Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 16 de enero de 2011

Antzinako garaietan, Bizkaiko herrietako ordezkariak, Foruak eskatzen zuena jarraiki, Gernikako Batzar-etxean bildu behar zutenean,  bozina bidez egiten zitzaien deia. Bost mendi nagusira igo ohi ziren dei-egileek eta bozinari puskadak emanten zizkioten, herritarrei batzarraren berri jakinarazteko. Bost mendi horiek Bizkaiko mendi bozineroak dira: Sollube, Oiz, Gorbeia, Ganekogorta eta Kolitza. Nahikoa da Bizkaiko mapa bati begiratzea, mendi horiek lurraldean zehar ondo kokatuta daudela konturatzeko, batzar nagusietarako deia zoko eta bazter guztietara behar bezala heldu dadin.

Bada, atzo goizean, Oiz-en egon ginen. Mendi bozineroetako batean. Tontorretik, Durangalde osoa ikusten da, Gipuzkoako mugaraino -haratago begiratuz, Gipuzkoako mendiak ere ikusgarri dira, noski- eta sortaldeko itsasertze guztia, Ondarroatik hasi eta Elantxoberaino. Oiz-en gailurretik jotzen zen bozina, bada, inguru horietan guztietan entzuten zen; Bizkaiko ipar-ekialde osoan. Handik goitik, atzokoa bezalako egun argietan, Sollube, Gorbeia eta Ganekogorta ikusten dira. Kolitza, ordea, ezin daiteke ikusi. Edo ni neu, behintzat, ez naiz ikuspegia haraino luzatzeko gai izan.

(más…)

Read Full Post »