Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 24 de septiembre de 2011

Telesforo Monzon, Bergarako aristokrata, diputatu jeltzalea izan zen II. Errepublikako Gorteetan. 1933tik 1936ra bitartean izan zuen aulkia San Jeronimoko jauregian. Hala ere, oso gutxi parte hartu zuen bertako debateetan. Hiru aldiz bakar-bakarrik hartu zuen hitza. Garai hartako jeltzaleek, Gorteetako diputatuek egindako lana ezagutarazteko argitaratu zuten liburuxka baten arabera, hiru kasu hauetan izan zen: 1.- Incidente ocurrido en el Hogar Vasco de Madrid; 2.- Aplicación al idioma vasco de las normas pedagógicas establecidas sobre bilingüismo para el catalán; 3.- Campaña separatista en la región vasca (proposición no de ley del señor Calvo Sotelo).

Telesforo Monzon, Agirre, Horn eta Iruxorekin, laurak ere diputatu jeltzeleak izan ziren garaian

Harrez gero Madrilgo Gorteetara joatearen aurka agertu izan zen beti. «Fui diputado en Madrid y no lo volveré a ser» idatzi zuen behin batean. Zergatik? Min handia egin omen ziolako ondorengo hitzak bezalakoak entzun izanak: «¿Son o no, españoles sus señorías? Si lo son, ¿por qué no se someten a la mayoría? Si no lo son, ¿Por qué están aquí?».

(más…)

Read Full Post »