Zurrunbilo handia sortu da azken egunotan, Espainiako II Errepublikaren aldarrikapenaren urte urrena dela eta, euren burua abertzaletzat daukaten batzuk, kolore gorria, horia eta morea duen bandera ezaguna hartu eta herritarren aurrean astindu, kalean gogoz erakutsi edota udaleko mastilean eskegi dutelako. Alcala Zamora eta Azañaren Errepublika, demokrazia aurrelaria eta garatuaren eredua delako egin omen dute hori. Horrela esan dute behintzat. II Errepublika omenduz -adierazi dute- demokraziari berari egiten omen zaio omenaldia.

Errepublikaren garaian, Larrinagako espetxean atxilotutako jeltzaleekin sortu zen batzokiaren menbretea.
Aurka azaldu direnek, ordea, zera argudiatu dute: II Errepublikako bandera hori gaurko gorri-horia bezain espainiarra dela. Errepublikarra, bai, baina espainiarra. Eta abertzale batek ezin dezakeela bandera espainiar bat gogo onez erakutsi eta astindu.
Frankismoaren mendizulo ilun eta luzeak, guda aurretik gertaturiko gauza asko eta asko ahaztuarazi zigun euskaldunoi. Eta zer esanik ez abertzaleoi. Gauza ahula da memoria eta are ahulagoa da oraindik errepresioak gogoratze hutsa delitu bihurtzen duenean.
Baina dikaduraren latzak, izan zuen izan beste ondoriorik ere. Besteak beste, iritzi oker bat zabaldu zuen gure artean: Franko etorri baino lehenagoko denboretan, dena izan zela eztia, goxoa eta zuzena garai hartako abertzaleentzat. Hots, Errepublikaren joko zelaia, erosoa, erraza eta anaikorra izan zela euskal naziozaleentzat.
Azken hau, ordea, neurri batean bakar-bakarrik baiezta daiteke. Uka ezina da, alde batetik, Errepublikak haize freskoa ekarri zuela politikara, Alfontso XIII erregearen eta Primo de Ribera diktadorearen ustel kiratsa bazterrean utziz. Horrela da hori, eta ezin diezaiokegu bueltarik eman. Baina esandako horrek ez du esan nahi -ezta urrundik ere- garaiko abertzaleek, politika askatasun osoz egiteko aukera izan zutenik. Aitzitik, orduan ere, jazarrituak izan ziren eta behin baino sarriagotan, isunak, zigorrak eta kartzelaratzeak jasan behar izan zituzten. Errepublikak gogor ekiten zuen men egiten ez ziotenen kontra eta hainbat abertzale kartzelaratu zituen, edozein aitzaki oinarri gisa hartuta: kaleko bakea urratu izana, kargu publikoen agintea kolokan jarri izana, Errepublikaren kontra jardun izana… eta abar. Larrinagako espetxean hamaikatxo jeltzalek igaro zituen, Errepublikaren denboretan, egunak, asteak eta hilabeteak. Orain baino lehenago nabarmenarazi dudanez (ikus, besteak beste, «Uztailaren hemezortziak, Errepublikaren garaian bizi izandako ezbeharrak ahaztuarazi zituen«, 2011ko uztailaren 18an argitaratutakoa) Bizkai Buru Batzarrak berak ere epealditxoa igaro zuen espetxean atxilotuta.
Une batean -1932 y 1933 urteen artean gertatu zen hau- kartzelan zituen bazkideak askotxo zirela ikusirik, presoen aldeko batzordea sortzea erabaki zuen EAJk: Abertzale espetxeratuben aldeko batzordea edo Comisión pro-presos nacionalistas. Are gehiago, ironiaz jositako keinu baten bidez, Larrinagako espetxean batzoki bat eratzea erabaki zuen Bizkai Buru Batzarrak: Larrinaga´ko Eusko Batzokija. Espetxean zeuden bazkide jeltzale guztiak biltzen zuen batzokia, alegia.

II Errepublikaren garaian espetxeratutako jelkideen aldeko batzordeak bere idazkietan erabilten zuen menbretea. Lau burua ikusten da bertan, eta espetxearen burdinak.
Gero, 1934ko urriko greba iraultzailearen ostean, ugaritu egin ziren abertzaleen kontrako debekapenak, jazarpenak eta isunak. Ikurriñaren koloreekin jantzita joatearren, jelaren irudia solapan eramatearren, gora Euskadi askatuta aldarri egitearren… edozein txikikeritan oinarritzen ziren agintari errepublikarrek jeltzaleei ziri egiteko eta alderdiaren lanari oztopoak jartzeko.
Ikusten denez, bada, ez zen erraza izan -ez horixe!- abertzaleek Errepublikan barna egin behar izan zuten ibilbidea. Eta aipaturiko arrastoak, neurri handi batean bahintzat, abertzaleen memoriatik ihes eginda daudenez, noizean behin gogora ekartea komeni da, une orotan, nor zer den eta zer zer den jakin dezagun.
Gora Espainiaren III Errepublika!! Eta gero denok espainiarrak. Baina zer egingo du orduan Errekondok? Juan Karlos erregearekin lortu dituen harreman ezin hobeekin, ze pena handia orain dena bertan behera utzi beharra.
Barregurea eman digu BILDU eta AMAIUR taldeetako jendea espainiako bandera batekin poz-pozik ikusteak. Nabarmena da ezker joera, abertzale joeraren aurretik jartzen dutela. Zer izango ote da egunean-egunean eskatzen duten Euskal Herria sozialista hori? Beldurra emante dit.
Sr Ercoreka echo de menos su critica mordaz y a la vez sibilina sobre los ultimos acontecimientos de los borbones , nieto y su «aitite». No se si es porque este tema se lo dejas al bueno de Anasagasti , pero al margen de esto ahora Josu , eres nuestro primer espada en Madrid , por tanto creo que ahora te tocaba decir algo al respecto. Sin mas recibe un cordial saludo.
Cojonudo, Josu. Lo has bordado. Un artículo excelente y clarificador que deja las cosas en su sitio. Lo sorprendente es la simpleza con la que los amayures se han plegado a la corriente favorable a la República española. Les debe seducir el Pacto de San Sebastián.
Barrena, Rufi, Txelui, Otegi, urde zikinak, traidore zitalak, sortzen dituzuen nazka eta gorrotoak mugak gainditu dituzte, presoek eta herriak erantzunen dizuete !!!
Zoazte infernura putakumeak
No sé sí a los de Maya les seduce lo de San Sebastián. Lo que sí sé es lo que os seduce a vosotros: El Pacto de Santoña..
Jendeak ikus dezala ze garai latzak bizi zituen EAJk. Herri honen ondo-ondoan beti egon den alderdi bakarra.
A los españoles fascistoides como SGQMQ, lo que les mola es el general Mola y el alzamiento del 18 de julio de 1936.
1.» Herriaren aberastasun guztia, horren formak eta titulartasuna edozein motatakoak izanik, interes orokorraren menpe dago.»
2.» Jarduera ekonomikoan, ekimen publikoa aitortzen da. Legearen bitartez sektore publikoari oinarrizko baliabide edo zerbitzuak erreserba dakizkioke, batez ere, monopolio-kasuetan; era berean, enpresen gaineko esku-hartzea erabaki daiteke, interes orokorraren arabera hori beharrezkoa denean.»
1978-eko EK (Inbutu Legea), 128 atala.
Bai Donatien, eta 103.1 atalaren arabera Administrazioak interes orokorra objetibotasunez zerbitzatzen ditu eta legearekiko menpekotasun osoz jardun du. Kristina Fernandezek inoiz egin ez duena.