Diputatuen Kongresura sartu zen egunean bertan esan zigun Belokik: “ni ez naiz legazpiarra, paper ofizialek besterik esaten ez duten arren. Telleriartekoa naiz ni. Munduan den bizilekurik handienekoa”. Bizkaitarrok ezer gutxi genekien Telleriarteri buruz. Eta gipuzkoarrek ere -donostiarrek batik bat- ez asko gehiago. Zer ote zen Telleriarte? Non ote zegoen? Egiazkoa ala asmatutako lekua ote zen?
Baina Joxerramonek ez digu, horretan, zalantzarako zirrikutirk utzi. Ondo asko saldu digu bere jaiolekua. Azken zortzi urte hauetan –zein azkar doazen aurrera legealdiak!- beti ibili izan zaigu Telleriarte gora eta Telleriarte behera, bere jatorrizko etxaldearen iraganak, ohiturak, jokamoldeak, pentsakerak, sineskeriak eta pertsonai xelebreak gogoratu eta goraipatzen.
Kongresuko Euskal talde parlamentarioaren imajinarioan -mikrokosmos orok dauka bere imajinarioa- paper kuriosoa bete du Telleriartek azken urteotan. Bernardo Atxagaren unibertso literarioan Obabak jokatzen duen paperaren antzeko zerbait bete du Telleriartek gure Madrilgo berriketetan. Errealitatearen eta mitoaren arteko bilgunea. Gertaera harrigarri eta ulertezinen eszenatokia. Urtean urtean planteatzen zitzaigun Telleriartera ostera bat egiteko aukera baina, honegatik ala besteagatik, hurrengorako utzi behar izaten genuen. Eta Telleriarteri buruz horrenbeste berba egin arren, inoiz joan ezin izanak eraginda, fantasiaren munduan kokatuta genuen Joxerramonen jaiolekua.
Azkenean, 2011ko abuztuak bere lehen urratsak ematen hasita dagoen honetan, Telleriarte bisitatzeko gonbidapen serioa luzatu digu Joxerramonek. Orain ala inoiz ez. Ezustean harrapatu gaitu gonbidapenak. Joxerramonek gurekin zeukan aspaldiko zorra zen bere jaiolekuan bazkaritxoa izatearena. Egia da hori. Baina Obaba Obaba den moduan –fantasiarik ilusiozkoenaren eta errealismorik gordinenaren arteko bidegurutzea- Telleriarte ere Telleriarte izan da gure artean: ezinezko gertakizunak posible egiten dituen urruneko menditarte lejendarioa. Eta ez omen da ona izaten ametsaren katea bat-batean eten egitea.
Baina egiazkoa da Telleriarte. Ez da asmakizun hutsa. Ez da fantasia soila. Kondairez aparte, errealitatezko sustantziarik ere badauka. Hantxe dago, bai, Legazpiko herrian, eskerretara eta eskumatara nabarmenak diren Patrizio Etxeberriaren aginte historikoak zerkatatu ondoren, eta euskal letrekin idatzita dagoen kartelari jarraituta.
Mirandaolako egiturak eta tresneriak ikusi ditugunean jakin dugu nondik datorkion Joxerramoni ikerketa, garapena eta berrikuntzarekiko zaletasuna. Eta txokoan ulertu dugu zergatik duen hain atsegin mahaiaren inguruan gizakiaz, gizarteaz eta, batez ere politikaz orduak ematearekiko zaletasun hori. Errepaso ederra eman diogu egoerari. Eta egoerak, jakina denez, beti ditu sustraiak; baina inoiz ez du falta ondoriorik ere. Haatik, iraganak eta geroak, batez ere geroak, gure berriketaren zati handia osatu zuten larunbateko egonaldian.
Atzoko oraina gaurko atzoa da. Eta gaurko geroa, biharko oraina. Gaur egiten dugunak edo egin behar izanda ere egiten ez dugunak, bihar izango ditu ondorioak. Hori bai –Einsteinek esan zuela hau uste dut- beti gauza berdinak egiten baditugu, inork ez dezala ondorio diferenterik itxaron.
Joe! Qué foto tan buena!….. ¿Se acuerda de la primera temporada de «Vaya Semanita»?…. La cuadrilla en…. (pues eso). Y un inglés vino a Bilbaaaaoooo…. me falta por decidir el papel de Joxepo.
En otro orden de cosas… estos días que ando de semi-vacaciones me dije, voy a pasarme por el blog de nuestro querido presidente (ya sabe, Francisco Javier) para acometer una segunda entrega de la alegre comparativa de blogs Presidente vs Lehendakari…. ¡A cuadros me quedé!, perpléjica (perpleja + parapléjica), circunspecta…. LO HAN CAMBIADO TODOOOOO!!!! Miento, la esencia permanece, la mitad de lo que comenté sigue vigente la totalidad de los cambios han sido estéticos. De lo que apuntaba en la primera comparativa NO QUEDA NADA (estéticamente hablando), ni fondo Moulin Rouge, ni fotos por todas partes, ni tanto «mi» por aquí y «mí» por allá….
Se conoce que habrán pensado: «Ja! Ja! A ver lo que dice ahora la tonta del bote esa»…. Pues muy fácil (que a mí no se me deja sin divesión tan fácil) el diagnóstico es claro: QUÉ POCA PERSONALIDAD !!! Ahora intenta parecerse al del Lehendakari…. en fín!!
Oso ondo, Josu! Lanean ez ezik, lanetik kanpora ere ondo konpondu behar zarete diputatu jeltzaleak! Barruko giro ona oso garrantzitsua da kanposn ere irudi ona emateko.
Un saludo a Beloki, desde fuera parece un poco inaccesible pero se le quiere igual.