Gaur Bakioko batzokia berria zabaldu dugu. Hainbat bazkide, abertzale eta euskalzale batu gara bertan -herritarrak, inguruetako herrietakoak eta bilbotarrak, noski- ikurriña jaso, Bizkai Buru Batzarreko presidentea den Andoni Ortuzarren berbaldia entzun eta aurtengo txakolin gardena daztatuz, lagun arteko solasaldiari ekiteko.

Ekitaldi politikoaren haseran
Giro ederra izan dugu. Alaia. Gogotsua. Indartsua. Euskaldun-euskalduna. Eusko Alderdi Jeltzalea iraganeko historia itzalia dela uste dutenen kontrako lekuko esanguratsua.
Izan ere, pozgarria da abertzaletasunaren arerio zakarrek mutur iluna hain nabarmen erakusten dabiltzan honetan, Batzoki berria zabaldu eta alderdi jeltzaleak daukan bizitasuna erakutsi ahal izatea. Belaunaldi ezberdinetako jendeak batu gara Bakion. Denok, alabaina, geure Aberria aurrera ateratzeko gogo biziarekin.
Andoni Ortuzarrek, Lauaxeta idazle ezaguna aipatu du bere hitzaldian. Abertzaleaz ganera, olerkari trebea, sakona eta berritzailea izan zen Lauaxeta, harik eta heriotzara eraman zuen gerrate zibila etorri arte. Ortuzarrek, bere olerki ezagunenetarikoa gogoratu du:
«Dana emon bear jako, maite dan askatasunari»
Baina idazteaz aparte, propagandari ere kementsu ekin zion Lauaxetak. Bizkaiko herri euskaldunetatik sarri ibili ohi zen, II Errepublika garaian, abertzaletasunaren mezua zabaltzen eta jeltzaleen aldeko botoak eskatzen. Orduan, orain bezalaxe, abertzaletasunaren zabalkundeak erronka handiak zeuzkan euskal gizartean. Lauaxetak berak 1933 urtean idatzi zuenez, «zelako lanak eta zereginak daukazan abertzaletasunak herri gaixo hau izartu arte!!».
Bakion bertan ere behin baino gehiagotan izan zen Lauaxeta EAJren ekitaldietan parte hartzen. Berak esaten zuen moduan, «harrokeriz barik, aberri-maitasunez». Are gehiago, Bakioko lehenbiziko Batzokia inauguratu zenean, 1931ko abuztuko Andra Mariaren egunean, Lauaxeta izan zen hizlari nagusia. Euzkadi egunkariak zintzo-zintzo jasotzen du egun hartako kronika.
Bakioko Batzoki berria zabalduta gelditu da. Espainiazale amorratuenen ikuspegitik, terroristen kabia izango da. Jakina, abertzale izatea eta terrorista izatea gauza berdina da horientzat. Ezker erradikaleko boltxetarren aburuz, ordea, espainolismoaren iturri oparoa izango da Batzoki berria. Hauentzat, terrorismoa ontzat hartzen ez duena ezin daiteke benetako abertzalea izan.
Pentsa dezatela nahi dutena, batzuk eta besteak. Baina ez dezatela gure lana zikindu. Eta ahal dela, Batzokiaren hormak ere dauden daudenan utz ditzatela. Pintada barik. Irainak idatzi bari. Margo gorriz eta eta horiz lohitu barik.
Behin egon naiz Bakioko batzokian eguneko menua bazkaltzen (horrekin nahiko izan ze, erabaki nuen inoiz ez bueltatzea).
Zerbitzua txarra baino txarragoa da: motela, zakarra… Janaria, eskasa.
Oso esperientzia txarra, egia esateko. Web horrialdera idatzi nien nire esperientzia azalduz, ta ez didate ezer esan.
En fin… vaya representación del concepto «Batzoki».
Bilbotarra: Ezin dut zure esperientzia ukatu, zeuk bizi izandakoa delako. Bai, ordea, esan dezaket, nirea oso bestelakoa dela. Oro har, eta salbuespenak salbuespen, jakina, Bakioko batzoki berriko zerbitzua nahiko ontzat daukat. Bai tabernan, baita jantokian ere. Badakit jakin onaren eta txarraren arteko muga oso subjetiboa dela, batez ere bazkari eta edari kontuetan, baina harritu egiten nau zure iruzkinak. Ni ez naiz Batzokiko arduraduna, argi dagoenez, baina jakaniaraziko diet, bai, zure kexua, horretarako parada egokia daukadanean. Besarkada bat.
Josu ,no soy de por alla ,pero e leido algo referente a PseudoHistoria acerca de la antigua Vaskonia , que hay de cierto en que parte de la civilizacion Vacona antigua procede del continente hundido de la Atlantida ,personajes como Amaiur Maya ,Aintzae Koak ,Que tiene de cierto esta leyenda ,es mito ,misticismo historico o es un toque mistico que se le da a la genesis Vasca antigua como geneologia ,por cierto de caracter desconocido ,me gustaria conocer su opinion Josu ,Saludos.