Gaur, Manuel Irujo fundazioak urtean-urtean banatzen dituen sarien emaitza ekitaldia ospatu da Lizarran. Eta urteroko ohiturari jarraituz, hantxe izan gara Iñaki Anasagasti eta biok, Koldo Viñualesen deiari erantzunez.

Aita Juan Jose Agirre eta biok, gaur, Lizarran
Aurten Juan Jose Agirre Lazkaoko beneditarra izan da saritua. Ondo saritua izan ere. Lan izugarria egin baitu Agirrek, azken lau hamarkadetan, Euskal Herriko gaur egungo historia osatzeko ezinbestekoak diren -eta izengo diren- dokumento eta agiri mota guztiak biltzen.
Euskaldunon memoria politiko garaikidea, bere Lazkaoko artxibategi paregabean batu du aita Juan Josek. Hain izan da zabala eta sakona bere lana, gaur, gehiegikerian erori gabe esan dezakegu ez dagoela azken berrogei urteetako bilakaera politikoari buruzko ikerketa serioa egiterik, artxibategi honek eskaintzen duen agiri bildumaz baliatu barik. Hogeitik gora tesi-egile izan da Lazkaon doktoradutzarako materialak ikertzen. Hemengoak eta kanpokoak: Irlandarrak, alemaniarrak eta italiarrak, besteak beste.
Altxor baliotsua da, benetan, euskal kulturaren ikuspuntutik, aita Juan Jose beneditarrak bere Lazkaoko komentuan zaintzen eta babesten duena.
Baina Agirreren ekarpenak bi atal ditu. Garrantzitsua eta txalogarria izan arren, bere lana -aitortzen zaion lana- ez da agortzen aipaturiko bilduma osatu eta jagotean bakarrik. Ez horixe. Jakintzaren inguruko iritzi okerra dutenek, behin baino sarriagotan pentsatu ohi dute, datuen metaketak norberaen gozamenerako direla soilik; norberaren izena goraipatzeko erabil daitezkeela bakarrik.
Aita Juan Joseren aburua, ordea, oso bestelakoa da. Dokumentuak biltzeaz ganera, Agirre beneditarrak argi izan du beti ondare hori ez dela berea, herriarena baino. Agirrek ondo daki ondare horrek ez daukala baliorik, gizarteari, jakitunari, ikerlariari esku zabalez eskaintzen ez bazaio. Eta horrela jokatu izan du berak. San Benitoren erregelaren ildotik. Bere atea jotzen duen orori, etxe barrura sartu eta behar duena bilatzeko laguntza guztia eskainiz.
Zorionak, benetan, Juan Jose Agirrerik. Sari merezia jasu baitu.
Eta zorionak bidenabar Irujo Fundazioari. Beste behin ere gauzak ondo egiten dakiela erakutsi du aurten ere eta euskal kulturaren alde lan egiteko jarrera sutsuan jarraitzen duela, orain inoiz baino gehiago, behar bada.

Agirre, agintariez inguratuta, Lizarrako Kultura Etxearen atarian, aurreskula dantzatzen zen bitartean
Hoy eleciones, y en deia nos diecn que a Lopez le han increpado, pero la que aparece increpada es Izaskun Bilbao(fotografia).
Curioso.
Euskadi Irratian entzun dot aita Juan Joseren lan izugarriari buruz!. Zelako iraupena!. Zorionak benetan!!
Pues si, a veces se arman lios con los títulares o con las fotos, ya ha pasado más de una vez…..es por circunstancias de nuevos programas informáticos, que gastan a veces bromas de mal gusto y hace que haya esas meteduras de pata.
Hace unos cuantos días ponían unas declaracioes de Urkullu, y sin embargo salía una foto de Basagoiti. Menudo cacao mental, verdad Mikel?
Esperemos que se vaya aclarando el asunto!
Geure apaizen lana!! Jakiteko beharra ere geure ezkajinak! Normalean eliza ez du argitaratzen ezer ezik agindariak, edo agindutatoak!
Oso hondo geure eliza gizarteari buruz lana egiteagatik!!!