Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 8 de agosto de 2011

Diputatuen Kongresura sartu zen egunean bertan esan zigun Belokik: “ni ez naiz legazpiarra, paper ofizialek besterik esaten ez duten arren. Telleriartekoa naiz ni. Munduan den bizilekurik handienekoa”. Bizkaitarrok ezer gutxi genekien Telleriarteri buruz. Eta gipuzkoarrek ere -donostiarrek batik bat- ez asko gehiago. Zer ote zen Telleriarte? Non ote zegoen? Egiazkoa ala asmatutako lekua ote zen?

Baina Joxerramonek ez digu, horretan, zalantzarako zirrikutirk utzi. Ondo asko saldu digu bere jaiolekua. Azken zortzi urte hauetan –zein azkar doazen aurrera legealdiak!- beti ibili izan zaigu Telleriarte gora eta Telleriarte behera, bere jatorrizko etxaldearen  iraganak, ohiturak, jokamoldeak, pentsakerak, sineskeriak eta pertsonai xelebreak gogoratu eta goraipatzen.

(más…)

Read Full Post »