Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 5 de septiembre de 2011

Diputatuen Kongresuko Euskal Talde Parlamentarioaren lanaz hitz egiten dugunean bere jardun guztia Euskadiri begira, Euskadiren mesederako, Euskadiren beharrei erantzuteko, Euskadiren garapena bultzatzeko eta Euskadiren gurariak asetzeko gauzatzen duen taldeari buruz ari gara. Ametsak begien aurretik galdu barik, abertzale ororen helburak ahaztu gabe, bere zeregin parlamentarioa, oinak lurrean jarrita, une bakoitzean posiblea dena lortzen ahalegintzen den taldeaz ari gara. Begiak bidearen azken mugara zuzenduz egunean eguneko urratsak ematen dituen taldeaz, alegia.

Agirretxea, Esteban eta hirurok Euskaltzaindiaren zuzendaritza batzordeko kideekin "Tolare" etxearen atarian

Izan ere bada gure artean -eta ez gutxi, ganera- “den-dena oraintxe, ala ezer ez”  lelopean arituz ezerezaren ezerezean errotuta dagoenik. Ez da hori gure estiloa. Ez da izan iraganean eta orain ere ez da, jakina. Ez horixe Norbanakoaren bizitzan bezalaxe, politikan ere egunean eguneko bultzadari ezker bakar-bakarrik joan gaitezkeela aurrera uste dugu guk. Eta hori da gure leloa. Iparra galdu barik, egunean eguneko pausoa ematea. Atzokoan finkatuz, gaur, biharkoa eraikitzen jardutea. Katearen jarraipenari eustea. Inozoen pare, mundua gurekin hasten dela eta gurekin amaitu behar dela pentsatzen ez ibiltea.

(más…)

Read Full Post »