Gaur eguerdian, irrati bateko estudioetan nengoen, Bilbon, elkarrizketa noiz hasiko zai, kazetarietako batek bete-betean galdetu didanean: “Ya sabes lo de Uxue, ¿no?”. Ezustean harrapatu nau galderak. “¿Lo de Uxue?”-erantzun diot kopeta iluntzen nuen bitartean. “¿A qué te refieres?”. Eta kazetariak, orduan, NABAIko diputadak prentsaurrekoa eman berri duela Iruinean esan dit, bularrean minbizia agertu zaiola aditzera emateko, eta iritzi publikoari jakinarazteko gaitz horri aurre egiteko asmoz, tartetxoa hartuko duela bere jardun politikoan. Zurtuta gelditu naiz notizia entzuterakoan. Ez nekien ezer. Horixe zen lehenbiziko berria.
Joan den astean ikusi dut ikusi Kongresuan, besteak beste, Uxuek berak aurkeztutako mozio bat eztabaidatzen zelako. Mozio kuriosoa, dena esan behar bada. Gaztelako Koroak, 1512 urtean, Nafarroako Erresuma eskuratu zueneko mendeurrenaren aurrean Gobernu zentralak hartu behar duen jarrerari buruzkoa, hain zuzen. Eztabaida interesgarria sortu zuen. Irakurtea merezi duen horietakoa. Baina, esaten nuenez, joan den astean ikusi dudan arren, ez dut berarekin hitzegiteko paradarik izan. Hala ere, ez dut somatu kezkaren arrastorik bere aurpegian.

Azpiazu eta biok Uxue Bakos-ekin, 2008ko uztailean, San Fermin bezperan Iruneako udaletxetik txupina bota zuenean
Elkarrizketa bukatu eta irratitik alde egin dudanean, SMS-a bidali diot, animoak eskainiz. Ez naiz telefonoz deitzen ausartu ez bainekien deirik hartzeko gogoarekin ote zegoen. Emakume adoretsua da Uxue. Bizkorra eta kemen handikoa. Une gogorrak igaro ditu azken asteetan –NABAIko zerrendaren burua onartzeko erabakia sailtasun eta mingostazunez jositako erabakia izan da, zalantza barik- baina horrek ez du bere ohiko bizitasuna epelarazi. Aitzitik, duintasun ikusgarriarekin gainditu ditu ezbehar guztiak. Telebistan ikusi dut gero, eguerdiko prentsaurrekoan hartutako irudietan. Eta betiko jarrera bizia bezain azkarra somatu diot begiradan. Ez zegoen etsita, ez horixe, ausardia gogoangarriaz egoerari aurre egiten baino.
Niek neuk ez dut zalantzarik: indarrak ez dio Uxueri hutsik egingo. Eta nafar jatorriko burdinezko borondatearen laguntzaz, eutsi egingo dio baikortasunari. Aurrera Uxue!. Ez tximurtu! Hurrengoan ikusiko dugu elkar, berriz, Kongresuaren inguruko etxeren batean -batek daki zeinetan, baina horrek, orain, ez du axolik- bazkari ederra eta Errioxako ardo botilaren inguruan. Uste baino lehenago gertatuko da hori. Bien bitartean, eutsi goiari.
Aupa Uxue!. Laister bueltatuko zara eta animoz eta indarrez betea!
Eutsi gogor!
[…] Para ver más haz click aquí Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente. ← UXUE […]
Ojalá esta señora se recupere y que pronto vuelva a la política.
El cancer de mama sin Metastasis tiene una evolucion muy favorable. Esperemos que todo salga bien. Mucho Animo.
El comentario de Pasajes & Bidasoa (Santiago y cierra España) me parece frío y distante. Parece que lo dice por cumplir. Le llama a Uxue «esta señora», como si fuera la condesa de Villaverde. El españolismo parece incompatible con los más mínima sensibilidad humana.