EAJ-ren Bermeoko zerrenda kudeatzen ibili direnek argi euki dute hasiera-hasieratik, hauteskunde hauetako kanpaina mitin eta guzti egin behar zela. Sasoi batean ez zegoen mitinik gabeko kanpainarik. Azken urteotan, ordea, nabarmen aldatu dira ohiturak eta zuzeneko mitinen bidez barik, hedabideen bitartez antolatu ohi da alderdi politikoen eta hautagaien komunikazioa. Are gehiago, irrati, telebista eta egunkarien indarra ikusita, alferreko ahalegintzat hartu izan du batek baino gehiagok mitinarena. Antolaketa-esfortzu izugarria eskatzen du, oro har, eta salbuespenak salbuespen, emaitza urriak baino eskasagoak eskuratzeko. «Oraindik ere mitinak antolatzen badira» aitortu zidan behin batean kontu horietan jakintsua eta oso ibilia den batek, «ez da hautagaien eta boto-emaileen arteko komunikazio ahalbideratzeko, komunikabideetan agertzeko baino; eta komunikabideak medio, jakina, mezua gizarte osoari helarazteko.
Ez zaie arrazoirik falta horrela pentsatzen dutenei. Baina hori bezain egi borobila da mitinak -gizakien arteko zuzeneko harremanak azken batean- ematen duen berotasuna ezin dezakeela inongo telebista edo egunkaririk ordezkatu. Informatu -ala desinfomatu baten baino gehiagotan- bai; erraz egin dezakete hori komunikabideek. Baina politikaren sentimenduak behar duen giza-berotasuna, urrundik ere ezin dezake bideratu pantaila hotzak edota paper-orri inprimatuak.
Bermeotarrok ondo baino hobeto dakigu hori, azken ehun urtetatako historian itzal handiko mitinak egin izan direlako. Abertzaletasunaren hasierako urteetan, lehenago. Errepublika garaian gero. Eta 1976tik gaur arteko epean azkenik. Mitin gogoangarriak, benetan. Ekitaldi publiko entzutetsuak. Sasoi bakoitzean eragin izugarria izan zutenak.
Burutazio horiek guztiak gogoan, aurten ere mitina izan dugu Bermeo. Eta arrakasta handiz ospatu dugu gaur arratsaldean Artza frontoian. Amaya Gaztelu izan dugu aurkezle -zenbati euskal ekitaldi ez ote zituen Amayak aurkeztuko Bermeon, transizioaren denboretan eta hurrengo urteetan- eta Xabier Legarreta, Jose Luis Bilbao eta Andoni Ortuzar hizlari. Xabierrek berbaldi zorrotza eta sentiberatsua egin zuen. Zorrotza bere egitasmoaren lerro nagusiak aurkeztu zituelako -bide batez gainontzekoen gabeziak agerian utziz- egindakoaren haritik sakonduz. Eta sentibera, azken lau urtetan herriko alkatea izateagatik daukan poza agertu zigun, eta datozen lau urteei begira daukan ilusinoa. Ez da erraza pertsona batengan Xabierrek beragan biltzen dituen gaztetasuna eta esperientzia uztartzea. Normalean, gaztea denak ez dauka esperientziarik eta, aitzitik, esperientziaduna ez da gaztea. Xabierrek merito biak batzen ditu. Eta baliogarriak izango direlakoan nago datorren domekan, berriz ere, bermeotarren konfidantza eskuratu ahal izateko.
Josu Luis Bilbaok, bere aldetik, errealitatearen -edo gauzen- politikari buruz egin zigun. Eta gauzen politika da argi ta garbi jakinaraztea, Bermeoko herritarrik gehienak Sollubeko tunela noiz etorriko zai dauden bitartean, Bildu osatzen duten alderdi eta ordezkari batzuk, Bizkaiko Batzar Nagusietan egitasmo horren kontrako botoa ematen ibili izan direla azken legealdian. Bermeon baietz esango dute; beharrezkoa dela proiektu hori gauzatzea. Baina proiektua onartu behar den lekuan, Batzar Nagusietan, ezezko botoa eman dute. Horra hor bilketa batzuen kontraesanak!
Ortuzarrek, azkenean, abertzaleak geure artean batzearen beharra aldarrikatu du. Baina gauza bat da -ohartarazi zuen- elkarren artean batzea, eta beste gauza bat nahastea. Elkartea ondo dago. Nahastea ordea, ez. Eta Bildu-n nahaste borrastea somatzen da. Loewe markako jakak eta kamizeta beltzak, elkarren ondoan, ukabilpean La Internacional abesten, baina egitasmo zehatz eta argirik gabe.
Beste behin ere, mitinaren giza-berotasuna sentitu dugu gaur arratsaldean Bermeon. Telebista ondo dago, egunkariaz ez dut ezer esango, baina ez da oraindik asmatu pertsonak elkar ikustea, elkar ikutzea eta elkar entzutearen eraginkortasuna ordezkatu dezakeen biderik.
La sra. Uriagereka, candidata a la alcaldía de Mungia, se suma a la estrategia de Yolanda Barcina, al candidata de la UPN a lehendakari de la Alta Navarrra, esa que se puso a hacer un meeting de la UPN delante de una pintada que rezaba “GORA ETA” pare hacerse la víctima.
Esto es lo que dice la alcaldesa jeltzale, cual de si una alcaldesa de UPN se tratara, igual-igual: «no vale con decir que se ha convertido a la democracia». «Muchos candidatos están sufriendo comportamientos fascistas. No solo sobra ETA: sobran los que pintan una diana y dicen vas a morir”.
Giro ona egonda eta jente asko. Bildukoek lau kato baino ez dabe batu lameran.
Y a tí, Donatien, ¿qué te parece? ¿No crees que sobran los que pintan una diana y dicen vas a morir? ¿No crees que sobran los que hostigan acosan e intimidan a los demás candidatos? Yo creo que sí. Y me da igual que lo haya dicho la alcaldesa de Mungia o la de Bergara. No, perdón, a la de Bergara nunca le permitiríais decir una cosa así. Ni al candidato de Bildu a Diputado General de Gipuzkoa, que ya se ha negado a reprobar a ETA.
El comandante Garitano no aclara en una entrevista publicada en El Mundo qué comunicado de ETA le gustaría. A lo mejor está esperando un comunicado de ETA felicitando a Bildu por los resultados obtenidos y manifestando su alegría porque su proyecto marxista leninista maoísta progresa adecuadamente con la ayuda de los ciudadanos ingenuos y de los obligados compañeros de viaje a los que luego hay que dejar en la cuneta.
¿Habrá comunicado de ETA felicitándose por los resultados electorales de Bildu?
Se admiten apuestas