Diputatuen Kongresuko Euskal Talde Parlamentarioaren lanaz hitz egiten dugunean bere jardun guztia Euskadiri begira, Euskadiren mesederako, Euskadiren beharrei erantzuteko, Euskadiren garapena bultzatzeko eta Euskadiren gurariak asetzeko gauzatzen duen taldeari buruz ari gara. Ametsak begien aurretik galdu barik, abertzale ororen helburak ahaztu gabe, bere zeregin parlamentarioa, oinak lurrean jarrita, une bakoitzean posiblea dena lortzen ahalegintzen den taldeaz ari gara. Begiak bidearen azken mugara zuzenduz egunean eguneko urratsak ematen dituen taldeaz, alegia.

Agirretxea, Esteban eta hirurok Euskaltzaindiaren zuzendaritza batzordeko kideekin "Tolare" etxearen atarian
Izan ere bada gure artean -eta ez gutxi, ganera- “den-dena oraintxe, ala ezer ez” lelopean arituz ezerezaren ezerezean errotuta dagoenik. Ez da hori gure estiloa. Ez da izan iraganean eta orain ere ez da, jakina. Ez horixe Norbanakoaren bizitzan bezalaxe, politikan ere egunean eguneko bultzadari ezker bakar-bakarrik joan gaitezkeela aurrera uste dugu guk. Eta hori da gure leloa. Iparra galdu barik, egunean eguneko pausoa ematea. Atzokoan finkatuz, gaur, biharkoa eraikitzen jardutea. Katearen jarraipenari eustea. Inozoen pare, mundua gurekin hasten dela eta gurekin amaitu behar dela pentsatzen ez ibiltea.
Jausi bakar batean ortzemugaraino heldu daitekeela uste duena itsasoaren erdi-erdira erortzen da gehienetan eta bertan itotzen da. Ezinezkoa baita gaur eta hemen asmo eta helburu guztiak lortzea. Gizakion eguneroko bizitzan argi eta garden ikusten dugu hori. Inork ez du esaten bere seme-alabei munduko janaririk hobeenak, gozoenak eta garestienak emateko aukerarik izan ezik nahiago duela ezer ez ematea. Ez. Seme-alabei ahalik eta elikadurarik hobeena ematen ahalegindu ohi dira gurasoak beti, bai, baina ahal dena kontuan hartuta; posiblea denaren baitan. Politikaren esparruan bakarrik planteatzen dira “den-dena oraintxe, ala ezer ez” bezalako dilema erradikalak. Inork ez du bere bizitza pribatua -bere negozioak edo bere familiaren antolakuntza- horrelako zutabe xinpleetan oinarritzen.
Kongresuan, behin baino gehiagotan aldarrikatu dugu euskaldunon autodeterminazio eskubidea. Oraintsu, azkenengoz, Konstituzioaren eraldaketaren aitzakian. Baina ez dugu gure zeregin parlamentarioa horretan agortu. Euskaldunok premiazko beste kezka eta beharrak ere baditugu eta horiek guztiak oso kontuan hartu ditugu gure legebiltzarreko lanean.
Post honetan aipatzen dena horietako bat da. Euskaltzaindia egoitza egoki eta berri baten beharrean zegoen Gipuzkoako lurraldean. Donostiako udalak, Ondarreta auzoaren txoko batean kokatuta dagoen Tolare izeneko etxea eskaini zion horretarako. Etxe ederra. Handia. Zurezko zutabeetan, XVIII mendeko ezaugarri arkitektonikoak dituela eta, legez babestuta dagoen baserria. Atzekaldean, sagardoa egiteko zeukan tresnatik omen datorkio izena.
Baina hondatuta zegoen baserria. Euskaltzaindiak erabili nahi bazuen atonketa lanak egin behar zituen. Eta, jakina, dirua behar zen horretarako. Euskararen Akademiak ez zeukan dirua. Zapaterorekin hitzartutako azken aurrekontuetan, lan horiek egiteko behar zuen dirua lortu genion Euskaltzaindiari eta orain txukun, apain, garbi eta behar bezala dauka Gipuzkoako egoitza berria. Hori bisitatzera joan ginen astelehenean, Joseba Agirretxea, Aitor Esteban eta hirurok. Bisita atsegina izan zen. Euskaltzainekin zaudenean, beti baitago zer ikusi eta, batez ere, zer ikasi.
Ikerketa lanak kokatuko dituzte Tolare etxean. Euskararen historia sozialari buruzkoak, eta Ibon Sarasolaren taldeak esku artean daramatzanak, besteak beste. Jardun interesgarriak oso. Norberaren zereginak alde batera utzi eta bertara joateko guraria sortarazten duten horietakoak.
Zorionak, Euskaltzaindiari. Eta gustora erabil dezatela Gipuzkoako egoitza berria. Euskal Talde Parlamentarioak bete du bere lana. Euren txanda da orain txanda da orain.
Arraioa! bai emakume gutxi agertzen direla zure albisteetan! 🙂
Zorionak Josu,
Esan bezela, zuk diozunez «Iparra galdu barik, egunean eguneko pausoa ematea…»
Hasieran erakurri dezake, «Euskal Talde Parlamentarioaren lanaz hitz egiten dugunean bere jardun guztia Euskadiri begira, Euskadiren mesederako, Euskadiren beharrei erantzuteko»…bai Jauna, ez dago beste biderik.
Zorigaitzez batek baino gehiago jokatzen dabe aldierantziz, hau da lan bakar bat egiten dabe, hitz, hitz, hit, eta…hitz eta gehietan gezurretan, eta nola ez espainari begira beti.
Beraz, Tolare Etxea izan dezala, toki bat gure aberriari begira, lan egiteko.
JELen
Hasier!
¿Quienes te crees que les colocan y les sacan las fotos? Son el poder en la sombra.