Harrigarria da, benetan, horretara ohituta ez dagoenarentzat, iparamerikarrek euren sinesmenaren eta fede esperientziaren inguruko aitorpen pertsonalak egiteko daukaten erraztasuna. Egunokaz, hainbat kontakizun entzun dugu fedearen argia eguneroko bizitzara eramatearen haritik. Zintzotasunez, sakon-sakonetik eta zabal-zabalik adierazitako kontakizunak kasurik gehienetan. Horrela ematen du behinik behin. Euren kulturan ez da arraroa, lagun artean daudenean, batak besteari horrelako adierazpenak egitea. Bazkaldu aurrean otoitz egiten dute. Batzarra hasi aurretik ere bai. Banaka zein taldeka, berdin da. Ezkutuan gorde barik. Gauzarik normalena izango balitz bezala.
National Prayer Breakfast delako ekitaldian ugari izaten dira fede aitorpen publikoak. Aurtengo saioan, Obamak berak ere, sinesmenaren aitorpen perstsonala egin zuen. Ez zuen diskurtso politikoa egin, sinesmenetik egituratutako gogoeta pertsonala baino. Azken bi urteak -Etxe zurira sartu zenez geroztiko urteak, alegia- sinesmenean sakontzeko balio izan diotela aitortu zuen: “Let mi tell you these two years, they have deepened my faith”. Presidente izateak, otoitz egiteko gogoa eta behar izana areagotu diola adierazi zuen, presidentziak berak horretara bultzatu duelako: “presidency is a funny way of marking a person feel the need to pray”. Hain dira handiak gizartearen eta ekonomiaren erronkak, ezinbestekoa bilakato omen zaio otoitza, erronka horiei guztiei oreka galdu gabe erantzuteko. Amerikar askok, musulmana dela pentsatzen du. Horrela erakusten dute behintzat azken aldian egindako inkestak. Obamak, ordea, juxtu kontrakoa aldarrikatu zuen Washington-eko aurtengo Gosarian. Gaztetan, Chicago-n, “I came to konw Jesus Christ for myself and embrace him as my Lord and savior”. Hemen, gure artean, ulertezina litzateke presidente batek bere burua era horretara agertzea. Estatu Batuetan, ordea, gauza normaltzat hartzen da. Gehiago ala gutxiago, izan diren presidente guztiek daukate euren biografian aipatuak bezalako hitzak.
Eztabaida politikoan otoitzak joka dezakeen papera ere aipatu zuen aipatu Estatu Batuetako presidenteak. Ekitaldian parte hartzen zegoen Tom Coburn senatari kontserbatzaile errepublikarrarekin dituen eztabaidak aipatu zituen horren adibide gisa. Politika kontuetan mutur banatan daude Obama eta Coburn. Baina hori gora behera, sarri elkartzen dira batera otoitz egiteko: “He rarely agrees with the president on policy” azpimarratu zuen. Baina diferentzia horiek ez omen dira oztopoa, aldian behin, biak batera otoitz egiteko eta otoitzaren bitartez sinesmen komuna aitortzeko. Eta komikotasun puntu batez, gehitu zuen: “And I keep praying that God will show him the Light and he will vote with me once in a while”. Eta norbaitek zalantzarik bazeukan ere honako esaldi honekin borobildu zuen aipamena, jendearen barrea sortaraziz: “It´s going to happen, Tom. A ray of light is going to bearn down”.
Hauek bezalako aitorpenak noiz nahi eta non nahi agertzen dira Estatu Batuetako bizitza publikoan. Aste honetan jasotako adibide batzuk aipatuko ditut. Hiriburura heldu baino ez, Washington Hispanic izenburuko aldizkaria jaso nuen. Dohaneko aldizkaria da. Kaleko buzoietan aurkitzen diren horietakoa. Urtarrilaren 28ko alean, En dos columnas izenburuko atalean, José Eugenio Hoyos izeneko apaizak sinatzen duen artikuloa dator. Izenburu kuriosoa dauka: Jesús: el rockero, bachatero y salsero. Musika egokitzailea omen da aipatzen duen Jesús hori. Bere lagun mina. Kolonbiarra. Erlijio-kantak musika modernoaren egituretara egokitzen jardun duen gizon musikazalea. Eta gure apaizak ondo baino hobeto deritxo jardun horri: “Sin faltarle el respeto a nuestra liturgia, en muchas misas juveniles, los jóvenes, los niños y los adultos disfrutan de esta nueva modalidad cuyo fin es rendirle musical y modernamente un homenaje a Cristo. Muchos jóvenes se identifican con la música moderna y si dentro de esa música le agregamos mensajes cristianos y anunciamos en ellas la Buena Nueva de Jesús para atraer los jóvenes a la Iglesia, entonces que suene la misa cristiana con sabor a Rock, a vallenato, a cumbia, y a bachata”. Baina Jesús horren ondoan, beste Jesús bat ere badago. Ebanjelioetakoa. Jainkoaren semea. Kristau mezua munduan zabaldu zuena. Hori ere laguna du Hoyos apaizak: “mi otro amigo Jesús, el Hijo de Dios, mi jefe en el ministerio sacerdotal”. Eta, jakina, Jesus biak lotzen ditu eginkizun berdinean: “Si tú tocas un instrumento, sea cual sea, que sirva para glorificar a Dios Padre y Espíritu Santo. Pues estamos Bendecidos, Encendidos y en Victoria. Escucha en tu iPod a Cristo, que con su mensaje de amor camina sobre las rocas de la vida”. Hispano asko dago Washington-en. Horientzat argitaratzen da aipatutako aldizkaria. Baina horiek ere Estatu Batuetako erlijio kulturan murgilduta daude, ikusten denez.
Dena dela, kontu hauek ez dira amerikako hispanoenak bakarrik. Gaztelaniarekin zerikusirik ez dutenen artean ere eguneroko jokabideak dira. Hona beste adibide bat. Gozariaren aurreko egunean, John Ensign senatariarekin egon ginen. Nevada-ko ordezkaria da bera. Gaztelaniaz ez daki tutik ere. Hispanoen mundutik urrun bizi da, beraz. Oso urrun. Ez, ordea, Ameriketako euskaldunen mundutik, gauza jakina baita Nevada-n euskaldun ugari bizi dela. Aurkeztu ginduzanean, Nevada-n euskaldun asko dagoela esan nion. Irrifarre zintzo batekin erantzun zidan. Bazekin, ondo jakin ere, euskal semeok bere herrian daukagun ospea eta izen ona. Nevada-n, herritarren zati garrantzitsua direla aitortu zidan. “Gizon indartsuak” zehaztu zuen eskumako eskuarekin ezkerreko besoa eta iztarrak puztuteko keinua eginez, muskulo landuak adierazi nahian. “Beno”, esan nion, “ni ere euskalduna naiz baina ez naiz horren indartsua eta puztua”. “Arrazoia duzu”, erantzun zidan. Bada, Ensign senatariak ere Ameriketako politikarien artean sinesmena nola bizi duten azaldu zigun agiri-agirian, lotsatu gabe eta ezer ezkutuan utzi gabe. Jesús ezagutzeak lotura handia eta elkar ulertzeko erraztasuna ematen ziela adierazi zigun; politika humanizatzeko bidea zela.
Horiek ez dira gure artean maiz ezagutzen ditugun elkarrizketak. Eurek, ordea, sarri aipatzen dute erlijioa, sinesmena, Jesús eta Jainkoaren izpiritua euren arteko autu eta solasaldietan. Horretan, berriz diot, beste kultura bat bizi dute. Beste unibertso mental bat. Gauza arrunta bezala ikusten dute batzar bat hasi aurretik burua makurtu, begiak itxi eta otoi egitea. Eta ez bakarrik familia edota lagun arteko batzarretan. Legebiltzarrean bertan ere normaltasun osoz egiten dituzte horrelakoak. Gure artean, irudikatu ezina da horrelako zerbait. Sasoia batean izango ziren hemen ere horrelakoak baina gaur egunean ez. Euren artean, berriz, erabat normala da egun horrela jardutea.
Afari batean, Mounzer Fatfat doktorearen ondoan suertatu nintzen. Gizon kuriosoa zen. Interesgarria oso. Sortalde erdiko gaietan aditua omen. Senior adviser USA-ko Estatu Departamentuan. Abizen barreragarria iruditu zitazaidan berea: Fatfat. Ingelesez, Lodi-lodi esatea bezala da. Bere jatorriari buruz galdetu nion. Libanoarra zen. Arabiera zuen, beraz, lehen hizkuntzatzat. Bigarren hizkuntza gisa, berriz, frantsesa zuen. Jatorrizko talde erijiosoari buruz galdetu nion ondoren, jakina baita, Libano-n, jatorrizko talde erlijiosoaren arabera daudela sailkatuta hiritar guztiak. Musulmana zen. Sunniarra, zehatzago esateko. Baina sinesmenaren oso ikuspuntu ekumenikoa zeukan. Fatfat-ek ere Jesus-i buruz hitz egin zidan. Gauza harrigarria mahomatar batean. Irudi unibertsala dela Jesus-ena defendatzen zuen. Giza balore komunak biltzen dituena. Berak, musulmana izaki, bete-betean onartzen omen zuen Jesus-en irudia irudi eredugarri gisa. “Arazoa da –esan zidan- Jesus-en irudiari abizenak jartzen zaizkionean erlijio jakin baten barruan kokatzeko asmoarekin”. Libanoarrak ere, iksuten denez, bereganatuta zeukan, neurri batean behintzat, iparamerikarren erlijio kultura. “Nik oso-osoan onartzen dut Jesus unibertsala; ez, ordea, katolikoen Jesus edo ortodoxoen Jesus edo protestanteen Jesus. Horiek guztiak Jesus-en handitasuna murrizteko asmoarekin jarritako abizenak baitira”.
Jesus ulermen ekumenikoaren erdigunean jartzen zuen nire solaskideak. Eta hogeita hamar urtez bizi da Estatu Batuetan.
Testuinguru honetan bakarrik ulertzen da National Prayer Breakfast bezalako ekitaldia. Era guztietako pertsonak ikusten dira bertan. Pastunen etniako afganoak, euren jantzi tradizionalarekin. Afrikako emakumeak euren jantzi koloretsuekin. Apaiz ortodoxoak. Budista bat. Denetarik ikusten da otoitz ekumenikoaren itzalpean elkar ezagutu, negozioak egin eta politikaz hitz egiteko. Ekitaldi izugarria da. Interesgarria oso. Erabat aberasgarria.
Bai, ipar amerikarren kontradizioak benetan sakonak dira. Otoitz egin ondoren, milaka tona bonba botatzeko gai dira; Vietnamen, Bagdaden edo Afganistaneko ezkontza ospakizun baten.
¡Ay madre! Que el Sr. Erkoreka se ha caído del caballo como San Pablo. Más que viajar a Washington parece que usted viene de Roma de ver al Papa. Parece que se ha pasado todas las vacaciones rezando.
Menos monsergas Sr. Erkoreka que ya nos conocemos todos. Con usted hay que estar abierto a la sorpresa, igual pone verde a la Conferencia Episcopal y en sólo unos días va a la tierra del Tea Party, y se pone a rezar a todas horas. ¿Dónde están aquellos comentarios contra la Conferencia Episcopal? ¿Qué paso con el Obispo de San Sebastián? ¿Dónde estaba usted cuando su partido atacaba a la Iglesia?
Ahora nos viene con esto al igual que hizo Zapatero el año pasado ¡Demagogia pura! Menos morro Sr. Erkoreka, que como diría mi abuela: hay que estar a las duras y a las maduras , santurrón.
PD
Tendré que volver a por los libros de batua, los tenía olvidados ,llenos de polvo y de telarañas ¡Quién me lo iba a decir!
C’on…..Nor izan da???
Quien se ha vuelto a dejar la puerta del establo abierta…
Otra vez se nos ha escapado el burro y no deja de rebuznar….
Yo creo que lo mejor va a ser no echarle la alfafa por donde paste, así se irá al establo o cambiará de monte.
Claro que también puede tratarse de un burro subvencionado cumpliendo con su labor.
El Sr. P. & Sr. B. no deja de demostrar cada día su idiocia y necedad. No aporta nada. Ni tan siquiera su crítica es mínimamente fundada y argumentada. Sólo dice bobadas sin gracia y a veces insultantes contra el euskera, el nacionalismo vasco, el PNV o el propio Erkoreka. Se nota demasiado que es una pluma mercenaria pagada por el PSOE o el PP (o por los dos a la vez) para ensuciar con su fiemo los foros de los políticos que no son afines al nacionalismo español.
Se nota que no ha entendido nada del post de Erkoreka porque está escrito en euskera. Y eso le fastidia porque pone al descubierto su ignorancia. Le suenan algunas campanas aunque no sabe cuales ni sabe donde se encuentran. Y su mofa sobre el euskera unificado aprobado por Euskaltzaindia es propia de un ignorante colosal, que cubre la laguna de su desconocimiento con palabrería aparente.
Personalmente pienso que quien crea en el mensaje evangélico debe criticar a la Conferencia Episcopal Española y a Rouco Varela y sus rancios seguidores, que son la materialización de todo lo que Jesús de Nazareth criticó en vida: Cínicos, falsos, fariseos, publicanos, etc.
Josu, ez egiozu kasurik egin gauerdiko auntzaren estul horri. Ez du ezer esaten. Ez du ekarpenik egiten. Hitzak eta hitzak besterik ez du botatzen. Hutsak, denak. Zentzun bakoak.
Esas son estatuas y no las basuras carisimas de Nestor Basterretxea que solo le emocionana él y a su manager.La abstracción,para los demás.El realismo,a la hora de cobrar.En cambio ese monumento a Roosevelt como el de Lincolnn,son fantásticos y todos sabemos de que se trata.Confio no te saques una fotografía frente a Matxitxako ante la chatarra que nos ha dejado alli afeando el paisaje.Ni la placa con un agujero de Saturrarán,ni el amasijo de hierros de La Lamera.
“Estoy harto de maleducados” ¡Ya está bien! No les conozco de nada y siempre me están insultando. Mis comentarios no son perfectos, pero intento escribirlos desde mi punto de vista y con un poco de humor, sí no os gustan no los leáis.
Ya sé que no podéis consentir que alguien piense diferente a vosotros, pero tenéis que acostumbraros.
Con vuestra mala educación y vuestros insultos lo único que hacéis es quedar en evidencia. Por supuesto no pienso entrar al trapo de vuestros denuestos y reproches. Y menos viniendo de una tipa que se pasa el día viendo la TV con Gran Hermano y programas del corazón o del otro que no se ha leído un libro en su vida. A ver si me olvidáis y me dejáis tranquilo.
Josu, ez egiozu kasurik egin gauerdiko auntzaren estul horri. Ez du ezer esaten. Ez du ekarpenik egiten. Hitzak eta hitzak besterik ez du botatzen. Hutsak, denak. Zentzun bakoak.
¡Que señor más patético! Deja de dar lástima, ridículo.
Sr. Pasajes, etc…
Por alusiones en referencia a otra charla me he tenido que dar por aludida….
Creo que no he mencionado su nombre en mi post anterior, si se ha sentido identificado es cosa suya (ni le voy a dar ni le voy a quitar razón), cada cual asocia o se siente identificado a su manera…
De todas formas creo que tiene usted un sentido del respeto diferente para sí mismo del que utiliza para los demás, y lo mismo le ocurre con su sentido del humor, el rasero es diferente.
Ayyyyyssss! Qué poco sentido del humor! Qué tenga un buen día!!
Keperin,
Supongo que te encantan también las estatuas de Lenin y Stalin.
O si no, deberías de comprarle al Gobierno el de Franco en caballo que retiraron en Santander. Seguro que te lo deja a buen precio.
A mí me hace una gracia tremenda ver a tipejos como ese Sr. P & Sr. B defendiendo a la Conferencia Episcopal Española y al Obispo de San Sebastián. Solo les defienden porque son españoles, no porque sean creyentes. De la noche a la mañana, pasan de reírse de la religión a poner en los altares a personajes como Munilla que dice que el maltrato femenino es una cuestión menor comparando con los males que azotan el mundo.
¿Qué se le va a hacer? Así es España y así son los españoles.