Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 28 de enero de 2011

Patxi Lopez jaun txit agurgarriak -aste honetan jaso dudan gonbidapen batek Francisco Javier López Alvarez jartzen zuen; jakin nahi duenarentzat, Madrilgo Real Academia de Ciencas Morales y Políticas delakoak bidali zidan aipaturiko gonbidapena- Euskararen Aholku Batzorderako izendatu berri duen Jon Juaristik, nekazari eta artzai gixajoen hizkuntzatzat jo du euskara: «una lengua de sencillos aldeanos y pastorcillos». Horren pareko meritu handiko iritziak edukiteagatik izendatuko zuten seguru asko. Aitortu beharrekoa baita, hausnarketa sakona eta zorrotza dagoela esaldi horren atzean: «una lengua de sencillos aldeanos y pastorcillos».

Juaristik Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatua izateko dauzkan merituak ondo baloratzen jakin dutenak

Gaurko DEIA egunkarian, Pedro Miguel Etxenikek, Donostiako International Physics Center-eko presidenteak, ikuspegi oso diferentea eskaintzen du. «Como el conocimiento -adierazten du ikerlari eta irakasle nafarrak-, el euskera puede seguir creciendo siempre. Yo doy máster de nanotecnología en inglés y dos de mis alumnas discuten entre ellas en euskera, atienden las clases en inglés y, luego, si descubren algo importante, lo publican en inglés. El euskera no tiene que probar nada, ya hace muchos años que ha desmostrado que vale para todo». Zientziaren hizkuntza, ingelesa da, zertan esanik ez dago. Baina lekuan lekuko komunitate zientifikoak, bere hizkuntzan landu eta garatu dezake zientzia. Frantsesak frantsesez, errusoak errusieraz eta euskaldunak euskaraz. Eta euskarak, hizkuntza bezala, ez dauka, eginkizun horretarako beste hizkuntza aurreratu batzuk baino ezintasun gehiagorik. Ez gutxiagorik ere, jakina. Etxenikeren ikasleek euskaraz komentu ditzakete berak ingelesez irakatsitako edukinak. Arazo barik. Inolako muga barik. Oztopo berezirik gabe.

(más…)

Read Full Post »