Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 3 de julio de 2012

Tomas Arketa Etxebarria, Tomas Galdu, 1868ko martxoaren 8an jaio zen Bermeon. Benigno Arketa Aranburu eta Dominga Etxebarria Obieta izan ziren bere gurasoak. Biak bermeotarrak, eta Santa Mariako eleizan, 1861ko maiatzaren 25ean ezkondutako senar-emazteak. Neba-arreba ugariz osatutako sendiaren barruan sortu zen Tomas. Beragandik aparte, Braulio (1862), Zelestina (1864), Konstantino (1866) Fiacrio (1870), Saturnino (1873) eta Melesio (1875) ekarri zituzten gurasoek mundura. Horietako batzuk, ordea, ez zuten haurtzaroa gainditu: Braulio, Zelestina eta Konstantino, ume txikitan hil ziren. Aitzitik, Tomasek bizitza luzea izan zuen; luzea eta -abertzaletasunaren ikuspuntutik, behinik behin- oparoa; emankorra.

Tomas «Galdu» emaztearekin

Itsaso handiak hausten igaro zituen Tomasek gaztaroko urteak, merkatontzietako marinoa baitzen.  1890eko maiatzaren 17an, hogeita bi urte zituela, Feliziana Bajeneta Goikoetxearekin ezkondu zen, Santa Mariako eleizan. Hainbat seme-alaba izan zuen bikoteak, XIX mendeko azken hamarkadaren eta XX mendeko lehen hamar urteen artean. Bizi izan zirenak kontuan hartuta, Feliziana –Felisia– izan zen zaharrena eta gazteena, berriz, Cecilia –Koikile-.

(más…)

Read Full Post »