Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 7 de abril de 2012

Patxi Lopezek eta bere lagun minak, Antonio Basagoitik agindu bazuten, ez zuen, seguru asko, eguraldi txarragorik egingo. Euri lanbroa izan dugu goiz osoan, bota eta bota. Noizean behin, horrez ganera, zaparrada oparoa egiten zuen. Goitik eta behera busti-busti eginda uzten duten horietakoa. Eta hori guztia gutxi balitz, haize freskoa ere ez zaigu falta izan. Gailurrean batez ere. Berba bitan esateko: eguraldi eskasa izan dugu benetan. Arerioak enkarguz eskatua bezalakoa. Baina eguraldi okerra gora-behera ez dugu bazterrean utzi Aberri Eguna-ren bezperako tradizioa. Hots, Jata mendira igo eta tontorrean ikurriña jasotzeko ohiturea.

Aurten, beste behin ere, Bakio, Maruri, Meñaka eta Mungiatik igotako abertzaleok bat egin dugu Jataren puntan, lagun arteko jai giroa galdu barik ikurriñari omenaldia eskaintzeko. Basora joateko baino etxean epeletan gelditzeko eguraldi egokiagoa zegoen arren, gure etxekook, botak jantzi, euritako txamarra lodia soinean jarri eta mendiko bidea hartu dugu goizeko hamarretarako. Zumetxagatik abiatu gara Jatara. Baselizarainoko bidean ez dugu inor aurkitu. Handik gora, ordea, handik eta hemendik zetorren jendearekin batzen joan gara aldatzari aurre egiten.  

(más…)

Read Full Post »