Patxi Lopezek eta bere lagun minak, Antonio Basagoitik agindu bazuten, ez zuen, seguru asko, eguraldi txarragorik egingo. Euri lanbroa izan dugu goiz osoan, bota eta bota. Noizean behin, horrez ganera, zaparrada oparoa egiten zuen. Goitik eta behera busti-busti eginda uzten duten horietakoa. Eta hori guztia gutxi balitz, haize freskoa ere ez zaigu falta izan. Gailurrean batez ere. Berba bitan esateko: eguraldi eskasa izan dugu benetan. Arerioak enkarguz eskatua bezalakoa. Baina eguraldi okerra gora-behera ez dugu bazterrean utzi Aberri Eguna-ren bezperako tradizioa. Hots, Jata mendira igo eta tontorrean ikurriña jasotzeko ohiturea.
Aurten, beste behin ere, Bakio, Maruri, Meñaka eta Mungiatik igotako abertzaleok bat egin dugu Jataren puntan, lagun arteko jai giroa galdu barik ikurriñari omenaldia eskaintzeko. Basora joateko baino etxean epeletan gelditzeko eguraldi egokiagoa zegoen arren, gure etxekook, botak jantzi, euritako txamarra lodia soinean jarri eta mendiko bidea hartu dugu goizeko hamarretarako. Zumetxagatik abiatu gara Jatara. Baselizarainoko bidean ez dugu inor aurkitu. Handik gora, ordea, handik eta hemendik zetorren jendearekin batzen joan gara aldatzari aurre egiten.
Gailurrera heldu garenean, abestiak entzun ditugu. Mungiako andra-gizonen kantak ziren, tontorrera heltzen zirenei ondoetorria ematen. Sartenekoaren usain goxoak ere harrera ederra egin digu. Desorosoa zen eguraldia baina abertzaleen gogoak, Jata ganean, bero eta alai zeuden. Urtero legez, zaharrak, gazteak, neska-mutilak, aberats eta txiroak, denok batu gara, guztion artean aberriari dagokion jaia egiten. Giro aparta lortu dugu. Alaia. Berriketatsua. «Goazen mendirik mendi euskotar gazteak…» abestu dugu azkenengoak heldu direnean. Gero beste euskal kanta batzuk abestu ditugu. Aspalditik entzun gabe neukan hau euren artean:
Eutsi, eutsi, eutsi
geuria da-ta, geuria da-ta.
Eutsi, eutsi, eutsi
geuria da-ta Euskadi.
Emon, emon, emon,
eurena da-ta, eurena da-ta.
Emon, emon, emon,
eurena da-ta España.
Eguerdiko hamabiak jo dutenean, mastila zegoen lekura inguratu gara txistulariaren doinuaren erritmoan. Euria farra-farra egiten zuen eta lurzoru lokaztuak ez zigun uzten oinkadak behar bezala ematen. Baina hori ez da oztopoa bihotza gogotsu dagoenean. Edadeko abertzale batek jaso du ikurriña -aspaldiko jeltzalea bera- beste guztiok «Gora ta gora Euskadi…» abesten genuen bitartean. Txistuaren laguntzarekin hartu dugu tonua. Igoneren irrintzia be argi-argi entzun da, zoli eta sendo, abeslarien ahotsen ganetik. Estanpa ederra: edade eta era guztietako jendea Aberri Eguna gogoratzen. Hantxe zeuden, besteak beste, uri buru batzarretako lehendakariak eta herrietako alkate-alkatesak.
Handik behera etorri garenan, ogi arteko urdaia hartu, botatik ardo ederra daztatu eta bakoitzak bere bidea hartu du, etxera itzultzeko. «Bihar ikusiko gara berriro Bilboko plaza berrian» esanez esan diogu elkarri «agur».
Jorge Drexler:
«Perdonen que no me aliste bajo ninguna bandera;
vale más cualquier quimera que un trozo de tela triste…»
Ez nekien nik honetaz ezer baina… hurrengo urtean han egotea espero dut.
GORA EUZKADI ASKATUTA!
Josu, el PSE y Bildu están empezando a tirarse los tejos mutuamente y he oído que incluso quieren sacar a Otegi de la cárcel y hacerlo lehendakari de un gobierno de coalición. No dice mucho en favor de la fidelidad a sus principios ni del uno ni del otro, pero, en cualquier caso, ¿qué vais a hacer vosotros?
Saludos
A mí lo que me sobran son las banderas impuestas. El ejemplo más claro es la bandera española en Euskadi, que se impone a fuerza de amenazas. Pero las banderas que suscitan la libre adhesión de los seres humanos me inspiran un profundo respeto. El ejemplo más claro es el de la ikurriña en Euskadi, que nunca se ha impuesto a nadie y ha tenido que librar una durísima batalla en favor de la libertad, en los tiempos en los que se enfrentaba a la dictadura española.