Liluragarria iruditzen zait euskarari buruz hitz egiten dutenean, erdaldun asko eta askok erakusten duen harropuzkeria hutsala. Ez da sinestekoa, euskara dela eta, maiz, euskaraz tutik ere ez dakitenek bat ere lotsatu gabe esaten ausartzen diren gauzak. Espainian, eta Euskadin ere berdin antzean, hamaikatxo tertuliano eta iritzi-emailerekin gertatu ohi da euskal abertzaletasunaren joan-etorri politikoaz hitz egiten dutenean, euskarari buruz ere baieztapen borobilak bezain sasi-jakituriaz betetakoak egitea, hizkuntzalaririk ospetsuenak izango balira bezela. Gauka ikusia da: euskarari buruz edozeinek esan dezake edozer aurpegiaren kolorea aldatu gabe eta lasaitasuna galdu gabe.
Azken adibidea, aste honetan aurkitu dut La Gaceta eskumako egunkarian. Hilaren 9ko alean, Genoveva izenordeko batek, Lost in translation izenburuko idazkitxoa argitaratzen du 2 orrialdean. Euskara da bere gogetaren bihotz-muina. Zehatzago esateko, ETA-k euskarari egin omen dion kaltea, gaztelaniara, gorrotoarekin, indarkeriarekin edota erahilketekin zerikusia duten euskarazko hitzak eramanez. “La difusión envenenada del euskera” deitzen dio Genoveva delakoak aipatutako fenomeno honi: “hemos incorporado a nuestro vocabulario –“nuestro” hori gaztelaniazko hiztunei zuzenduta dago, noski- gran número de palabras en vascuence, pero la mayoría de ellas relacionadas con el odio, la violencia y el crimen”.
Zeintzun dira berba horiek Genoveva-ren aburuz? Idazleak bi bakarrik aipatzen ditu: “Borroka” eta “Txacurra” (sic).
Lehenbizikoari buruz honako hau esaten du: “…significa algo así como lucha, pero puede aplicarse a cualquier energúmeno callejero”. Ez dago txarto azalpena. Gure Genoveva-k urteak emango zituen seguru asko ondorio horretara heltzeko behar izan dituen hausnarketa filologikoetan. Ni neu, euskarak, mendetan zehar gaztelanian izan duen eragina hori baino sakonagoa eta aberatsagoa delakoan nago, baina tira. Gaztelaniak ere eragin handia izan du indarkeriaz hitz egiteko euskaraz erabiltzen ditugun hitzetan. Pistola, ezpata, bonba eta abar, jatorriz gaztelaniazko hitzak ez diren arren -ez beti, behintzat- gaztelaniatik hartuak ditugu egoaldeko euskaldunok. Baina ulertzen dut ulertu, Genoveva-k azterketa horiek guztiak bazterrean utzi nahi izatea. Euskara indarkeriarekin lotzea da bere helburua. Eta helburu hori elikatzeko balio ez diona, ez du aprobetxagarri.
Bigarrenari dagokionez, berriz, hauxe da artikulugile jakintsuaren iritzia: “significa perro pero añadiendo un matiz de resentimiento y rabia, convirtiéndose en un término ideal para la injuria”. Hemen ere, ikusten denez, gure kazetaria ez dabil guztiz desbideratuta, zehaztasunak falta zaizkion arren. Kontua da, “perro” hori, gaztelaniaz ere zentzun berdin antzekoan erabili ohi dela: iraintzeko, mespetzua adierazteko. Adibide asko aipatu daitezke. La ciudad y los perros, Vargas Llosa nobelagilearen izenburua, esate baterako. Edota Amerikako filme zaharren itzulpenetan agertu ohi zen beste esaldi hau: “Perros federales”.
Baina gogoetarik zorrotzena, landuena eta sakonena, “askatasuna” hitzaren inguruan egiten duena da, zalantzarik gabe. Hitz honek ez dauka lotura zuzenik gorrotoarekin, indarkeriarekin edota erahilketekin. Hala ere, kutsatuta omen dago, Genoveva-ren ustez, beste euskarazko hitz askori bezalaxe honako hau gertatzen baitzaio: “no son necesariamente sangrientas, pero en la traducción se empapan del olor a pólvora de sus patrocinadores”. Baina irakur ezazue, arren, ondorengo hau:
“La palabra “libertad”, por ejemplo, que suena bonita en cualquier idioma, si la oyes en euskera te produce un inevitable asco, porque es imposible olvidar que la “a” de “askatasuna” es una de las letras y de las excusas de ETA”.
Badira gero, munduan diren kulpa guztiak euskarari esleitzeko gogoak! Askatasunaren aldarrikapena, lagun urkoari kalte mota guztiak eragiteko aitzaki gisa erabili izan da garai guztietan, herri guztietan eta hizkuntza guztietan. Gauza oso ezaguna da hori. “¡Libertad, cuantos crímenes se cometen en tu nombre!” esan omen zuen andrazko ezagun batek New York-en atarian dagoen askatasunaren eraikuntzaren aurretik zihoan bitartean: “Oh liberté, que de crims on commet en ton nom! Gogoeta zorrotza, berea. Bruto-k ere, Erroma klasikoan, berdin antzeko zerbait esan omen zuen Filipos-en gauan: ¡Libertad, nombre vano, engañosa palabra, esclavo del destino, y he creído en ti! Ruskin pentsalariak ere, bere aldetik, bazeukan askatasunaren kontrako kargurik. Ezaguna da askatasunari mamu engainatzailearen itxura ezarri zion esaldi hura: “That treacherous phantom wich men call Liberty”
Hizkuntza guztietan eta kultura guztietan erabili izan da “askatasuna” hitza esanahi bikoitz arriskutsu horrekin. Bismarck handiak esan zuenez, “La libertad es un lujo que no todos pueden permitirse”. Alemanieraz esango zuen seguru asko. Eta Lenin-i esleitzen zaio beste esaldi ezagun hau: “La libertad es un bien tan preciado que ha de ser administrado rigurosamente”. Jatorrian, errusieraz azalduko zuen mezua, jakina.
Baina Genoveva gureak, euskarazko “askatasuna” terminoan bakar-bakarrik aurkitzen du kutsaduraren arazoa. Frankismoaren lema nagusia ere “España, una, grande y libre” zen. Eta hori gora behera, inork ez du esaten, gure artean, “libertad” hitzetik eratorritako “libre” hori, behin eta betirako tiraniaren birusarekin kutsatuta dagoenik.
Nolanahi ere, geroago eta argiago ikusten dela uste dut, “Asktasuna” hitza gustuko ez dutenek, ez dela ETA akronimoaren azken “a” horrek askatasuna adierezten duelako, askatasunaren beraren arerioak direlako baino.
Tremendo el artículo… Comentaba hace unos días con unos amigos madrileños que da la impresión que desde hace poco tiempo se ha recuperado un pensamiento fascista que cada vez está más presente en los medios, sobre todo en alguno de ellos que está haciendo el agosto gracias a la apologia del Franquismo.
La crisis siempre ha sacado lo peor del ser humano. Mientras escribo me vienen a la mente imagenes vistas en TV de las palizas que en los años 50 daban los blancos a los negros en EE.UU. por que estos les quitaban los empleos (¿Suena familiar?)
Tiempos complejos…
besarkada bat
Carlos
Aupa Josu,
benetan euskaldunok horrelako gauzak jasanduteko ahalmena daukagula. Eskerrak jaungoikoari.
Nik behin entzun behar nuen (madrilen dekot beharra) BBKn ETA sartua zegoela, zeren horrela zen izena:
«Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea»
Beste baten, pertsona berak, esan zida irribarrea emoten ziola euskadira joaten zenean autoz ze ikuste zuela hurrengoa:
«abiadura erradarrez kontrolatua»…eta esan zuen : ez daukazue hitz bat RADAR esateko….zeinari erantzun nion: RADAR akronimo bat da»RAdio Detection And Ranging». Horrelako hainbeste gauza eta txarragaoak entzun behar.
Ondo Ibili,
Jabi
Gaztelaniaren hiztegiak duen «libertad» hitz hori, ez dauka eta inor ez du izan Europako beste edozein hizkuntzetan mendeetan zehar izan duen esangura edo zentzua.
Freiheit,Freedom,Liberté,Askatasuna,Libertá…bai dira adierazle, Europak izan duen azken berrehun edo hirurehun urteko jakinduria,eta urte hauetan zehar garapen poiltikoan parte duten hizkuntzak baitira.
Ez ordea gaztelaniak,mogimendu horretatik kanpo izan baita Espainiak.
Zer daukate zer esanik «askatasuna» hitzaren kontra? Felipe Gonzalez-ek ere GORA EUSKADI ASKATUTA aldarrikatzen zuen hasierako mitinetan eta Múgica Herzog-ek txalo egiten zion. Begira, begira video honean: