Duela hila bete eta erdi -abuztuaren haseran izan zen- Jon Andoni Irazusta, II. Errepublikako Gorteetan diputatu jeltzalea izan zenak euskal literaturari egin zion ekarpenari buruzko hainbat datu jakingarri aipatu nuen blog honetan. Irazustak Xabier Landabururi Munduko II. Gerratearen ostean bidalitako gutunetatik ateratako datuak ziren, hain zuzen ere, nik foro honetara ekarritakoak. Gaur arte ezezagunak izan diren datuak, alegia, eta Irazustak bere obrari buruz uste zuena ezagutzeko argi ugari eman dezaketenak. (ikus «Jon Andoni Irazusta jeltzaleak euskal literaturari egin zion ekarpenaz», blog honetan, 11.08.06an argitaratua)
Gaur ere Irazustari buruz natorkizue. Oraingoan, ordea, bere bizitzako beste arlo bati buruzko aipamena egiteko. Guda zibila dela eta, Euskaditik alde egin zuenean, bizi izan zituen amore minak aipatuko ditut gaur. Landabururi idatzi zizkion gutunetan, gai honi buruz beste leku batzuetan irakurri ditudan datuetan, nola edo hala, ñabardurak sartzen dituztenak aurkitu ditudalako.
Gizon interesgarria iruditzen zait Irazusta. Azkarra eta pentsamolde landukoa. Erdi ahaztuta dago euskaltzaleen eta jeltzaleen memorian, baina horrek ez dio meriturik kentzen. Aitzitik, bere balioa azpimarratzen duela esan daiteke beldur bardik, azalkerietan itsututa dagoen gizarte honetan zokoratuta egoteak. Lan ederra egin zuen Diputatuen Kongresuan Euskadiren izenean eta gero ere, Hegoameriketara joan zenean, Euskadiren asmoak, beharrak eta kezkak izan zituen buruan eta gogoan. Bere idazkietan ikusten denetik, ez zitzaizkion nortasuna eta heldutasunik falta. Gizon argia zen eta sormenerako gaitasuna dauzkaten horietakoa.
Baina, gozen gaurko gaira.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzak argitartzeko dituen “Bidegileak” bildumaren Jon Andoni Irazustari buruzko atalean, honako hau idazten du Joxemari Iturraldek, egilearen bi nobelen autobiografikotasuna adierazteko:
“Dakigunez, Bizia garratza da nobelan, protagonistetako bat Euskal Herria utzi eta Ameriketara doa, Kolonbiara hain juxtu, gerra dela-eta (Jon Andoni Irazusta egileak egin zuen bezalaxe) eta andregaia herrian geratu dela esaten da eta kontatzen zaigu, baita ere, nola handik pixka batera neskato hori moja sartzen den. Neska horren izena M. Orreaga da. Eta protagonistak uste du moja sartu dela berak ezkontza hitzik aitatu ez ziolako eta gaitera, Ameriketara alde egin duelako…
Kontua da Jon Andoni Irazustak andregaia izan zuela Tolosan gerra hasi baino zenbait urte lehenago eta gauzak oso aurreratuta zeudela ezkontza burutzeko. Gauzak, ordea, ez ziren beste behin ere atera Irazustak nahi bezala eta azkenean, andregai hori moja sartu zen eta Irazustak Ameriketara alde egin zuen. “Orreaga etxaurreko lekaimetara sartu zen” esaten zaigu nobela horretako pasarte batean. Eta hori kontatzen digu Irazustak nobelak benetan ere horrelaxe suertatu zelako. Irazuska eta bere andregaia Tolosan bizi ziren kale berean, San Francisco etorbidean bata bestearengandik berrehun bat metrotara eta juxto erdi-erdian dago Jesusen Alaben komentua, ehun bat metrotara eta komentu horretara sartu zen moja, hain juxtu, Irazustaren andregai izandakoa. Nobela honetan neska protagonista horren izena M. Orreaga da eta Tolosan benetan existitu zen neskarena, berriz, L. Olarreaga!
Esan bezala zehaztasun autobiografikoak ugariak dira bi nobeletan.
Eta pertsonaia nagusi horiek sinbolo dira beti, Jon Andoniri Irazustari berari eta Euskal Herriari gertaturikoaren ikur eta isla”
Bat nator Iturralderekin Irazustaren bi nobelak autobiografikoak direla adierazten duenean. Moja sartu zen Olarreaga neska lagun ohiaren datua ere egiazkoa izango da seguru antzean. Ez dut arrazoirik hori zalantzan jartzeko.
Hala ere, Landabururi idazten dizkion gutunetan, bere esperientzia afektiboari buruzko beste datu batzuk eskaintzen ditu Irazustak. Moja sartu omen zen L. Olarreagaren historiarekin zer ikusirik ez daukaten datuak, alegia.
Nabarmena da Landabururi bidalitako gutun horietan, amore minak izan zituela Irazustak Atlantikoa zeharkatu baino lehen. Eta Hegoameriketan urteak egin eta gero ere, amore min horiek sortutako zauria daramala oraindik bihotzean. Irazustak, bakardaderik borobilenean ikusten du burua eta familiaren berotasunarekiko guraria agertzen du noiz nahi. Emaztea eta seme-alaben beharra. Hortik abiatuta, behin baino gehiagotan agertzen dio miresmena bere lagunari, emaztea eta seme-alabekin osatu duen familiarengatik.
“Lo importante es que están ustedes bien, rodeados de hermosas familias y lo demás es lo de menos. Me ha sorprendido la velocidad a que va usted creando su patriarcado. Me da una envidia que no se puede ni imaginar” (1945eko ekainaren 24ko gutunean).
“Lo envidio, Xabier: casado con una buena mujer (de las nuestras) y rodeado de cuatro hijos, ¡para qué quiere más!” (1945ko abuztuaren 21eko gutunean). Berak ere horrela nahiko luke bizi. Ezkonduta eta senideez inguratuta. Baina ez da posible izan.
Familiazale agertzen da Irazusta, ikusten denez. Eta pena handiarekin familia berri bat sortzeko gai izan ez delako. Horretarako izan zituen aukerak behar bezela aprobetxatzen jakin ez duelako.
Eta zein aukera galdua da, hain zuzen ere, buruan bueltaka dabilena? Zertaz damutzen da Irazusta konkretuki?
Olarreagari bere maitasuna agurtu ez izanaz, eta horren ondorioz hau moja sartu izanaz? Agian bai. Baina Irazustak beste historia bat kontatzen dio Landabururi. Hona hemen bere hitzak:
“Ahora le voy a contar algunas cosas mías, pues sé que le interesan. De no creerlo así, le ahorraría la molestia de leerlas y me ahorraría el ridículo papel de hablar de mí mismo. En abril de 1938, aprovechando el viaje de un íntimo amigo a Euzkadi, conseguí ponerme en relación con Agustina Zugasti. Inmediatamente se dispuso a venir a América y ha estado viniendo hasta hace un año. Mejor dicho, estuvo viniendo a mi parecer y al del mi amigo, al que no supieron cómo obsequiar en aquella casa. La cosa paró en que en noviembre último se casó con Federico Urdapilleta, gerente de la fáabrica de papel La Salvadora, de Villabona-Amasa. Luego me enteré de que en Miami había un joven de su pueblo que también creyó casarse con ella; que llegó a Amasa con esa intención en diciembre y la encontró casada. En resumidas cuentas, que me tomó por banderín de enganche y se colocó bien. Un desengaño más. […] ¿Comprende ahora la envidia que le tengo con su zarauztarra y sus cuatro hijos?»
Horra hor, Irazustak berak esaten duena. Beste desengainurik ere izango ote zuen? Agian bai, baina batek daki.
Jolin, Erkoreka, nundik ateratzen dituk datu guzti horiek? Interesgarria benetan!
Ez nuen Irazustaren berririk Erkorekak aipatu arte. Baina blog honetan argitaratutakoak interesa piztu didate.
Dardar zaitezte Kantizanok ta Jorge Javierrek…. Erkoreka «opositando» datorkigula… Beraren aurka ez daukazue zer egitekorik… (Otegik bezala).
P.D: Bai sorte txarra izan zuen gure lagunak!!
Atzo presaka nebilen eta akatz galanta egin nituen… barkatu nire jakineza … once again.