Tomas Arketa Etxebarria, Tomas Galdu, 1868ko martxoaren 8an jaio zen Bermeon. Benigno Arketa Aranburu eta Dominga Etxebarria Obieta izan ziren bere gurasoak. Biak bermeotarrak, eta Santa Mariako eleizan, 1861ko maiatzaren 25ean ezkondutako senar-emazteak. Neba-arreba ugariz osatutako sendiaren barruan sortu zen Tomas. Beragandik aparte, Braulio (1862), Zelestina (1864), Konstantino (1866) Fiacrio (1870), Saturnino (1873) eta Melesio (1875) ekarri zituzten gurasoek mundura. Horietako batzuk, ordea, ez zuten haurtzaroa gainditu: Braulio, Zelestina eta Konstantino, ume txikitan hil ziren. Aitzitik, Tomasek bizitza luzea izan zuen; luzea eta -abertzaletasunaren ikuspuntutik, behinik behin- oparoa; emankorra.
Itsaso handiak hausten igaro zituen Tomasek gaztaroko urteak, merkatontzietako marinoa baitzen. 1890eko maiatzaren 17an, hogeita bi urte zituela, Feliziana Bajeneta Goikoetxearekin ezkondu zen, Santa Mariako eleizan. Hainbat seme-alaba izan zuen bikoteak, XIX mendeko azken hamarkadaren eta XX mendeko lehen hamar urteen artean. Bizi izan zirenak kontuan hartuta, Feliziana –Felisia– izan zen zaharrena eta gazteena, berriz, Cecilia –Koikile-.
Abertzale sutsua izan zen Tomas. Bizkaitar bizia eta irmoa. Jeltzale zintzoa eta oso-osokoa. Euskadi barru-barrutik sentitzen duten horietakoa. Munduko leku askotara eraman zuen ogibideak -itsas portuetara batik bat- baina Euskadin zeuzkan beti bihotza eta arima. Oso goiz agertu zuen Tomas Galdu-k Sabin Aranaren mezuarekiko grina. Hogeitaz urtekoa zen maisuaren lema nagusia, «Euzkotarren aberria Euzkadi da», non nahi eta noiz nahi aldarrikatzen ikasi zuenean. Euskal aberriaren askatasunarekiko grina horrek eraginda, hasera-haseratik hartu zuen kontaktua Batzoki Bermeotarra-rekin. Hilabete asko egiten zuen itsasoan baina horrek ez zion oztopo egiten abertzaletasun jaio berriarekin bat egiteko, eta ahal zuen guztietan Bermeoko EAJri bere laguntza eta ekarpena eskaintzeko.
Gizon herrikoia eta giza-harremanetarako oso trebea zenez, ekarpen izugarria egin zion abertzaletasunak Busturialdean izan zuen zabalkundeari. Anjel Zabalak –Kondañok- Luis Aranari idatzi zion gutun batean hitz hauekin laburbiltzen zuen, 1932 urtean, Tomas Arketaren abertzale-biografia luzea bezain oparoa:
«gran agente electoral en todo tiempo que permanece en el partido, que van muchos años, procesado por la causa, etc. etc., es de advertir que toda la familia de este probado nacionalista es rabiosamente nacionalista».
Urteetan aurrera egin ahala, ilea eta bizarra zuritu zitzaizkion, bere irudiari nortasun handiko estetika propioa emanez. Horrek, popularragoa eta ezagunagoa egin zuen oraindik, berez ere nahiko herrikoia zen gizona. Bere bizitzako azken urteetan, ez zegoen, ez Bermeon ez eta inguruetako herrietan ere, bizar zuridun abertzale sutsu hura ezagutzen ez zuenik. Adineko emakume batek esan zidan behin, berak, umea zenean, bizar zuriak ematen zion itxura mitikoak eraginda-edo, Sabino Arana bera zela pentsatzen zuela.

Gizon herrikoia zen Tomas Galdu, eta giza-harremanetarako doi handikoa. Argazki honetan, Bermeoko abertzale talde baten erdian ikusten dugu.
Mendigoxalea eta Aberrianoa
Lehenagotik ere Alderdiaren barne-zereginetan adorez eta kementsu ibilitakoa zen arren, Tomas Galdu, XX mendeko bigarren hamarkadan ikusten dugu lehenbiziko aldiz jardun publikoan. Izan ere, 1917ko udal-hauteskundeetan, zinegotzi kargua lortu zuen herriko udaletxean. Garai goxo eta gogoangarriak ziren haiek Bermeoko jeltzaleentzat. Hain zuzen ere, hauteskunde horietan lortu zuten lehenbiziko aldiz herriko alkatea jeltzalea izatea. Alkateaz gain, hiru alkateordeak eta udaleko beste kargu guztiak ere -EAJk lortu zuen gehiengoa bitarteko- jeltzaleen eskuetan gelditu ziren agintaldi horretan. Tomas Galdu bera ere Regidor Interventor izendatu zuten zinegotziek.
Zinegotzi jardun zen legealdi honetan izan zen auziperatua Tomas Arketa, eta jaso zuen espetxeratze zigorra. «Allanamiento de morada» delitua leporatzen zion Gernikako Epaitegiak, baina hauteskundeen inguruko eztabaida eta burruketan burutu zuen Tomasek espetxera eraman zuen egitatea. Izan ere, 1918ko otsailean, hauteskunde orokorrak egin ziren Estatu espainiarrean. Eta hauteskunde horietako joan-etorrian, liskar baten baino gehiagotan sartuta ikusi zuen bere burua Tomasek. Oso gizon bizia eta sutsua zen, batez ere burruka politikoan, eta ez zen arraroa liskarretan sartzea. Kontua da, bere kontra jardun zenak, auzitegietan salatu zuela eta prozesua igaro ondoren, Gernikako epaileak, honako epai hau eman zuela 1919ko urtarrilaren 15ean:
“debemos condenar y condenamos a Tomás Arqueta Echebarria, como autor de un delito de allanamiento de morada, con la concurrencia de la circunstancia agravante 17 del artículo 10 del Código Penal, a la pena de cuatro meses y un día de arresto mayor, multa de doscientas cincuenta pesetas, accesorias de suspensión de todo cargo y derecho de sufragio durante el tiempo de la condena y al pago de las costas procesales”
Hurrengo plenoan, bere atsekabea erakutsi zuen udalak, Tomas Galdu-ri zigor hori ezarri izanagatik. Eta argi utzi nahi izan zuen, aktan jasota geldutu zedin, zigor hura ez zitzaiola jarri delitu komuna egiteagatik, arrazoi elektoralengandik baino: “…participa el Ile Ayuntamiento del consiguiente pesar por la condena de tan digno compañero de Corporación como el señor Arqueta” y que “los hechos por los que ha recaído referida sentencia han sido electorales, no tratándose en consecuencia de delito común”.
Dena dela, Arketak ez zuen espetxean denbora gehiegi iraun. 1919ko irailaren 17ko plenoan, alkate eta zinegotzien poztasuna adierazten da, Arketak indultoa lortu eta aske gelditu izanagatik:
«Dio cuenta la presidencia -esaten du aktak- de la libertad obtenida, mediante indulto, de su prisión, el concejal señor Arqueta y propuso se hiciera constar en acta el gozo de la Corporación por este hecho que a más del beneficio particular del interesado procura a SS el grandísimo de poder volver a contar con las luces y el acertado sentido administrativo del señor Arqueta en sus deliberaciones»
Erakundeetara sartu eta herritar guztien ordezkaritzan jardun arren, Tomasek ez zuen inoiz abertzaletasun irmo eta erradikalaren bidea bazterrean utzi. Eta ildo horietatik abiatuta, Mendigoixale taldekoa egin zen. 1921ko urrian Bakion izandako Mendigoxaleen biltzarrari buruzko kronika batean, Tomas Galduren aipamen berezia egiten zuen Euzkadi egunkariak. Eta ikusten denetik, irudi legendarioa hartuta zeukan dagoeneko eskualdeko abertzaleen artean. «El histórico nacionalista» eta antzeko esaldiekin aipatzen baitute beti:
«Uste gendun baño mendigoizale geyagogaz, arañegun, urrillako lenengo igandian, Bakio erritxuan Gernika-erkiko mendigoizaliak eta Bermeotar aldriak eralduta ospatu zan batzarra.
Gernika, Busturia, Mungia ta Bermeo errijetako mendigoizaliak euren ikurriñekaz erdu ziran.
Gernikarrak, urrintxo egozala-ta ogeitamar ingeru tarrant nagosi baten etorri ziran; bestiok oñez.
Bermeotarren artian agurtu gendun Goyenetxea´tar Kepa, erki-mendigoizalien burua; baita besteren tartian ikusi genduan Arketa´tar Toma abertzale jatorra bere seme bijekaz»
Handik gutxira, EAJren zatiketa gertatzen denean, Tomas Arketa aberrianoekin agertzen zaigu hasiera-hasieratik, «Beti Gazte» talde famatuarekin mendigoxaleen ibilaldi eta jokoetan parte hartzen. Comunion-zaleen aurrean, PNV berria sortzeko ekimenak hasten direnean, Tomas bera jartzen da Bermeoko aberrianoen buruan. Haserako kontaktuak Anjel Zabalarekin egiten dira. 1922ko otsailaren 28an, esate baterako, Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak, Kondaño-ri berari idazten dio Bermeoko PNV martxan jartzeko eskatuz:
“Nuevamente nos atrevemos a molestarle suplicandole haga ver a nuestros amigos de esa la conveniencia de que se reúnan cuantos antes en el número que fueren, pocos o muchos, a fin de constituir inmediatamente la Junta Municipal en esa del PNV, pues ha llegado ya la hora de organizarnos debidamente sin esperar a nuevas asambleas de la Comunión, que ya no han de celebrarse»
Baina Zabalak ez du aintzindari politikoaren lanetan jardun nahi. Udaleko idazkaria da eta ez zaio komeni alderdi politiko jakin bati publikoki lotuta agertzea. Haatik, Tomas Arketaren izena proposatzen du alderdi berriaren Bermeoko buruzagi gisa. Proposamena -nola ez?- ontzat hartzen dute Bizkai Buru Batzarrean. Benetako abertzale ezaguna zen Tomas. Harrez gero, bada, Bizkai Buru Batzarrareko lehendakariaren harremanak, Tomasekin berarekin gauzatuko dira. Martxoaren 22an, adibidez, zera eskatzen dio eskutitz batean: «En cuanto hagan ustedes el nombramiento de los tres miembros de la Junta Municipal (Presidente, Tesorero y Secretario) sírvase comunicarnos”. Ikusten denez, alderdi berriaren presentzia Euskadiko herri, auzo eta bazter guztietatik suspertzea zen une hartako zereginik preminezkoena. Eta horretan jardun du Bizkai Buru Batzarrak. Hilabete beranduago, apirilaren 27an, beste gutun bat helarazten dio Tomas Galdu-ri alderdiak Bermeon behar zuen bultzada ematea eskatuz: “Nos tomamos la libertad de dirigirnos a Vd suplicándole nos indique como va el asunto de la constitución de la Junta Municipal de esa, cosa necesaria a organizar en todos los pueblos para poder preparar la celebración de la Asamblea Nacional del Partido que ha de ser importantísima. En espera de sus gratas noticias nos reitaramos de Vd afectísimos en JEL”.
Handik bi egunetara, berri onak ematen dizkio Tomasek Bizkai Buru Batzarreko nagusiari. Arrantzaleak itsasoan dauden arren -eta horrek beti geldiarazten du arrantza-herrietako gizarte bizitza- lortu du, lortu ere, alderdia martxan jartzeko beharrezkoak diren lehenbiziko urratsak ematea. Maturana fabrikantea, Asteinza osagilea eta Erauzkin musikalaria bildu ditu -hirurak ere gizon ezagunak eta ospe handidunak-, hasiera batean behinik behin, Bermeoko herrian, Alderdiaren kudeaketaz arduratzeko:
“tengo que manifestarle que hemos nombrado provisionalmente la Junta Municipal, con los señores siguientes, don Lorenzo de Maturana, presidente, don Julián de Asteinza y don José Antonio de Erauzquin, vocales, pues con motivo de las faenas de pesca es difícil reunir a la gente de mar para hacer un nombramiento de carácter efectivo”
Nortasun handiko gizona izaki, Tomas Galdu ez zen -ez horixe!- gauzak okertzen direnean, isilik edota besoak gurutzaturik gelditzen diren horietakoa. Aitzitik, aurpegia ematen zekien ondo. Eta abertzaletasuna edo Eusko Alderdi Jeltzalea errepresioaren biktima suertatzen zenean, beste guztien aurrean jartzen zen beti agintari publikoen gehiegikeriak salatu eta arbitrarietate-erasoei kontra egiteko. Jarrera hori dela eta, arazo bat baino gehiago izan zuen epaile eta auzitegiekin. Eta, ikusi dugunez, espetxea ere ezagutu zuen ezagutu, berezko bizitasunak eraginda, edozein lekutan eta edozein ordutan «Gora Euzkadi Askatuta» bezalako aldarriak botateko eta horren kontra zeudenekin burrukan hasteko prest zegoelako.
1932ko urrian, Amilibia gobernadore zibilak Bermeoko udal demokratikoa deusezteko mehatxua egin zuenean, kontrako idazki bat sinatu zuten herriko hiru zinegotzik: «como bizkainos y republicanos vascos fieles a la historia de su patria Euzkadi» esaten zuten idazkian, protestarik biziena egiten zutela adierazten zuten, herriak hautatutako udal eta zinegotziak, hots, «por entender que son los legítimos representantes de la soberanía del pueblo y conforme con su elección los proclamó sin lucha». Zertan esanik ez dago Tomas Galdu idazkia sinatu zutenen artean egon zela.
Abertzaleen batzar lekua: «Felisianeko kafie»
Primo de Riveraren diktadura etorri zenean -1923an- herriko batzokia itxiaraztera behartu zuten Bermeoko EAJ. Lameran zegoen batzokia une hartan. Leku egokian, alegia, kaleko jendea bertara erakarteko. Kokapen ona zeukala eta, Tomas Galdu-ren alaba zaharrak, Feliziak, kafe-leku bat zabaltzeko hartu zuen lokala. Hostalaritzan ibilitako emakumea zen Felizia. Lehenagotik ere bazeukan taberna bat Juan de Nardiz kalean. Baina itxiarazitako batzokia egon zen lamerako leku berean kafetegia zabaltzearen arrazoia ez zen ekonomikoa bakar-bakarrik izan. Diktadurako urteetan, jeltzaleen batzar-leku izkutuan bihurtu zen Felizia Arketaren kafetegia: Felisianeko kafie. Bertan biltzen ziren jeltzaleek, kafearen eta koparen aitzakian, Euzkadi egunkaria irakurri eta politikaz hitz egiteko.
Geroztik -jakina- Errepublikaren etorrerarekin batera, batzokia berriro ere zabaltzeko aukera etorri zenean, Felisianeko kafien jarraitu zuten jeltzaleek; hots, bertan kokatu zuten batzokia. Horrela adierazten zion Kondañok Luis Aranari:
«En 1923 cerró el batzoki de aquí la Dictadura. El local llegó a ser arrendado por una de las hijas de D. Tomás de Arqueta […] Es de advertir que toda la familia de este probado nacionalista es rabiosamente nacionalista y, por lo mismo, también la dueña de la que adquirió el batzoki […] Vino el poder abrir el batzoki al cabo de años y los del Partido de aquí entendiéronse entonces, después de varias gestiones, en que sin perder el café existente el aspecto de café, en un trozo del salón o en un reservado, podría desenvolverse el batzoki. Todo sin abono de renta».
Kondaño-ren hitz hauen argitan, ezin daiteke kasualitatetzat hartu, diktaduraren ostean, Bermeoko EAJk batzar ofiziala egiteko eskatzen duen lehenbiziko baimena, Tomas Arketak berak sinatu izana, eta batzarra, hain zuzen ere, 1930ko urriaren 28an, «en el café del parque, número 11, piso 1º, de la calle Don Lope Díaz de Haro» egin izana, «para tratar de formar una sociedad (local) de carácter nacionalista».
Francisco Basterretxeak, Comunión-zaleen izenean sinatutako beste eskaera batek, zehaztasun gehiago ematen du oraindik Felisiaren kafetegiari dagokionean. Bermeoko komunionisten batzarra honako leku honetan egingo zen: «en el local del antiguo Batzoki Bermeotarra, hoy café Iturri, en el paseo de Don Diego López de Haro (sic) número 11, piso 1º». Leku berean, ikusten denez. Batzarraren helburua hirukoitza zen:
a) Alderdiaren herriko Mahaia izendatzea
b) Bizkaiko Erki-Batzarrerako ordezkaria izendatzea
d) Batzoki Bermeotarraren berzabalketa kudeatzea.
Batzoki berria eraiki zen arte -baina hau ez zen 1935ra arte gertatuko- Felisianeko kafiek jarraituko zuen jeltzaleen bilgune papera betetzen. 1931an arrantzaleen kofradian gertatu ziren iztiluetan ere, esate baterako, Bizkaiko jeltzaleek Bermeoko tostartekoen alde batu zuten dirua eta janariak ere bertan banatu ziren. Horrela jasotzen zuen Euskadi egunkariak gai horri buruz argitaratu zituen kroniketako batean:
«Como se había anunciado, siguieron llegando de Bilbao los socorros con que todos los vascos han cooperado a remediar la angustiosa situación de los tostartekos creada con motivo de su digna postura en el conflicto de la Cofradía libre de Pescadores.
Ayer mañana, un pregón anunció por las calles de Bermeo que las familias de tostartekos necesitados se proveyesen de bonos canjeables por alimentos, en la forma que se indicaría, en la pastelería de Felicia, de nueve a doce de la mañana. Este intervalo de tiempo fue prolongado por la numerosa asistencia de familias y por la laboriosa tarea llevada a cabo a fin de evitar entorpecimientos a última hora.
El sitio elegido, la pastelería de Felicia, lo ha sido precisamente para que no pudiera tacharse a este socorro humanitario de estar influído de políticas más o menos tendenciosas, a fin de que todos los tostartekos, afiliados o no a Solidaridad de Obreros Vascos, gozasen en esta noche del socorro providencial»
Nola halako ironia puntua dariola kronikak uste dut, Felisianeko kafie, Bermeoko jeltzaleen batzar gune historikoa, leku neutraltzat hartzen duenean.
Azken egunera arteko borrokalaria
Diktadura ostean, Bermeoko EAJk, Euskadiko herri guztietakoak bezalaxe, berrantolaketari ekin behar izan zion. Berrantolaketa horretan, paper garrantzitsua jokatu zuen berriz ere Tomas Galdu-k. Lehenbiziko batzar ofiziala ospatu eta egun gutxitara, CNV eta PNVren arteko batuketa gauzatu zen. Eta Bermeon, batzorde berezi bat sortu zen garai hartako abertzaletasunaren bi adarren arteko bat egite hori bideratzeko. Arketa, batzorde horretako kidea izan zen, noski, Pedro Goienetxea, Florencio Basterretxea eta Serafin Ugalderekin batera. Arketa eta Goienetxea aberrianoen ordezkariak ziren. Beste biak, ordea, Comunión zaleak.
Komunionisten eta Aberrianoen arteko batuketa gauzatu eta gero, batzoki berriaren antolaketan ere, Tomas Arketak, mahaikide izaten jarraituko zuen. Horrela erakusten ematen digu, 1931ko apirilaren lehenean, Pedro Goienetxeak Bizkai Buru Batzarrera bidalitako gutunak:
“Conforme le anunciamos en nuestra última carta, le comunicamos el detalle de las personas que forman la Directiva elegida en la reunión celebrada el día de hoy, a sus siete horas de la tarde, en el domicilio sito en esta villa, paseo de don Lope Dïez de Haro, 11, 1º derecha, al objeto de dejar constituida la sociedad denominada Centro Vasco-Euzko Batzokija. Dichos nombramientos recayeron en las personas siguientes
Presidente: Francisco de Basterrechea Zaldibar
Vice: Julian Uriarte Goitia
Secretario: Vicente Zugazaga Gorriaran
Tesorero-Contador: Marcelino Monasterio Anduiza
Vocales: Tomás Arketa Echevarria, Pedro Zarandona Echevarria, Gonzalo Albaina y Vicente de Ozaeta, Antonio Achurra Bilbao
Handik egun gutxitara ospatu ziren udal-hauteskundeetan -bigarren Errepublika ekarri zutenetan, alegia- bere hautagaien zerrendan sartu zuen EAJk Tomas Galdu, eta zinegotzi aukeratu zuen herriak. Postu horretan jarraitu zuen, ikusiko dugunez, heriotza etorri zitzaion arte.
Errepublikaren urteetan, edadeko gizona zen Tomas. Baina bere abertzaletasun gihartsuak bizirik iraun zuen seme alabengan. Adibide batek erakutsiko digu aitaren grinak zein neurritan jarraitu zuen hurrengo belaunaldian. Orain baino lehenago ere idatzi izan dudanez, II Errepublikaren garaia ez zen garai goxoa eta erraza jeltzaleentzat. Aginte publikoaren errepresio indartsua jasan behar izan zuen, behin baino gehiagotan, alderdiak eta bazkideak. Eta errepresio hori, ezkerreko gobernutik -1931tik 1933ra doan tartean- zein eskumako gobernutik etorri zitzaion. Azken hau, radikalzedisten gobernutik, jakina; urtebiko beltzean. Hainbeste jeltzale izan ziren kartzelaratuak eze, Bizkai Buru Batzarrak -bere kideek ere espetxean igaro zituzten astebete batzuk-, batzokia ireki zuen Larrinagako espetxean, bertan atxilotuta zeuden alderdiko bazkideekin. (Ikus «Errepublikaren arrastoak abertzaleen memorian«).
Bada errepresio hori euren azalean jasan zuten jeltzaleen artean, Tomas Galdu-ren semea eta alaba zeuden, beste asko eta askoren artean. EAJko presoen aldeko batzordeak atxilotutako jeltzaleen defentsan zebiltzan abokatuekin gurutzatzen dituen gutunetan, behin baino gehiagotan agertzen dira aipatuta Anastasio eta Dominga Arketa, «hijos del excelente patriota bermeotarra Tomás Arketa». Alcalá-Zamora Errepublikako Presidentea Bizkaiko herrietara bisitaldia egiten etorri zenean sortu ziren iztilu saratatsuetan izan ziren harrapatuak Anastasio eta Dominga, eta Gernikako espetxera bidaliak.
Gernikako espetxean atxilotuta zeuden militante jeltzaleen defentsaren ardura zeukan Mardones abokatuak, argi eta garbi esaten zion Bizkai Buru Batzarreko Billalabeitia burukideari 1933. urtean, kartzela hura eskualdeko abertzaleak atxilotzeko bakar-bakarrik zegoela; ez zuela beste zereginik betetzen:
«le agradecerá recuerde a Eguren la conveniencia de presentar en este Ayuntamiento la moción en la que nuestra minoría propugne la supresión o mejor el abandono de la antigua cárcel de Partido [Judicial] ya que solo sirve para tener presos nacionalistas y no tiene por qué el Ayuntamiento de Gernika atender y sostener un Depósito municipal que realmente está haciendo las veces de una Cárcel cuya supresión fue decretada en tiempo que ocupó la Dirección General de Prisiones Victoria Kent”
1933ko San Juan egunez -ekainaren 24an, alegia- berri ona emateko idazten dio berriro ere Mardones abokatuak Billalabetia burukideari. Bere ardurapean zeuden bi kasutan, Gernikako epaileak, libre utzi zituela atxilotutako jeltzaleak:
«Siendo uno el referente a la brillante actuación de los guardias de Asalto en Bermeo por la que resultaron procesados por este Juzgado, Dominica Arketa, Serapio San Nikolás Telletxea y Anastasio Arketa, este último y aquella hijos de Tomás Arketa, el veterano patriota bermeotarra. Comunique esta noticia en cuanto se refiere a Anastasio a Fidel Rotaetxe, ya que está interesado en el asunto por ser Arketa maquinista de la casa Sota y por el dichoso proceso estuvo a punto de no poder salir en su último viaje en el Artibai-Mendi”
Gerrate zibila hasi, eta hila bete batzuetara hil zen Tomas. 1936ko azaroaren 19ko udal-plenoan eman zen bere heriotzaren berri. Plenoko aktak, berba eder eta sentikorrak erabiltzen ditu Tomas Arketaren ibilbide abertzalea goraipatzeko:
«ferviente patriota, que siempre ha estado al servicio de la Patria Euzkadi, causando su muerte una irreparable pérdida para la raza vasca»
[…] Baina prantzizkotarraren bideari uko egin zionean, Bermeora etorri zen, eta bertan ezkondu zen, Tomas Arketa abertzale famatuaren alaba gaztea zen Koikile Arketarekin. Abertzale sutsua izaki, Errepublikaren garaian, bazkide […]