Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 1 de octubre de 2012

Euskadi berpiztu

Lelo honen azpian ospatu dugu aurtengo Alderdi Eguna: Euskadi berpiztu. Lopez/Basagoitiren gobernuak Euskadiri txertatu dion lo-zomorrotik atera beharra aldarrikatzen dugu argi lelo honekin, aurrean ditugun erronka erraldoiei aurpegi eman ahal izateko. Lopezek eta Basagoitik nazio-tentsioa itzalarazi nahi izan diote Euskadiri azken hiru urteetan. Eta nazio-tentsioarekin batera, gizarte aurreratu gisa erakutsi behar duen arreta, krisiarekin batera datozkigun erasoei irmotasunez erantzuteko.

Atzoko Alderdi Eguna-k, argi asko erakusten eman zuen, Eusko Alderdi Jeltzalearen, militante, kide eta zaleek, bero-bero daukatela bihotza eta besoak ere prest dauzkatela azken hiru urteetako gobernuak lurzorura bota eta tatarrez ibili duen guztiari buelta eman eta Euskadi anbizioz betetako hortzmugara begira jartzeko. Euskadi garatuagoa behar dugu; gaurkotuagoa; euskaldunagoa; teknolojikoagoa; indartsuagoa; sozialagoa; emankorragoa; bere buruaren jabeagoa eta, aldi berean, munduari zabalduagoa. Eta hori guztia lortzeko, berpiztu egin behar du Euskadik. Lo-zomorrotik atera, geldialditik irten eta abian jarri. Alde batetik eta bestetik jarriko dizkiguten oztoei begiratu barik.

(más…)

Read Full Post »