hartzea erabaki zuen EAJak. Eta Amanzio Urriolabeitia bidali zuen bere izenean. Orduan bai, Goikoetxea eta Albizuri ere bertaratu egin ziren.
Urte bereko irailaren 14an jai handia ospatu zuten jeltzaleek Bermeon. Bizkaiko leku askotako abertzaleak inguratu ziren -errepidez zein itsasoz- antolatutako jaiaz gozatuz, bermeotarrei euren hurbiltasuna eta solidaritza erakusteko. Jaia egituratzeko antolatu ziren ekitaldien artean -pilota partiduak, estropadak, euskal dantzak, euskal musika eta abar- euskaraz idatzitako testuen irakurketa publikoa sartu zen. Haurrentzat aurrikusitako ekitaldia zen; lehiaketa bat. Zeinek hobeto irakurri hari ematen baitzizaion saria. Epamahaia, Anjel Zabala eta Luis Eleizalde euskalzale abertzale ezagunetik batera, Goikoetxea eta Albizuri herriko abadeek, osatu zuten. Ikusten denez bada, abadetzari dagozkion eginkizunetan huts egin barik, leial eta jator aritu zen Albizuri eskura zeukan guztian Bermeoko jeltzaleei laguntzen.
Para Furundarena:
A mí la selección de Euskal Herría me importa una caca de pato. Lo mismo me da que gane a Venezuela en Navidad o que pierda en cualquier otra fecha contra otra que se preste a hacer el paripé en San Mamés. El caso es llenarse los bolsillos a costa de los vascos; A eso vienen estos sinvergüenzas.
Esto ni es selección ni es nada, da más risa que la selección «nacional» de Andorra o Gibraltar. Pero bueno, si todavía hay energúmenos dispuestos a deshacer a la brillante selección española para que así el Erkoreka y el Ortuzar puedan dormir tranquilos; hacedlo. Cosas más tontas hemos hecho los españoles, perdón: los ciudadanos del estado español.
He de reconocer que lo que hagan otras selecciones «nacionales» cómo la gallega, catalana, valenciana, murciana, castellana, andaluza, riojana, navarra… (Así hasta 17) me importa una mierda cómo Euskadi de grande.
Pero claro, sí así el Erkoreka o el Errekondo se pueden hacerse fotos como si fueran los ultrasur, junto a los leones del Congreso con bufandas y pancartas ¡Bienvenida sea la tontería! Siempre habrá algún idiota que se crea la milonga ésta de las selecciones. Al menos veremos al Zanpantzar por el campo de fútbol (eso que nos llevamos).
Pobres vascos, a qué nivel de imbecilidad hemos llegado. Cuando en un futuro se estudie estos tiempos que estamos pasando, les parecerá increíble todos estos sucesos; más propios de un esperpento de Ramón del Valle-Inclán que de la realidad.
Epílogo: Todavía me sigo riendo con las cosas que decía el bobo del Aduriz… ¡qué tío más cachondo! Mejor dedícate a jugar al fútbol,que para el raciocinio todavía estas muy verde, majete. Tanto jugar al fútbol y no sacarte ni la secundaria no puede ser bueno.
http://www.minutodigital.com/noticias/2010/10/06/el-judador-separatista-vasco-aduriz-encantado-de-jugar-con-la-seleccion-espanola/
Ya siento: no soy capaz de leer en vascuence ( a pesar de ser nacida en San Sebastián), y no entiendo este comentario de hoy. Supongo que el enlace que voy a poner no pega nada en el contexto, pero menos pegaría en los hilos de fútbol.
Es un enlace a un artículo fabuloso de Aurelio Arteta ayer..
http://paralalibertad.org/¿arrepentirse-es-humillarse/
Es una pena, Josu, que autorices la publicación en tu blog de comentarios ridículos de tipejos ridículos como el que firma, después de haber cambiado de nombre unas 20 veces, como la tía Tula de Miguel de Unamuno. Es un progreso diablo, ignorante y zafio que nunca aporta un argumento sólido. Siempre se limita a insultar, denigrar y descalificar desde una posición ególatra (que no se comprende, dado su ínfimo nivel intelectual) y rabiosamente españolista ( que tampoco se comprende, dada la ínfima consideración que ultimamente tiene España en el escenario europeo e internacional).
Ahora ya sabemos que la seleccion de fútbol de Euskal Herria le Importa una caca de pato. Literal. Y para hacer una aportación intelectual tan brillante como esa, escribe un folio y medio de memeces incoherentes, de las que solo sobresale un patético ímpetu faltón e insultante.
De la seleccion española de fútbol no dice nada, evidentemente.
Yo creo que deberías vetar la publicación de comentarios de tan baja estofa. Más aún después de comprobar el lío que este botarate, con su manía de cambiar de nombre, ha montado con Lorenzo Espinosa, a quien no tengo el gusto de conocer, pero estoy seguro que es mucho más merecedor de respeto que el que risible personaje que se emboza con el nombre de Miguel de Unamuno.
Tampoco se por qué razón se mete ahora conmigo si yo no había escrito comentario alguno en este post.
El alma de inquisidor y de censor, que tienen algunos en este BLOG, es de lo más inquietante…