Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 17 de abril de 2012

Zurrunbilo handia sortu da azken egunotan, Espainiako II Errepublikaren aldarrikapenaren urte urrena dela eta, euren burua abertzaletzat daukaten batzuk, kolore gorria, horia eta morea duen bandera ezaguna hartu eta herritarren aurrean astindu, kalean gogoz erakutsi edota udaleko mastilean eskegi dutelako. Alcala Zamora eta Azañaren Errepublika, demokrazia aurrelaria eta garatuaren eredua delako egin omen dute hori. Horrela esan dute behintzat. II Errepublika omenduz -adierazi dute- demokraziari berari egiten omen zaio omenaldia.

Errepublikaren garaian, Larrinagako espetxean atxilotutako jeltzaleekin sortu zen batzokiaren menbretea.

Aurka azaldu direnek, ordea, zera argudiatu dute: II Errepublikako bandera hori gaurko gorri-horia bezain espainiarra dela. Errepublikarra, bai, baina espainiarra. Eta abertzale batek ezin dezakeela bandera espainiar bat gogo onez erakutsi eta astindu.

(más…)

Read Full Post »