Lelo honen azpian ospatu dugu aurtengo Alderdi Eguna: Euskadi berpiztu. Lopez/Basagoitiren gobernuak Euskadiri txertatu dion lo-zomorrotik atera beharra aldarrikatzen dugu argi lelo honekin, aurrean ditugun erronka erraldoiei aurpegi eman ahal izateko. Lopezek eta Basagoitik nazio-tentsioa itzalarazi nahi izan diote Euskadiri azken hiru urteetan. Eta nazio-tentsioarekin batera, gizarte aurreratu gisa erakutsi behar duen arreta, krisiarekin batera datozkigun erasoei irmotasunez erantzuteko.
Atzoko Alderdi Eguna-k, argi asko erakusten eman zuen, Eusko Alderdi Jeltzalearen, militante, kide eta zaleek, bero-bero daukatela bihotza eta besoak ere prest dauzkatela azken hiru urteetako gobernuak lurzorura bota eta tatarrez ibili duen guztiari buelta eman eta Euskadi anbizioz betetako hortzmugara begira jartzeko. Euskadi garatuagoa behar dugu; gaurkotuagoa; euskaldunagoa; teknolojikoagoa; indartsuagoa; sozialagoa; emankorragoa; bere buruaren jabeagoa eta, aldi berean, munduari zabalduagoa. Eta hori guztia lortzeko, berpiztu egin behar du Euskadik. Lo-zomorrotik atera, geldialditik irten eta abian jarri. Alde batetik eta bestetik jarriko dizkiguten oztoei begiratu barik.

Euskal argentinarrak alde batean eta euskal angolarrak bestean, Euskadiren zabaltasunaren adierazgarri.
XXI mendeko Euskadi gura dugu: iraganean erroak sustraituz, geroari konfidantza osoz begiratzen dion Euskadi. Eta krisiak jota dagoen Europa honen baitan, balore seguruen aldeko apostua egin behar da aurrera egin ahal izateko. Eusko Alderdi Jeltzalea bezalako balore seguruen alde.
Es el tiempo de las oportunidades o de las ideas como te comente en el alderdi la energia libre puede ser una gran oprtunidad.
Un saludo
Me encantaría ver en el mismo Alderdi Eguna a burgueses como Garaikoetxea y proletarios como Periko Solabarria, a numerarios del OPUS como Larreina y a marxistas revolucionarios como Etxeberria, eso sí que seria un buen sufflé.
¿Por qué en los últmos aberri eguna, siempre sale Josu haciéndose una foto con los africanos?
Josu a los que os conocemos no nos engañarás. Sabemos bien qué es un nacionalista y hemos leído a Sabina Arana y a los adalides que vinieron después. Ni aunque te hagas un millón de fotos con todos los negros del mundo cambiarás la semilla que lleva el nacionalismo y lo que escribió su fundador… Te invito a que vuelva a leer sus escritos… y veas sus delirantes y racistas razonamientos que en los tiempos que vivimos serían un delito.